210. ALDIZKARIA - 2023ko urriaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BUÑUEL

Aldaketa, 2023ko plantilla organikoan. Hasierako onespena

Buñuelgo Udalak, 2023ko irailaren 22an egin osoko bilkura berezian, hasiera batez onetsi zuen aldaketa egitea Buñuelgo Udalaren 2023rako plantilla organikoan, bat etorriz abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 19. eta 20. artikuluetan ezarritakoarekin (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina).

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, bizilagunek nahiz interesdunek espedientea azter dezaten eta egoki iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten; hori guztia, uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluan xedatutakoari jarraikiz (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Inork alegaziorik aurkezten ez badu, behin betiko onetsitzat joko da jendaurreko aldia iragan ondotik, eta aginduko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Buñuelen, 2023ko irailaren 28an.–Alkatea, Enrique Villafranca Uriel.

Iragarkiaren kodea: L2314095