2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LARRAGOA
Bake epaile titularraren eta ordezkoaren karguak hutsik
Udal honek bake epaile titularraren eta haren ordezkoaren karguak hutsik daudela iragartzen du, bat etorriz xedatzen denarekin Botere Judizialari buruzko uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoaren 101. artikuluan eta hurrengoetan, eta Bake Epaileei buruzko ekainaren 7ko 3/1995 Erregelamenduaren 5., 6. eta 7. artikuluetan.
Bake epaile titular izendatua izateko baldintzak Botere Judizialari buruzko Lege Organikoaren 302. artikuluak karrera judizialean sartzeko ezartzen dituen berberak dira, nahiz eta ez den beharrezkoa Zuzenbideko lizentziadun izatea. Era berean bete beharko dituzte aipatu 3/1995 Erregelamenduaren 13. artikuluan eta hurrengoetan gaitasunari eta bateragarritasunari buruz ezarritako baldintzak. Bake epailea izateko behar da Espainiako nazionalitatea edukitzea, adinez nagusia izatea, eta ez egokitzea Botere Judizialari buruzko Lege Organikoaren 303. artikuluak ezarritako ezgaitasun arrazoietako batekin.
Interesdunek eskabideak aurkez ditzakete hamabost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera, Larragoako Udalaren erregistro orokorrean. Eskabideei norberaren espedientea gehitu beharko zaio, titulazio akademikoa, esperientzia eta merezimenduak azalduta.
Aditzera ematen da, bat etorriz Bake Epaileei buruzko ekainaren 7ko 3/1995 Erregelamenduaren 5. artikuluan xedatutakoarekin.
Larragoan, 2023ko irailaren 27an.–Alkatea, Oscar Urra Atorrasagasti.
Iragarkiaren kodea: L2314007