210. ALDIZKARIA - 2023ko urriaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOBEITI

Tokiko Gobernu Batzarreko kide baten izendapena

Ikusirik 2023ko ekainaren 22ko 505/2023 Ebazpenak izendatzen dituela Tokiko Gobernu Batzarreko kideak, bat etorriz xedaturik dagoenarekin 7/1985 Legearen 21.2 eta 23.1 artikuluetan (Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legea) eta azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 52. artikuluan (AFE).

Izendapen horiek egin dira Antolamenduaren eta Funtzionamenduaren gaineko Erregelamendua onesten duen 2568/1986 Errege Dekretuaren 46. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, eta Alkatetzaren ebazpen bakarraren xede izan da Tokiko Gobernu Batzarreko kide izateko izendapena eta aipatutako erregelamenduaren 43. eta 44. artikuluetako eskudantzien eskuordetza.

Kontuan hartuz alkatearen erabakia dela Nafarroako Alderdi Sozialista udal taldeko Unai Calvo Balciscueta zinegotzia sartzea Tokiko Gobernu Batzarrean, Udaleko gobernu organoaren parte izan dadin.

Honen bidez,

EBAZTEN DUT:

Lehena.–Udaleko Gobernu Batzarreko kide izendatzea Unai Calvo Balciscueta.

Bigarrena.–Adieraztea Tokiko Gobernu Batzarreko bilkura arruntak hamabostean behin, gutxi gorabehera, eginen direla, ahal dela astearte goizez.

Hirugarrena.–Udalbatzari eta Gobernu Batzarrari ebazpen honen berri ematea, egiten den hurrengo osoko bilkura arruntean.

Laugarrena.–Ebazpen hau jakinaraztea Tokiko Gobernu Batzarreko kide izendatu berriari, eta ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin agintzea, orok jakin dezan.

Berriobeitin, 2023ko irailaren 26an.–Alkatea, Félix Remírez Hoyos.

Iragarkiaren kodea: L2313706