210. ALDIZKARIA - 2023ko urriaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

FUSTIÑANA

Udalbatzako kideen ordainsariak eta dedikazio-araubidea

Fustiñanako Udalak, 2023ko irailaren 22an egin bilkuran, besteak beste, honako erabaki hauek hartu ditu:

Lehena.–Alkatearentzat onestea 40.171,50 euroko urteko ordainsari gordina, dedikazio esklusiboagatik, hamalau ordainketatan: hileko hamabi ordainketa arrunt, eta aparteko beste bi ordainketa, ekainean eta abenduan. Udalak bere gain hartuko du Gizarte Segurantzako enpresa-kuota. Diru-esleipen hori urtero igoko da, Nafarroako Administrazio Publikoen langileen ordainsariak igotzen diren heinean, igoera hori ere urtero onesten baita arau bidez.

Bigarrena.–Alkateordeentzat, azpialorreko zinegotzi ordezkarientzat eta Udal Talde Sozialistako eta UPN Udal Taldeko bozeramaileentzat onestea 4.000,00 euroko urteko ordainsari gordina, karguan %10eko gutxieneko dedikazioarekin aritzeagatik. Udalak bere gain hartuko du behar den enpresa-kuotaren ordainketa.

Hirugarrena.–Xedatzea zinegotziek ehun eta berrogeita hamar (150) euro jaso ditzatela bilkura bakoitzeko, Udaleko kide anitzeko organoen bilkuretara, Udaleko osoko bilkuretara, eta langileak hautatzeko prozesuetako kalifikazio-epaimahaien bilkuretara joateagatik.

Batzordeetara eta kontratazio mahaietara joateagatik, berrogeita hamar (50) euro jasoko dituzte.

Laugarrena.–Frogagiriak ekarri ondoren, zinegotziei kalte-ordaina ematea beren karguan aritzean sortutako gastuengatik.

Bosgarrena.–Aurreko erabaki horiek ondorioak izanen dituzte 2023ko ekainaren 17tik aurrera, hura barne.

Seigarrena.–Erabaki hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Udalaren iragarki-taulan eta https://fustinana.com// webgunean.

Fustiñanan, 2023ko irailaren 26an.–Alkatea, Sergio Vitas Aguirre.

Iragarkiaren kodea: L2313717