2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARTIKAKO KONTZEJUA
Kontzejuko burutza eskuordetzea, kanpoan egoteagatik
2023ko irailaren 28ko 236 Ebazpenaren bidez, kontzeju honetako buruorde Amaya Lazcano Izurdiagaren esku utzi ziren kontzejuko burutza-eginkizunak, 2023ko urriaren 4tik 28ra bitartean (biak barne).
Eskuordetzea indarrean jarriko da ebazpen hau sinatzen den egunetik hasita.
Aplikatu beharreko araudia: Toki Erakundeen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua (onetsi zen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren bidez).
Artikan, 2023ko irailaren 28an.–Kontzejuburua, Óscar Alonso Sádaba.
Iragarkiaren kodea: L2313832