2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BARILLAS
Udalbatzako kideen ordainsariak eta dedikazio-araubidea
Barillasko Udalak, 2023ko ekainaren 23an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:
Kargua dedikazio esklusiboan edo partzialean betetzen ez duten zinegotziendako konpentsazio hauek ezartzea, honako hauetara joateagatik:
–Osoko bilkurak eta Monteagudoko, Barillasko eta Tulebrasko Udalen Batasunaren batzarrak, Ehiza Mankomunitatea eta kontuen batzorde berezia: 165 euro.
–Alkatearendako dedikazio partziala ezartzea. Hileko ordainsari gordina 604 eurokoa izanen da, 14 ordainketatan, eta dedikazio partziala, lanaldiaren %25ekoa.
Zenbateko horiek urtero eguneratuko dira, Nafarroako Gobernuak administrazio publikoetako funtzionarioendako ezartzen duen errebalorizazio indizea aplikatuz.
Barillasen, 2023ko abuztuaren 2an.–Alkatea, Ramón Martínez Zardoya.
Iragarkiaren kodea: L2313720