210. ALDIZKARIA - 2023ko urriaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CINTRUÉNIGO

Informazio batzordeetako burutzak eskuordetzea

Cintruenigoko alkateak, 2023ko ekainaren 26an, honako ebazpen hau eman zuen:

"Udal honek 2023ko uztailaren 5eko osoko bilkuran hartutako erabaki baten bidez, Udaleko informazio batzordeen sorrera eta osaera xedatu zen, 2023ko maiatzaren 28an udal hauteskundeak egin ondotik.

Kontuan harturik alkatea dela berez informazio batzorde guztietako buru, eta Udalbatzako edozein kideren esku uzten ahal duela burutza, batzordeak berak proposaturik eta haren barnean hautapena egin ondoren, azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 125.a) artikuluaren arabera (errege dekretu horren bidez onetsi zen Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua).

Ikusirik honako informazio batzorde hauek proposamena egin dutela, haietako bakoitzean hautapena egin eta gero: Ekonomia eta Ogasuna; Barne Araubidea; Industria, Merkataritza eta Turismoa; Nekazaritza, Abeltzaintza eta Ingurumena; Kultura, Jaiak eta Gazteria; Komunikazioa, Kirola eta Hezkuntza; Osasuna, Gizarte Ongizatea eta Berdintasuna; eta Zerbitzu Orokorrak.

Kontuan harturik Antolamenduaren eta Funtzionamenduaren gaineko Erregelamenduaren 44.1 artikuluak eskatzen duela eskuordetze guztiak alkatearen dekretu baten bidez egin daitezela, hartan zehazturik eskuordetzea zer gai-alorrari dagokien, zer eskumen eskuordetzen diren eta haiek baliatzeko berariazko zer baldintza ezartzen diren, aipatutako erregelamenduan ezarritako araubide orokorrean zehazten diren neurrian edo hartatik aldentzen diren neurrian.

Ikusirik Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legearen 8. eta 9. artikuluak, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21. artikulua eta Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua onesten duen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 43. eta 44. artikuluak, eta Alkatetza honi esleitzen zaizkion eskumenak erabiliz,

EBATZI DUT:

Lehena.–Aipatzen diren informazio batzordeetako burutzak honako zinegotzi hauen esku uztea:

–Ekonomia eta Ogasuneko Informazio Batzordeko burutza: Francisco Javier Moreno Aragón.

–Barne Araubideko Informazio Batzordeko burutza: Ana Isabel Lacarra Ridruejo.

–Industria, Merkataritza eta Turismoko Informazio Batzordeko burua: Felipa Sainz Garijo.

–Nekazaritzako, Abeltzaintzako eta Ingurumeneko Informazio Batzordeko burutza: Francisco Javier Moreno Aragón.

–Kultura, Jai eta Gazteriako Informazio Batzordeko burutza: Marcos Navascués Chivite.

–Komunikazio, Kirol eta Hezkuntzako Informazio Batzordeko burutza: Edurne Navascués Muro.

–Osasun, Gizarte Ongizate eta Berdintasuneko Informazio Batzordeko burutza: Ana Isabel Chivite Gil.

–Zerbitzu Orokorretako Informazio Batzordeko burutza: Ana Isabel Chivite Gil.

Bigarrena.–Aurreko ebazpen-zatian egindako eskuordetzeak barne zuzendaritzako eta kudeaketako ahalmenak bakarrik biltzen ditu aipatu alorren barnean, baina ez hirugarrenengan eragina duten administrazio-egintzen bidez ebazteko ahalmena.

Hirugarrena.–Eskuordetzea onartutzat joko da, baldin eta ebazpen hau jakinarazten denetik hiru egun balioduneko epean, interesdunek ez badiote organo eskuordetzaileari berariaz adierazten ez dutela eskuordetzea onartzen.

Laugarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea; dena dela, sinatzen denetik aurrera jarriko da indarrean.

Bosgarrena.–Ebazpen hau interesdunei jakinaraztea eta Udalbatzari ebazpenaren berri ematea egiten den hurrengo ohiko osoko bilkuran."

Cintruenigon, 2023ko irailaren 26an.–Alkatea, Óscar Bea Trincado.

Iragarkiaren kodea: L2313715