2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ANDOSILLA
Aldaketa, 2023ko plantilla organikoan. Behin betiko onespena
Andosillako Udalak, 2023ko uztailaren 27an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa egitea 2023ko plantilla organikoan.
Jendaurreko aldian inork ez du alegaziorik aurkeztu. Hortaz, behin betiko onetsirik gelditu da 2023ko plantilla organikoaren aldaketa.
Aplikatzekoa den araudia: uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikulua (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Andosillan, 2023ko irailaren 14an.–Alkatea, José Manuel Terés Azcona.
ALDAKETAREN XEHETASUNA
Honako lanpostu hauek amortizatuko dira, hutsik egoteagatik:
LANPOSTU ZK. | LANPOSTUA | ARAUBIDEA | SARBIDEA | EGOERA | MAILA | MAILA | HITZARMENA |
15 | Garbitzeko makinaren gidaria | Lan-kontratudun finkoa | Oposizio-lehiaketa | Amortizatua | E | %15,00 | %7,20 |
16 | Bide publikoak garbitzeko peoia | Lan-kontratudun finkoa | Merezimendu-lehiaketa (20/2021 Legearen 6. xedapen gehigarria) | Amortizatua | E | %15,00 | %7,20 |
Iragarkiaren kodea: L2313418