2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
FUSTIÑANA
Udal-talde politikoentzako diru-zuzkidura
Udalak 2023ko irailaren 22an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu da:
1. Xedatzea udal talde politiko bakoitzak hilean berrogeita hamar (50,00) euroko diru-zuzkidura jaso dezala, bai eta beste hirurogeita hamar (30,00) euro ere taldekide bakoitzeko, 2023ko urriaren 1etik aurrerako ondorioekin.
2. Agintzea argitara dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Udalaren iragarki-taulan eta https://fustinana.com// webgunean.
Fustiñanan, 2023ko irailaren 26an.–Alkatea, Sergio Vitas Aguirre.
Iragarkiaren kodea: L2313716