210. ALDIZKARIA - 2023ko urriaren 9a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

1/2023 EBAZPENA, irailaren 14koa, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez onesten baita espediente bat hastea, 2023an eta 2024an abelbideetako mugarriak sailkatzeko eta berrezartzeko eta haien inbentarioa egiteko, Abaurregainean, Abaurrepean, 2. fazerian, 10. fazerian eta 67. fazerian, eta mugarriak berrezartzeko eta haien inbentarioa egiteko, Imasetik Iratxera doan errege altxonbideko zenbait tartetan, Barbarinen eta Lukinen, eta erronkariarren errege altxonbideko zenbait tartetan, Esan eta Burgin.

Nafarroako Abelbideei buruzko abenduaren 15eko 19/1997 Foru Legeak xedatzen du Ingurumen Departamentuaren eskumena dela Nafarroako abelbideak sailkatu, mugatu, mugarriztatu, handitu eta ezartzea. Eskumen horiek erabiliz, Basoen eta Ehizaren Zerbitzuak beharrezkotzat jo du lanak hastea. Proposamena justifikatutzat jotzen da, kontuan harturik Nafarroako Abelbideei buruzko abenduaren 15eko 19/1997 Foru Legean ezarritakoa, batez ere legearen 5. eta 6. artikuluetan eta hirugarren xedapen gehigarrian esaten denaren ondorioz.

Adierazitakoarekin bat, eta erabiliz Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legeak eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren egitura organikoa onesten duen urriaren 23ko 258/2019 Foru Dekretuak ematen dizkidaten eskudantziak,

EBAZTEN DUT:

1. Espediente baten hasiera onestea, 2023an eta 2024an abelbideetako mugarriak sailkatzeko eta berrezartzeko eta haien inbentarioa egiteko, Abaurregainean, Abaurrepean, 2. fazerian, 10. fazerian eta 67. fazerian, eta mugarriak berrezartzeko eta haien inbentarioa egiteko, Imasetik Iratxera doan errege altxonbideko zenbait tartetan, Barbarinen eta Lukinen, eta erronkariarren errege altxonbideko zenbait tartetan, Esan eta Burgin.

2. Izendatzea abelbideak sailkatzeko espedienteetan ariko den Nafarroako Foru Komunitateko ordezkaria, hain zuzen ere Cristóbal Molina Terrén jauna, Ingurune Naturaleko Plan eta Programen Bulegoko burua (Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentua).

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

4. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Basoen eta Ehizaren Zerbitzura eta herri hauetako udaletara: Abaurregaina, Abaurrepea, Jaurrieta; Hiriberri, Azketa (Iguzkitza); Urbiola (Iguzkitza); Villamayor de Monjardín, Barbarin, Lukin, Esa eta Burgi.

5. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta espedientean interesa dutenek, administrazio publikoek izan ezik, gora jotzeko errekurtsoa jar dezakete, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean. Administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko dute, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuari aurretiazko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean. Ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aurrera kontatuko dira epeak.

Iruñean, 2023ko irailaren 14an.–Ingurumeneko zuzendari nagusia, Ana Bretaña de la Torre.

Iragarkiaren kodea: F2313472