210. ALDIZKARIA - 2023ko urriaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ITURMENDI

Bake epaile titularraren eta haren ordezkoaren karguak hutsik

Udal honek deialdi bat iragarri du, bete daitezen udalerri honetako bake epaile titularraren eta haren ordezkoaren karguak; hori dena, bete daitezen Botere Judizialari buruzko Lege Organikoaren 101. artikulua eta ekainaren 7ko 3/1995 Erregelamenduaren 5., 6. eta 7. artikuluak (aipatutako lege organikoa bake epaileei buruzkoa da).

Horrenbestez, hamabost egun balioduneko epea ireki da, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, interesdunek beren eskabideak aurkez ditzaten Udal Idazkaritzan. Eskabide horietan adierazi beharko dute betetzen dituztela gaitasun eta bateragarritasun baldintzak, delako 3/1995 Erregelamenduak eta aplikatzekoak diren gainerako arauek xedatu bezala.

Ezin izanen dira izendatu desgaitasunerako edo bateraezintasunerako aurreikusitako arrazoietan daudenak, jarraikiz Botere Judizialari buruzko Lege Organikoaren 389. artikuluari eta hurrengoei, salbuespena izanik jarduera profesionaletan aritzea, edo merkataritzakoetan edo irakaskuntzan.

Aditzera ematen da, denek jakin dezaten.

Iturmendin, 2023ko irailaren 27an.–Alkatea, Imanol Arbizu Perpiña.

Iragarkiaren kodea: L2313889