210. ALDIZKARIA - 2023ko urriaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARANTZA

Bake epaile titularraren kargua hutsik

Botere Judizialaren Lege Organikoaren 101. artikuluan eta Bake epaileei buruzko ekainaren 7ko 3/1995 Erregelamenduaren 5., 6. eta 7. artikuluetan xedaturikoaren arabera, bake epaile titularraren kargua betetzeko deialdi publikoa iragartzen da.

Horretarako hamabortz egun balioduneko epea irekitzen da, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek, behar diren gaitasun eta bateragarritasun baldintzak badituzte, eskabideak aurkez ditzaten udal bulegoan.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Arantzan, 2023ko irailaren 25ean.–Jarduneko alkatea, Dabid Iturria Almandoz.

Iragarkiaren kodea: L2313690