210. ALDIZKARIA - 2023ko urriaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ITURMENDI

2024ko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Iturmendiko Udalak, 2023ko irailaren 27an egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2024. urteko plantilla organikoa.

Espedientea jendaurrean egonen da Idazkaritzan 15 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, interesdunek azter dezaten eta bidezko alegazioak aurkez ditzaten. Baldin aipatutako epean inork erreklamaziorik aurkezten ez badu, behin betiko onetsitzat joko da, jarraikiz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 271. artikuluari.

Iturmendin, 2023ko irailaren 27an.–Alkatea, Imanol Arbizu Perpiña.

Iragarkiaren kodea: L2313898