Iragarkia
210. ALDIZKARIA - 2023ko urriaren 9a
1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
126/2023 EBAZPENA, irailaren 20koa, Trantsizio Energetikorako, Proiektu Estrategikoen eta S4ren zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez eraikitzeko administrazio-baimena ematen baita eta onura publikoa deklaratzen baita (1. fasea) energia elektrikoa ekoizteko 45 MW-eko (52,42 MWp) "La Nava eguzki instalazio fotovoltaikoa" izeneko instalaziorako, Tutera eta Castejongo udal-mugarteetan.
1.–Eraikitzeko administrazio-baimenaren eskaera, bai eta onura publikoa zehazki deklaratzekoa ere.
2023ko maiatzaren 18an, eta abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 130. eta 143. artikuluak aplikatuz (haren bidez, energia elektrikoa garraiatu, banatu, merkaturatu eta hornidura egiteko jarduerak eta instalazioak baimentzeko prozedurak arautzen dira), Solen Energía La Nava SLUk eskatu zuen eraikitzeko administrazio-baimena ematea eta onura publikoa zehazki deklaratzea Tutera eta Castejón udal-mugarteetan kokatutako "La Nava eguzki-instalazio fotovoltaikoa" izeneko instalaziorako eta haren ebakuazio-azpiegituretarako.
Instalazio fotovoltaikoaren eta "La Nava TAE-La Cantera TAE" ebakuazio-linearen proiektuaren arabera (2023ko maiatzaren 18an aurkeztu zen), eta La Nava TAEren proiektu aldatuaren arabera (2022ko azaroaren 29an aurkeztu zen), La Nava eguzki-instalazio fotovoltaikoak honako atal hauek ditu:
–Hiru azpisistema fotovoltaiko (A, B eta E):
Bi azpisistema, iparralderago daudenak, Castejongo udal-mugarteko 5. poligonoko lurzatietan daude, AP-15 autobidearen iparraldean eta N-232 errepidearen ekialdean.
Hirugarren azpisistema Tuterako udal-mugarteko 40. poligonoko lurzatietan dago, La Serna azpiestazio elektrikoaren iparraldean; azpisistema horretan 30/66 kV-eko "La Nava" azpiestazioa ere badago.
Hiru azpisistema fotovoltaikoak elkarren artean konektatuta daude airetik eta lurpetik erdi-tentsioko interkonexioen bidez:
–30/66 kV-eko "La Nava" azpiestazioa, 100 MVAkoa. Tuterako 40. poligonoko 191. lurzatian kokatuko da. Aire zabaleko 66 kV-eko parke bat izanen du, eta 30 kV-eko kabinak eraikinean egonen dira. 30 V-eko maila horretarako, barra bakuneko konfigurazio bat proposatzen da, SF6n isolatutako gelaxka blindatuak dituena.
–Ebakuaziorako lurpeko linea elektrikoa, 66 kV-ekoa, oinplanoan 2.291 metroko luzera duena zangan, Tuterako udal-mugartetik joaten dena.
Linea 66/30 kV-eko "La Nava" azpiestaziotik abiatuko da, eta zirkuitu bakuneko zanga batetik, 243 bat metro eginen ditu, instalazio fotovoltaikoak hartzen duen eremuko mugak inguratuz. Ondoren, 136 graduko bira eginen du (kablearen tipologiak horretarako bide ematen duen gutxieneko erradioa kontuan hartuta) Corraliza bide aldera. Bide horrekin paraleloan joanen da 160 metro inguru. Ibilbide paraleloa amaituta, Portillo bidea gurutzatuko du, eta hego-ekialderantz joanen da lurzati pribatuetatik. Gero, 110 graduko bira eginen du, "La Cantera" azpiestazio aldera, sigi-saga, dagoen bidea inguratuz 1.250 metrotan baino gehiagotan. Ibilbide hori egin ondoren, azken bira batekin, linea "La Cantera" azpiestazioan sartuko da.
2.–Aurrekariak.
2020ko abenduaren 18an, Solen Energía La Nava SLk aurretiazko administrazio-baimena, eraikitzeko administrazio-baimena eta zehazki onura publikoaren deklarazioa eskatu zituen energia elektrikoa ekoizteko "La Nava eguzki-instalazio fotovoltaikoa" izeneko 50 MWp-eko instalaziorako, Tuterako udal-mugartean.
Ingurumeneko zuzendari nagusiaren urtarrilaren 23ko 50E/2023 Ebazpenaren bidez, aldeko ingurumen-inpaktuaren adierazpena egin zen Tuterako udal-mugarteko 40. poligonoko 185., 186., 190. eta 191. lurzatietan kokatutako La Nava (E azpisistema) eguzki-instalazio fotovoltaikorako eta haren ebakuazio-azpiegiturarako.
Ingurumeneko zuzendari nagusiaren otsailaren 23ko 179E/2023 Ebazpenaren bidez aldeko ingurumen-inpaktuaren adierazpena egin zen La Nava eguzki instalazio fotovoltaikoaren proiektu aldatuaren A, B, C eta D azpisistemetarako, Castejongo udal-mugartean, eta La Nava TAErainoko ebakuazio-azpiegiturarako, zeinak Tuterako udalerria ere ukitzen baitu.
Lurralde eta Paisaia Zerbitzuaren martxoaren 30eko 138E/2023 Ebazpenaren bidez, lurzoru urbanizaezinean jarduerak eta erabilerak egiteko baimena eman zen La Nava eguzki-parke fotovoltaikorako eta haren transformazio- eta ebakuazio-azpiegituretarako, Castejonen eta Tuteran. Baimen horren babesean A, B eta E azpisistemak daude, bai eta lurzoru urbanizaezinean kokatutako ebakuazio- eta transformazio-azpiegituren zatia ere, baina ez C eta D azpisistemak, bateraezinak baitira otsailaren 24ko 64/2006 Foru Aginduaren 3. artikuluan eskatutakoarekin.
Azkenik, Industriaren, Energiaren eta S4 Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusiaren apirilaren 17ko 48/2023 Ebazpenaren bidez, aurretiazko administrazio-baimena eman zitzaion Solen Desarrollos SLri, energia elektrikoa ekoizteko 40,95 MW-eko (47,502 MWp) "La Nava eguzki-instalazio fotovoltaikoa" izeneko instalaziorako (A, B eta E azpisistemak) eta haren ebakuazio-azpiegituretarako (2020ko 93. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, maiatzaren 4koa).
3.–Ingurumenaren arloko eta lurralde antolamenduaren eta hirigintzaren arloko organo eskudunei egindako kontsultak.
Solen Energía La Nava SLUk 2023ko maiatzaren 18ko eskaeran adierazten duenez, kontuan hartuta ingurumen-inpaktuaren adierazpeneko baldintzak, lurzoru urbanizaezinean jarduerak eta erabilerak egiteko baimenekoak eta aurretiazko administrazio-baimenekoak, bai eta ukitutako beste organismo batzuetatik jasotako txosten sektorialetan eta alegazioetan adierazitakoak ere, aldaketa ez-funtsezkoa egin zaie "La Nava" eguzki-instalazio fotovoltaikorako eta haren ebakuazio-linearako aurkeztutako proiektuei (instalatutako konfigurazioa eta potentzia zehaztuta), eta ez dute eragin ingurumen-efektu esanguratsurik, lehendik baimendutakoez gain.
Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuak aurkeztutako dokumentazioaren kopia bidali zien ingurumenaren, lurralde-antolamenduaren eta hirigintzaren arloko organo eskudunei, egiazta zezaten proiektuak betetzen duela ingurumen-inpaktuaren adierazpenean eta lurzoru urbanizaezinean jarduerak eta erabilerak egiteko baimenean eskatutakoa.
–Ingurumen Eraginaren Atala:
2023ko ekainaren 1eko txostenean, Ingurumen Eraginaren Atalak hau adierazi zuen: "Proiektu horietan egindako aldaketek ez dute ingurumen-ondorio esanguratsurik sortzen, baimendutako proiektuek sortutakoez gain; beraz, egindako ingurumen-inpaktuaren adierazpenen babesean geldituko dira, eta, ondorioz, ez dago eragozpenik eraikitzeko administrazio-baimena emateko eta instalazioaren onura publikoa deklaratzeko.
Ahal den eperik laburrenean, eta nolanahi ere, ustiapena baimentzeko eskaera baino bi hilabete lehenago, ingurumen-inpaktuaren adierazpenean aipatzen den dokumentazio guztia aurkeztu behar da, besteak beste, obrak egiteko modua, integrazio neurriak, konpentsazio neurrien ezarpena, ingurumen zaintza, ingurumena leheneratzea, etab. azalduz. Ingurumen Eraginaren Atalaren aldeko txostena jaso beharko da ustiapenaren baimenaren aurretik."
–Lurraldearen Antolamenduaren Atala:
2023ko ekainaren 23ko txostenean, Landa Lurzoruaren Bulegoak jakinarazi zuen proiektuak ez duela betetzen Lurralde eta Paisaia Zerbitzuko zuzendariaren martxoaren 30eko 138E/2023 Ebazpenean adierazitakoa; zehazki, honako hau: "Instalazio fotovoltaikoak, perimetroko itxitura barne, ezin izanen ditu bide publikoak ukitu, ez eta 3 m-ko zortasun-eremua ere, horien kanpoko ertzetik neurtutakoa, 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 111.2 artikuluan aurreikusitakoari jarraituz. Aurrekoa gorabehera, ebakuazio-azpiegituratik irteten diren elementuek 3 metroko zortasun-eremua errespetatu beharko dute, bide publikoen kanpoko ertzetik neurtuta."
Era berean, gogorarazi du ezen, ebakuazio-lineak AP-15 autobidea eta A-68 autobia airetik gurutzatzeko, Herri-lanen eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusiaren txostena/baimena behar dela.
2023ko abuztuaren 7an, Solen Energía La Nava SLUk honako hau adierazi zion Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuari:
1. Proiektuak idaztean (eranskinak eta aldaketak barne), instalazioek ukitutako bide publikoak aztertu ziren, eta proposatu zen trazadurak aldatzea.
2. Bide publikoen trazadurak aldatzeko, kasuan kasuko baimenak eta lizentziak tramitatuko dira arlo horretan eskumena duten administrazio publikoetan, baita desafektazioak edo beste batzuk ere, halakorik behar izanez gero, trazadura-aldaketa horiek zer eta nolako bide eta lursail ukitzen duten.
3. Bai egungo trazadura mantentzen duten bideetako tarteei dagokienez, bai trazadurak aldatu ondoren sortzen diren bideetako tarteei dagokienez, proiektuek eta aldaketek honako hau aurreikusten eta errespetatzen dute:
a) Ez ukitzea mantentzen diren bide publikoetako tarteak eta trazadura aldatu ondoren sortzen diren tarteak.
b) Ez ukitzea zortasun-eremua, indarrean dagoen araudiarekin bat.
c) Ibilgailu eta pertsonentzako sarbidea eta zerbitzua, aurreko trazaduretan bezala.
d) Ez ukitzea abelbideak edo babes bereziko beste bide batzuk.
4. Erakunde eskudunekin tramiteak egiten ari dira ebakuazio-lineak AP-15 autobidea (AUDENASA) eta A-68 autobia (DGOP) airetik gurutzatzeko eta egoki diren gainerako baimenak lortzeko.
2023ko irailaren 5ean, Solen Energía La Nava SLUk dokumentu tekniko osagarri bat aurkeztu zuen, "La Nava" eguzki-instalazio fotovoltaikoaren lurzati mugakideen irisgarritasuna justifikatzeko eta argitzeko.
4.–Kontsulten izapidea.
Abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 131. artikulua aplikatuz, Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuak kontsulta egin zien ukitutako erakunde hauei, eta taulan adierazten diren txostenak jaso zituen:
ERAKUNDEA | TXOSTENAREN DATA | |
1 | Audenasa AP-15 | 2023-06-06 |
2 | OPDEnergy taldea | 2023-06-28 |
3 | Eólica Montes de Cierzo SLU | 2023-06-30 |
4 | Renovables del Cierzo SL | 2023-06-30 |
- | Río Ebro Renovables SL | - |
- | Castejongo Udala | - |
- | Tuterako Udala | - |
- | Buganvilla Solar PV SL | - |
- | Renovables de la Ribera SL | - |
- | i-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAU | - |
Abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 131. artikuluaren arabera, 2023ko uztailaren 20an, Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuak aipatutako txostenak bidali zizkion sustatzaileari, eta hark 2023ko irailaren 15ean erantzun zien, ebazpen honen I. eranskinean laburbiltzen denari jarraituz.
5.–Eraikitzeko administrazio-baimenaren proposamena.
Aurkeztutako dokumentazioa ikusita, eta abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuan xedatutakoari jarraikiz, Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko Azpiegitura Energetikoen Atalak ondorioztatzen du prozedura behar bezala gauzatu dela, eta proposatzen du Solen Energía La Nava SLUk 2023ko maiatzaren 18an eskatutako eraikitzeko administrazio-baimena ematea.
Kontuan izan behar da instalazioak baimena duela 50MWp/45MWn-ko sarbiderako eta konexiorako (horren titularra Solen Desarrollos SL da). Beraz, sarbiderako eta konexiorako baimen hori eguneratzeko eskatzen da, instalatutako behin betiko potentzia doitzeko, baita instalazioaren kokapena ere, eta titulartasuna Solen Energía La Nava SLU enpresaren izenean jartzeko.
Solen Energía La Nava SLUk, 2023ko maiatzaren 18ko eskaeran, adierazten du ezen, eguneratze hori gauzatzen den bitartean, eskatzen dela eraikitzeko administrazio-baimena Solen Desarrollos SLren izenean ebatz dadila, nahiz eta instalazio hori sustatzen duen helburu espezifikoko sozietatea Solen Energía La Nava SLU izan. Solen Desarrollos SLU (Grupo Enhol taldearen %100) Solen Energía La Nava SLU sozietatearen bazkide bakarra da.
6.–Onura publikoa zehazki deklaratzeko proposamena (1. fasea).
2023ko maiatzaren 18an, Solen Energía La Nava SLUk eskatu zuen onura publikoa zehazki deklaratzea instalaziorako. Eskaera horrek 2020ko abenduaren 18ko eskaera osatzen du.
Abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 144. artikuluan xedatutakoa betetzeko, hogeita hamar egunez jendaurrean jarri ziren Solen Energía La Nava SLren 2020ko abenduko eskaera eta instalazioak ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda zehatza; horretarako, iragarkia argitaratu zen 2021eko 108. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, maiatzaren 10ekoan, eta Diario de Navarra egunkariaren 2021eko maiatzaren 21eko edizioan, bai eta Nafarroako Gobernuaren Gobernu Irekiaren Atarian ere. Era berean, Tuterako Udalari ere bidali zitzaion iragarkia, ediktuen taulan jar zezan.
Gero, proiektua aldatu ondoren, espedientea berriz ere jendaurrean jarri zen, iragarkia argitara eman baitzen 2022ko 6. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 10ekoan, egun bereko Diario de Navarran eta Nafarroako Gobernuaren Gobernu Irekiaren webgunean. Halaber, Tuterako eta Castejongo udalei bidali zitzaien, iragarki taulan argitara zezaten.
Jasotako alegazioei erantzuna eman zitzaien Industriaren, Energiaren eta S4 Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusiaren apirilaren 17ko 48/2023 Ebazpenean, zeinaren bidez aurretiazko administrazio-baimena eman baitzitzaion Solen Desarrollos SL sozietateari energia elektrikoa ekoizteko "La Nava eguzki-instalazio fotovoltaikoa" izeneko instalaziorako eta haren ebakuazio-azpiegituretarako (2023ko 93. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, maiatzaren 4koa). Ukitutako ondasun eta eskubideen zerrendan ez zen ezein jaberen alegaziorik jaso.
Era berean, betetzat jotzen da abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 146. artikuluan eskatutako kontsultaren tramitea. Jasotako txostenei erantzuna eman zaie Industriaren, Energiaren eta S4 Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusiaren apirilaren 17ko 48/2023 Ebazpenean.
Aurkeztutako dokumentazioa ikusita, eta abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuan xedatutakoari jarraikiz, Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko Azpiegitura Energetikoen Atalak ondorioztatzen du prozedura behar bezala gauzatu dela, eta proposatzen du onura publikoa zehazki deklaratzea, eskatu bezala. Onura publikoa zehazki deklaratze hau mugatu behar da zenbait ondasun eta eskubidetara, zehazki, abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 144. eta 146. artikuluetan eskatzen dena bete dutenetara, zeinak zerrendatuta baitaude ebazpen honen II. eranskinean (1. fasea). Ukitutako gainerako ondasun eta eskubideen kasuan (2. fasea), egoki den tramitea bete beharko da.
Adierazitakoarekin eta espedientean jasotako agiriekin bat, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabilita,
EBAZTEN DUT:
1. Eraikitzeko administrazio-baimena ematea Solen Desarrollos SLri energia elektrikoa ekoizteko 45 MW-eko (52,42 MWp) "La Nava eguzki-instalazio fotovoltaikoa" izeneko instalaziorako eta haren ebakuazio-azpiegituretarako, Tuterako eta Castejongo udal-mugarteetan.
2. Instalazio fotovoltaikoaren eta "La Nava TAE-La Cantera TAE" ebakuazio-linearen proiektua onestea, 2023ko maiatzaren 18an aurkeztu zena, bai eta "La Nava TAE" proiektu aldatua ere, 2022ko azaroaren 29an aurkeztu zena, eta hogeita hamasei hilabeteko epea ematea obrak egiteko.
3. Instalazio horren onura publikoa zehazki deklaratzea (1. fasea), Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 54., 55. eta 56. artikuluetan, eta abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 148. eta 149. artikuluetan ezarritakoarekin bat; hori horrela, enpresa eskatzailea onuraduna izanen da desjabetze-espedientean. Ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda (1. fasea) ebazpen honen II. eranskinean dago.
4. Instalazioak aurkeztutako dokumentazioari jarraikiz gauzatu beharko dira, eta bat etorri beharko dute honako hauetan xedatutakoarekin: Goi tentsioko instalazio elektrikoen baldintza teknikoei eta segurtasun bermeei buruzko erregelamendua onesten duen maiatzaren 9ko 337/2014 Errege Dekretua; Goi tentsioko linea elektrikoen baldintza teknikoei eta segurtasun bermeei buruzko erregelamendua onesten duen otsailaren 15eko 223/2008 Errege Dekretua; eta Behe tentsiorako Erregelamendu elektroteknikoa onesten duen abuztuaren 2ko 842/2002 Errege Dekretua.
5. Behin proiektua gauzaturik, eskatzaileak ustiatzeko baimena eskatu beharko du. Eskaerarekin batera, orobat aurkeztu beharko da abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 132. artikuluan adierazitako dokumentazioa.
6. Baimen hau emanda ere, instalazioa gauzatzeko beharrezkoak diren kontzesio, lizentzia eta baimen guztiak, publikoak nahiz pribatuak, lortu beharko ditu instalazioaren eskatzaileak, bat etorrita aplikatzekoak diren beste xedapen batzuekin.
7. Ebazpen hau bidaltzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuari, Ingurumen Eraginaren Atalari eta Lurraldearen Antolamendurako Atalari.
8. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.
9. Ebazpen hau jakinaraztea Solen Energía La Nava SLri, Solen Desarrollos SLri, Red Eléctrica de España SAUri (Sarbide Departamentua), Audenasa AP-15i, OPDEnergy taldeari, Eólica Montes de Cierzo SLUri, Renovables del Cierzo SLri, Río Ebro Renovables SLri, Buganvilla Solar PV SLri, Renovables de la Ribera SLri, i-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAUri, Sustrai Erakuntza Fundazioari, Gurelurri, Nafarroako Ekologistak Martxani, Ongaiz-Ekologistak Martxani, Erriberako Ekologistak Martxani, eta ukitutako ondasun eta eskubideen titularrei, ebazpen honen II. eranskinean zehaztutakoaren arabera. Ohartarazten da ebazpenak ez duela administrazio bidea amaitzen eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako kontseilariari zuzendua, jakinarazten den egunaren biharamunetik, bertan espediente zenbakia aipatuz.
10. Ebazpen hau Tuterako Udalari, Castejongo Udalari eta Ebroko Konfederazio Hidrografikoari jakinaraztea, eta ohartaraztea ezen haren kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahal dela, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, galarazi gabe Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.
Iruñean, 2023ko irailaren 20an.–Trantsizio Energetikorako, Proiektu Estrategikoen eta S4ren zuzendari nagusia, Uxue Itoiz Mariñelarena.
I. ERANSKINA.–JASOTAKO TXOSTENAK
Jarraian, Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuak kontsulten izapidean jasotako txostenak laburbiltzen eta aztertzen dira:
1. txostena.–Audenasa.
2023ko ekainaren 6ko txostenean, Nafarroako Autobideak SAk (Audenasa) zenbait baldintza tekniko ezarri zituen; eta ezarritako betekizunen artean, eskatzen zen, besteak beste, lineak galtzadatik gutxienez 13 metrora egotea.
Erantzuna:
Sustatzaileak Audenasari jakinarazi dio betekizun horrek eskatzen duela 77.01 zutoinaren altuera igotzea (392. lurzatian dago), eta, beraz, lurzati horretan okupazio handiagoa izatea, 38,44 m² izatetik 42,51 m² izatera pasatuko bailitzateke.
2023ko abuztuaren 28an, Audenasak jakinarazi zuen ez zuela eragozpenik ikusten lurzati horren gaineko ukipena handitzeko. Bestalde, azpimarratu du mantendu behar direla ekaineko dokumentuan ezarritako baldintzak.
2023ko irailaren 15ean, sustatzaileak Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuari jakinarazi zion txostena aintzat hartu zuela eta ez zuela horri buruzko inolako eragozpen edo kontsiderazio gehigarririk aurkeztu.
2. txostena.–OPDEnergy taldea.
OPDEnergy taldeak honako hau adierazi du, laburbilduta:
1. 220 kV-eko "Valentuña TAE-Labradas TAE" linearen trazadura ez dago eguneratuta.
2. OPDEnergy taldeko instalazioak ukitzen dira.
3. Hurbil dago La Nava FVko hesia "Valentuña TAE-Labradas TAE" izeneko 220 kV-eko lineatik.
Erantzuna:
2023ko irailaren 15ean, sustatzaileak GRUPO OPDE taldearekiko konpromisoa berretsi zuen, harremanetan jarraitzeko, behar den dokumentazio guztia partekatzeko, bai eta, beharrezkoa balitz, proiektuetan egin daitekeen edozein doikuntza ebaluatzeko eta aztertzeko ere, bi instalazioak behar bezala egin ahal izateko.
3. txostena.–Eólica Montes de Cierzo SL.
Eólica Montes de Cierzo SL enpresak honako hau jakinarazi du:
–"La Nava TAE-La Cantera TAE" izeneko 66 kV-eko lurpeko linea gurutzatzen da Montes de Cierzo I haize-parkeko aerosorgailuetara iristeko bidearekin (1. ukipena): Adierazi du ados dagoela baldin eta otsailaren 15eko 223/2008 Errege Dekretuaren ITC-LAT 06 Jarraibide Tekniko Osagarriaren 5.2.1 atalean adierazitakoa betetzen bada.
–"La Nava-La Cantera TAE" izeneko 66 kV-eko lurpeko linea gurutzatzen da "Montes de Cierzo I" haize-parkeko 20 kV-eko lurpeko sare biltzailearekin (2. ukipena): Adierazi du ados dagoela baldin eta ITC-LAT 06 jarraibide horren 5.2.3 atalean adierazitakoa betetzen bada.
–"La Nava TAE-La Cantera TAE" izeneko 66 KV-eko lurpeko linea gurutzatzea etorkizunean izanen den "Zentro kolektorea-La Cantera TAE" izeneko 66 kV-eko lurpeko linearekin (3. ukipena): Jakinarazi du ez dagoela ongi zehaztuta separatan dagoen kanalizazioa, Renovables del Cierzo SLU sozietateak egin zuena, nondik igarotzen baita, gaur egun, lurpeko "Volandín TAE-La Cantera TAE" izeneko 66 kV-eko linea; izan ere, kanalizazioa, errealitatean, iparralderago dago. Beraz, segur aski, separatan deskribatutako ukipenak ez dira bertan adierazten den bezala gertatuko.
Horrez gain, jakinarazi du "Zentro kolektorea-La Cantera TAE" izeneko 66 kV-eko lurpeko linea ere igaroko dela kanalizazio horretatik; izan ere, ikus daiteke hurbil daudela linea horren trazadura eta Volandín haize-parkeko lurpeko ebakuazio-linea.
Bi sustatzaileen azpiegiturak kanalizazioan bertan eta haren inguruan gurutzatzeari edo paraleloan joateari dagokionez, Eólica Montes de Cierzo SLk adierazi du ados dagoela, betiere ITC-LAT 06an adierazitakoa betetzen bada.
–Obrak hasi aurretik, sustatzaileak Eólica Montes de Cierzo SL enpresarekin harremanetan jarri beharko du, jarduketak koordinatzeko eta indarrean dagoen araudia betetzen dela egiaztatzeko.
Erantzuna:
2023ko irailaren 15ean, sustatzaileak GRUPO ENERFÍN taldearekiko konpromisoa berretsi zuen, bi proiektuetako obrak hasi aurretik harremanetan jarraitzeko eta jarduketak koordinatzen segitzeko, instalazio horiek behar bezala garatu eta gauzatu ahal izateko.
4. txostena.–Renovables del Cierzo SL.
Renovables del Cierzo SLk honako hau jakinarazi du:
–1. ukipenari dagokion gurutzaketa: Ados dagoela adierazi du, baldin eta otsailaren 15eko 223/2008 Errege Dekretuaren ITC-LAT 06an adierazitako baldintzak eta betekizunak errespetatzen badira. Bertan honako hau ezartzen da: "Ahal den guztietan, saiatuko da goi tentsioko kableak behe tentsioko kableen azpitik joan daitezen. Gutxienez 0,25 metroko tartea gordeko da goi tentsioko energia elektrikoko kable batetik energia elektrikoko beste kable batzuetara. Metro batetik gorako tartea gordeko da gurutzatzeko puntutik lotuneetaraino".
–Lehenago azaldutako paralelismoa, separataren 2. ukipena: Adierazi du ados dagoela, betiere ITC-LAT 06ko 5. atalean xedatutakoa betetzen bada.
–Informazio gisa, gaur egun, "Volandín" haize-parkeko ebakuazio-linea La Cantera TAEan sartzen da, Renovables del Cierzo SLk egindako kanalizazioa erabiliz (separataren kartografian ikus daiteke kanalizazio hori).
–Solen Energía La Nava SLk egungo kanalizazioa erabiltzeari dagokionez, zeina Renovables del Cierzo SLk egin baitzuen lurpeko "La Nava TAE-La Cantera TAE" izeneko 66 kV-eko linearekin lotzeko: Renovables del Cierzo SLk ez du eragozpenik agertu, baldin eta bi alderdiak kanalizazio hori erabiltzeko ados jartzen badira aldez aurretik.
–Obrak hasi aurretik, sustatzaileak Renovables del Cierzo SL enpresarekin jarri beharko du harremanetan, jarduketak koordinatzeko.
Erantzuna:
2023ko irailaren 15ean, sustatzaileak GRUPO ENERFÍN taldearekiko konpromisoa berretsi zuen, bi proiektuetako obrak hasi aurretik harremanetan jarraitzeko eta jarduketak koordinatzen segitzeko, instalazio horiek behar bezala garatu eta gauzatu ahal izateko.
II. ERANSKINA.–UKITUTAKO ONDASUN ETA ESKUBIDEEN ZERRENDA (1. FASEA)
1.–La Nava eguzki-instalazio fotovoltaikoak ukitutako lursailak.
PROBINTZIA | UDALERRIA | POLIGONOA | LURZATIA | LURZATIAREN AZALERA | KATASTROKO ERREFERENTZIA | TITULARRA | OKUPAZIO IRAUNKORRA (m²) | ALDI | UKIPENA |
1. AZPISISTEMA | |||||||||
31-NAFARROA | 70-CASTEJON | 5 | 47 | 10.450,95 m² | 3170A00500047 | ANA NAVARRO COSTA/OLGA NAVARRO COSTA (GOZAMENDUNA: MILAGROS COSTA SAEZ) | 3.295,55 m² | 0,00 m² | EIF |
31-NAFARROA | 70-CASTEJON | 5 | 48 | 1.073,57 m² | 3170A00500048 | HACIENDA SAN GABRIEL SL | 1.073,57 m² | 0,00 m² | EIF |
31-NAFARROA | 70-CASTEJON | 5 | 49 | 4.115,47 m² | 3170A00500049 | JOSE MARÍA TOBALINA ZÁRATE | 1.996,45 m² | 0,00 m² | EIF |
31-NAFARROA | 70-CASTEJON | 5 | 50 | 14.202,56 m² | 3170A00500050 | JOSE MARÍA TOBALINA ZÁRATE | 5.608,32 m² | 0,00 m² | EIF |
31-NAFARROA | 70-CASTEJON | 5 | 51 | 20.158,44 m² | 3170A00500051 | JUAN PÍO MAGAÑA RUIZ | 18.182,36 m² | 0,00 m² | EIF |
31-NAFARROA | 70-CASTEJON | 5 | 52 | 6.142,44 m² | 3170A00500052 | JUAN PÍO MAGAÑA RUIZ | 6.142,44 m² | 0,00 m² | EIF |
31-NAFARROA | 70-CASTEJON | 5 | 53 | 8.212,44 m² | 3170A00500053 | JOSE MARÍA TOBALINA ZÁRATE | 8.212,44 m² | 0,00 m² | EIF |
31-NAFARROA | 70-CASTEJON | 5 | 54 | 8.018,29 m² | 3170A00500054 | RAMÓN PÉREZ GÓMEZ | 6.887,11 m² | 0,00 m² | EIF |
31-NAFARROA | 70-CASTEJON | 5 | 55 | 2.166,68 m² | 3170A00500055 | JUAN PÍO MAGAÑA RUIZ | 2.166,68 m² | 0,00 m² | EIF |
31-NAFARROA | 70-CASTEJON | 5 | 56 | 589,31 m² | 3170A00500056 | JUAN PÍO MAGAÑA RUIZ | 589,31 m² | 0,00 m² | EIF |
31-NAFARROA | 70-CASTEJON | 5 | 57 | 4.794,87 m² | 3170A00500057 | MAETIERRA AGRICOLA SL | 3.217,81 m² | 0,00 m² | EIF |
31-NAFARROA | 70-CASTEJON | 5 | 60 | 14.789,40 m² | 3170A00500060 | JUAN PÍO MAGAÑA RUIZ | 8.803,90 m² | 0,00 m² | EIF |
31-NAFARROA | 70-CASTEJON | 5 | 61 | 29.239,08 m² | 3170A00500061 | LUIS RAMÓN DÍAZ ORDOYO / MARÍA LUCIA BAROJA MANRIQUE | 24.141,04 m² | 0,00 m² | EIF |
31-NAFARROA | 70-CASTEJON | 5 | 62 | 511,88 m² | 3170A00500062 | LUIS RAMÓN DÍAZ ORDOYO / MARÍA LUCIA BAROJA MANRIQUE | 73,21 m² | 0,00 m² | EIF |
31-NAFARROA | 70-CASTEJON | 5 | 64 | 3.658,48 m² | 3170A00500064 | LUIS RAMÓN DÍAZ ORDOYO / MARÍA LUCIA BAROJA MANRIQUE | 3.515,61 m² | 0,00 m² | EIF |
31-NAFARROA | 70-CASTEJON | 5 | 155 | 22.679,07 m² | 3170A00500155 | LUIS RAMÓN DÍAZ ORDOYO / MARÍA LUCIA BAROJA MANRIQUE | 20.285,10 m² | 0,00 m² | EIF |
31-NAFARROA | 70-CASTEJON | 5 | 156 | 12.079,55 m² | 3170A00500156 | LUIS RAMÓN DÍAZ ORDOYO / MARÍA LUCIA BAROJA MANRIQUE | 12.079,55 m² | 0,00 m² | EIF |
31-NAFARROA | 70-CASTEJON | 5 | 91180 | 7.016,29 m² | 3170A00591180 | 1.650,92 m² | 0,00 m² | EIF | |
2. AZPISISTEMA | |||||||||
31-NAFARROA | 70-CASTEJON | 5 | 89 | 48.651,69 m² | 3170A00500089 | LUIS RAMÓN DÍAZ ORDOYO / MARÍA LUCIA BAROJA MANRIQUE | 41.046,75 m² | 0,00 m² | EIF |
31-NAFARROA | 70-CASTEJON | 5 | 97 | 6.672,78 m² | 3170A00500097 | LUIS RAMÓN DÍAZ ORDOYO / MARÍA LUCIA BAROJA MANRIQUE | 6.413,65 m² | 0,00 m² | EIF |
31-NAFARROA | 70-CASTEJON | 5 | 98 | 2.851,44 m² | 3170A00500098 | LUIS RAMÓN DÍAZ ORDOYO / MARÍA LUCIA BAROJA MANRIQUE | 2.552,35 m² | 0,00 m² | EIF |
31-NAFARROA | 70-CASTEJON | 5 | 100 | 28.269,52 m² | 3170A00500100 | LUIS RAMÓN DÍAZ ORDOYO / MARÍA LUCIA BAROJA MANRIQUE | 27.586,12 m² | 0,00 m² | EIF |
31-NAFARROA | 70-CASTEJON | 5 | 101 | 169,07 m² | 3170A00500101 | LUIS RAMÓN DÍAZ ORDOYO / MARÍA LUCIA BAROJA MANRIQUE | 169,07 m² | 0,00 m² | EIF |
31-NAFARROA | 70-CASTEJON | 5 | 102 | 24.137,39 m² | 3170A00500102 | LUIS RAMÓN DÍAZ ORDOYO / MARÍA LUCIA BAROJA MANRIQUE | 24.137,39 m² | 0,00 m² | EIF |
31-NAFARROA | 70-CASTEJON | 5 | 103 | 527,76 m² | 3170A00500103 | LUIS RAMÓN DÍAZ ORDOYO / MARÍA LUCIA BAROJA MANRIQUE | 527,76 m² | 0,00 m² | EIF |
31-NAFARROA | 70-CASTEJON | 5 | 104 | 3.376,76 m² | 3170A00500104 | JUAN PÍO MAGAÑA RUIZ | 3.376,76 m² | 0,00 m² | EIF |
31-NAFARROA | 70-CASTEJON | 5 | 105 | 42.359,48 m² | 3170A00500105 | LUIS RAMÓN DÍAZ ORDOYO / MARÍA LUCIA BAROJA MANRIQUE | 42.359,48 m² | 0,00 m² | EIF |
31-NAFARROA | 70-CASTEJON | 5 | 106 | 7.995,15 m² | 3170A00500106 | LUIS RAMÓN DÍAZ ORDOYO / MARÍA LUCIA BAROJA MANRIQUE | 7.995,15 m² | 0,00 m² | EIF |
31-NAFARROA | 70-CASTEJON | 5 | 107 | 4.486,57 m² | 3170A00500107 | LUIS RAMÓN DÍAZ ORDOYO / MARÍA LUCIA BAROJA MANRIQUE | 4.486,57 m² | 0,00 m² | EIF |
31-NAFARROA | 70-CASTEJON | 5 | 109 | 1.288,40 m² | 3170A00500109 | HACIENDA SAN GABRIEL SL | 1.175,82 m² | 0,00 m² | EIF |
31-NAFARROA | 70-CASTEJON | 5 | 110 | 24.599,67 m² | 3170A00500110 | SANCHEZ, RAMIREZ, MARIA ROSA | 883,70 m² | 0,00 m² | EIF |
31-NAFARROA | 70-CASTEJON | 5 | 120 | 3.137,36 m² | 3170A00500120 | HACIENDA SAN GABRIEL SL | 282,93 m² | 0,00 m² | EIF |
31-NAFARROA | 70-CASTEJON | 5 | 121 | 9.190,17 m² | 3170A00500121 | SANCHEZ, RAMIREZ, MARIA ROSA | 366,64 m² | 0,00 m² | EIF |
31-NAFARROA | 70-CASTEJON | 5 | 378 | 32.033,05 m² | 3170A00500378 | SANCHEZ, RAMIREZ, MARIA ROSA | 29.914,84 m² | 0,00 m² | EIF |
31-NAFARROA | 70-CASTEJON | 5 | 379 | 1.806,76 m² | 3170A00500379 | HACIENDA SAN GABRIEL SL | 1.545,61 m² | 0,00 m² | EIF |
31-NAFARROA | 70-CASTEJON | 5 | 383 | 49.519,61 m² | 3170A00500383 | SANCHEZ, RAMIREZ, MARIA ROSA | 37.506,57 m² | 0,00 m² | EIF |
31-NAFARROA | 70-CASTEJON | 5 | 410 | 93.940,95 m² | 3170A00500410 | LUIS RAMÓN DÍAZ ORDOYO / MARÍA LUCIA BAROJA MANRIQUE | 89.628,64 m² | 0,00 m² | EIF |
31-NAFARROA | 70-CASTEJON | 5 | 411 | 46.666,54 m² | 3170A00500411 | LUIS RAMÓN DÍAZ ORDOYO / MARÍA LUCIA BAROJA MANRIQUE | 44.433,39 m² | 0,00 m² | EIF |
31-NAFARROA | 70-CASTEJON | 5 | 412 | 90.446,64 m² | 3170A00500412 | LUIS RAMÓN DÍAZ ORDOYO / MARÍA LUCIA BAROJA MANRIQUE | 87.597,91 m² | 0,00 m² | EIF |
31-NAFARROA | 70-CASTEJON | 5 | 91380 | 7.634,23 m² | 3170A00591380 | BIDE PUBLIKOA (CASTEJONGO UDALA) | 1.355,59 m² | 0,00 m² | EIF |
31-NAFARROA | 70-CASTEJON | 5 | 91440 | 4.390,47 m² | 3170A00591440 | BIDE PUBLIKOA (CASTEJONGO UDALA) | 1.052,94 m² | 0,00 m² | EIF |
3. AZPISISTEMA | |||||||||
31-NAFARROA | 232-TUTERA | 40 | 185 | 88.178,35 m² | 31232A04000185 | TUTERAKO UDALAREN HERRI-LURRAK | 88.467,36 m² | 0,00 m² | EIF |
31-NAFARROA | 232-TUTERA | 40 | 186 | 46.163,84 m² | 31232A04000186 | TUTERAKO UDALAREN HERRI-LURRAK | 84.890,76 m² | 0,00 m² | EIF |
31-NAFARROA | 232-TUTERA | 40 | 190 | 108.005,13 m² | 31232A04000190 | TUTERAKO UDALAREN HERRI-LURRAK | 44.799,53 m² | 0,00 m² | EIF |
31-NAFARROA | 232-TUTERA | 40 | 191 | 101.532,77 m² | 31232A04000191 | TUTERAKO UDALAREN HERRI-LURRAK | 91.836,96 m² | 0,00 m² | EIF |
31-NAFARROA | 232-TUTERA | 40 | 91610 | 7.877,98 m² | 31232A04091610 | TUTERAKO UDALAREN HERRI-LURRAK | 6.375,92 m² | 0,00 m² | EIF |
30 KV-EKO BARNEKO LINEAK (1. AZPISISTEMAKO NAVA EIF-TIK 2. AZPISISTEMARA) | |||||||||
31-NAFARROA | 70-CASTEJON | 5 | 61 | 29.239,08 m² | 3170A00500061 | LUIS RAMÓN DÍAZ ORDOYO / MARÍA LUCIA BAROJA MANRIQUE | 11,46 m² | 114,60 m² | 11,54 |
31-NAFARROA | 70-CASTEJON | 5 | 371 | 9.998,72 m² | 3170A00500371 | NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA (ALTXONBIDEAK) | 7,69 m² | 76,90 m² | 0,00 |
31-NAFARROA | 70-CASTEJON | 5 | 410 | 93.940,95 m² | 3170A00500410 | LUIS RAMÓN DÍAZ ORDOYO / MARÍA LUCIA BAROJA MANRIQUE | 9,10 m² | 91,00 m² | 409,94 |
30 kV-EKO LURPEKO BARNEKO LINEAK (2. AZPISISTEMATIK 1. AIREKO TARTEKO 1. EUSKARRIRA) ETA 30 kV-EKO LURPEKO BARNEKO LINEAK (AIREKO 1. TARTEKO 2. EUSKARRITIK AIREKO 2. TARTEKO 1. EUSKARRIRA) | |||||||||
31-NAFARROA | 70-CASTEJON | 5 | 378 | 32.033,05 m² | 3170A00500378 | SANCHEZ, RAMIREZ, MARIA ROSA | 3,00 m² | 30,00 m² | 0,00 |
31-NAFARROA | 70-CASTEJON | 5 | 91360 | 2.223,98 m² | 3170A00591360 | BIDE PUBLIKOA (CASTEJONGO UDALA) | 5,82 m² | 58,20 m² | 298,94 |
31-NAFARROA | 70-CASTEJON | 5 | 111 | 32.396,29 m² | 3170A00500111 | NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA (AUTOBIDEA) | 65,52 m² | 655,20 m² | 0,00 |
31-NAFARROA | 70-CASTEJON | 5 | 392 | 37.873,74 m² | 3170A00500392 | NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA (AUTOBIDEA) | 11,29 m² | 112,90 m² | 79,27 |
31-NAFARROA | 70-CASTEJON | 5 | 370 | 36.194,12 m² | 3170A00500370 | PEPICARBIS RUE SL | 194,90 m² | 1.949,00 m² | 0,00 |
31-NAFARROA | 70-CASTEJON | 5 | 297 | 1.818,20 m² | 3170A00500297 | PEPICARBIS RUE SL | 36,61 m² | 366,10 m² | 26,29 |
31-NAFARROA | 70-CASTEJON | 5 | 296 | 526,77 m² | 3170A00500296 | PEPICARBIS RUE SL | 30,84 m² | 308,40 m² | 886,48 |
31-NAFARROA | 70-CASTEJON | 5 | 299 | 26.759,71 m² | 3170A00500299 | PEPICARBIS RUE SL | 7,51 m² | 75,10 m² | 247,77 |
31-NAFARROA | 70-CASTEJON | 5 | 91350 | 4.198,06 m² | 3170A00591359 | BIDE PUBLIKOA (CASTEJONGO UDALA) | 6,61 m² | 66,10 m² | 123,38 |
31-NAFARROA | 70-CASTEJON | 5 | 283 | 28.846,77 m² | 3170A00500283 | PEPICARBIS RUE SL | 2,34 m² | 23,40 m² | 0,00 |
31-NAFARROA | 70-CASTEJON | 5 | 286 | 18.057,22 m² | 3170A00500286 | NAVASCUES, MATEO, PILAR | 42,95 m² | 429,50 m² | 0,00 |
31-NAFARROA | 70-CASTEJON | 5 | 287 | 3.111,09 m² | 3170A00500287 | PEPICARBIS RUE SL | 84,34 m² | 843,40 m² | 104,90 |
31-NAFARROA | 70-CASTEJON | 5 | 288 | 6.274,20 m² | 3170A00500288 | PEPICARBIS RUE SL | 16,15 m² | 161,50 m² | 0,00 |
31-NAFARROA | 232-TUTERA | 23 | 69 | 27.332,21 m² | 31232A02300069 | TUTERAKO UDALAREN HERRI-LURRAK | 367,70 m² | 3.677,00 m² | 0,00 |
31-NAFARROA | 232-TUTERA | 23 | 92130 | 402,94 m² | 31232A02392130 | TUTERAKO UDALAREN HERRI-LURRAK | 6,52 m² | 65,20 m² | 384,84 |
31-NAFARROA | 232-TUTERA | 23 | 115 | 984,16 m² | 31232A02300115 | TUTERAKO UDALAREN HERRI-LURRAK | 12,54 m² | 125,40 m² | 206,95 |
31-NAFARROA | 232-TUTERA | 23 | 65 | 14.386,69 m² | 31232A02300065 | TUTERAKO UDALAREN HERRI-LURRAK | 91,73 m² | 917,30 m² | 0,00 |
31-NAFARROA | 232-TUTERA | 23 | 63 | 130.210,98 m² | 31232A02300063 | TUTERAKO UDALAREN HERRI-LURRAK | 74,31 m² | 743,10 m² | 0,00 |
31-NAFARROA | 232-TUTERA | 23 | 91850 | 4.144,39 m² | 31232A02391850 | TUTERAKO UDALAREN HERRI-LURRAK | 5,80 m² | 58,00 m² | 78,31 |
31-NAFARROA | 232-TUTERA | 23 | 40 | 22.070,14 m² | 31232A02300040 | TUTERAKO UDALAREN HERRI-LURRAK | 85,48 m² | 854,80 m² | 5,05 |
31-NAFARROA | 232-TUTERA | 23 | 39 | 6.153,45 m² | 31232A02300039 | TUTERAKO UDALAREN HERRI-LURRAK | 115,56 m² | 1.155,60 m² | 144,05 |
31-NAFARROA | 232-TUTERA | 23 | 38 | 9.105,78 m² | 31232A02300038 | TUTERAKO UDALAREN HERRI-LURRAK | 55,17 m² | 551,70 m² | 56,75 |
31-NAFARROA | 232-TUTERA | 23 | 70 | 6.329,85 m² | 31232A02300070 | TUTERAKO UDALAREN HERRI-LURRAK | 54,77 m² | 547,70 m² | 68,76 |
31-NAFARROA | 232-TUTERA | 23 | 91820 | 1.187,89 m² | 31232A02391820 | TUTERAKO UDALAREN HERRI-LURRAK | 6,65 m² | 66,50 m² | 135,04 |
31-NAFARROA | 232-TUTERA | 23 | 105 | 13.406,27 m² | 31232A02300105 | TUTERAKO UDALAREN HERRI-LURRAK | 23,32 m² | 233,20 m² | 25,84 |
31-NAFARROA | 232-TUTERA | 23 | 91840 | 4.596,63 m² | 31232A02391840 | TUTERAKO UDALAREN HERRI-LURRAK | 2,97 m² | 29,70 m² | 161,54 |
PROBINTZIA | UDALERRIA | POLIGONOA | LURZATIA | TITULARRA | EUSKARRI ZK. | EUSKARRIEN OKUPAZIOA (m²) | LURGAINEKO AZALERA (m²) | LINEAREN LUZERA (m) | LURGAINEKO AZALERA (m²) | ALDI BATERAKO OKUPAZIOA (m²) | OHARRAK |
30 kV-EKO LINEA, AIREKO 2. ZATIA, AP-15aren GAINEKO 1. EUSKARRIAREN ETA 2. EUSKARRIAREN ARTEAN | |||||||||||
31-NAFARROA | 70-CASTEJON | 5 | 392 | NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA (AUTOBIDEA) | 77,01 | 0,00 m² | 44,22 | 24 | 156,7 | 434 | |
31-NAFARROA | 70-CASTEJON | 5 | 91370 | BIDE PUBLIKOA (CASTEJONGO UDALA) | 0,00 m² | - | 47 | 458,0 | 235 | ||
31-NAFARROA | 70-CASTEJON | 5 | 395 | BIDE PUBLIKOA (CASTEJONGO UDALA) | 0,00 m² | - | 31 | 412,2 | 155 | ||
31-NAFARROA | 70-CASTEJON | 5 | 91320 | BIDE PUBLIKOA (CASTEJONGO UDALA) | 0,00 m² | - | 71 | 871,7 | 355 | Mozketa. 420 m². Pinuak | |
31-NAFARROA | 70-CASTEJON | 5 | 393 | NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA (AUTOBIDEA) | 0,00 m² | - | 8 | 88,0 | 40 | ||
31-NAFARROA | 70-CASTEJON | 5 | 91400 | BIDE PUBLIKOA (CASTEJONGO UDALA) | 0,00 m² | - | 7 | 67,5 | 35 | ||
31-NAFARROA | 70-CASTEJON | 5 | 286 | NAVASCUES, MATEO, PILAR | 77,02 | 0,00 m² | 44,22 | 38 | 282,6 | 504 | |
PROBINTZIA | UDALERRIA | POLIGONOA | LURZATIA | TITULARRA | EUSKARRI ZK. | EUSKARRIEN OKUPAZIOA (m²) | LURGAINEKO AZALERA (m²) | LINEAREN LUZERA (m) | LURGAINEKO AZALERA (m²) | ALDI BATERAKO OKUPAZIOA (m²) | OHARRAK |
30 kV-EKO LINEA, AIREKO 2. TARTEA, A-68aren GAINEKO 1. EUSKARRIAREN ETA 2. EUSKARRIAREN ARTEAN | |||||||||||
31-NAFARROA | 232-TUTERA | 23 | 38 | TUTERAKO UDALAREN HERRI-LURRAK | 00,01 | 47,61 | 44,22 | 18 | 109,6 | 404 | |
31-NAFARROA | 232-TUTERA | 23 | 115 | NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA (BIDEAK) | 13 | 94,4 | 65 | ||||
31-NAFARROA | 232-TUTERA | 23 | 8 | NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA (ALTXONBIDEAK) | 20 | 172,4 | 100 | ||||
31-NAFARROA | 232-TUTERA | 23 | 111 | NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA (AUTOBIAK) | 82 | 794,6 | 410 | Mozketa. 737,3 m². Pinuak | |||
31-NAFARROA | 232-TUTERA | 23 | 114 | NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA (BIDEAK) | 11 | 92,3 | 55 | ||||
31-NAFARROA | 232-TUTERA | 40 | 151 | TUTERAKO UDALAREN HERRI-LURRAK | 00,02 | 41,29 | 32 | 214,1 | 355 | ||
31-NAFARROA | 232-TUTERA | 40 | 155 | TUTERAKO UDALAREN HERRI-LURRAK | 00,02 | 6,32 | 44,22 | 0 | 0 | 115 | |
PROBINTZIA | UDALERRIA | POLIGONOA | LURZATIA | TITULARRA | KUTXATILA KOP. | KUTXATILEN OKUPAZIOA | KANALIZAZIOAREN AZALERA | OHARRAK |
30 kV-EKO LURPEKO BARNEKO LINEA (AIREKO 2. TARTEKO 2. EUSKARRITIK LA NAVA TAE-RA) | ||||||||
31-NAFARROA | 232-TUTERA | 40 | 151 | TUTERAKO UDALAREN HERRI-LURRAK | 2,8 | |||
31-NAFARROA | 232-TUTERA | 40 | 154 | TUTERAKO UDALAREN HERRI-LURRAK | 16,6 | |||
31-NAFARROA | 232-TUTERA | 40 | 155 | TUTERAKO UDALAREN HERRI-LURRAK | 213,1 | |||
31-NAFARROA | 232-TUTERA | 40 | 156 | TUTERAKO UDALAREN HERRI-LURRAK | 62,5 | |||
31-NAFARROA | 232-TUTERA | 40 | 157 | TUTERAKO UDALAREN HERRI-LURRAK | 21,2 | |||
31-NAFARROA | 232-TUTERA | 40 | 158 | TUTERAKO UDALAREN HERRI-LURRAK | 41,7 | |||
31-NAFARROA | 232-TUTERA | 40 | 170 | TUTERAKO UDALAREN HERRI-LURRAK | 252,8 | |||
31-NAFARROA | 232-TUTERA | 40 | 172 | TUTERAKO UDALAREN HERRI-LURRAK | 197,7 | |||
31-NAFARROA | 232-TUTERA | 40 | 173 | TUTERAKO UDALAREN HERRI-LURRAK | 12,8 | |||
31-NAFARROA | 232-TUTERA | 40 | 175 | TUTERAKO UDALAREN HERRI-LURRAK | 36,8 | |||
31-NAFARROA | 232-TUTERA | 40 | 177 | TUTERAKO UDALAREN HERRI-LURRAK | 66,5 | |||
31-NAFARROA | 232-TUTERA | 40 | 185 | TUTERAKO UDALAREN HERRI-LURRAK | 276,2 | |||
31-NAFARROA | 232-TUTERA | 40 | 191 | TUTERAKO UDALAREN HERRI-LURRAK | 247,1 | |||
31-NAFARROA | 232-TUTERA | 40 | 242 | TUTERAKO UDALAREN HERRI-LURRAK | 166,8 | |||
31-NAFARROA | 232-TUTERA | 40 | 91590 | TUTERAKO UDALAREN HERRI-LURRAK | 8,7 | |||
31-NAFARROA | 232-TUTERA | 40 | 91610 | TUTERAKO UDALAREN HERRI-LURRAK | 10,0 | |||
31-NAFARROA | 232-TUTERA | 23 | 38 | TUTERAKO UDALAREN HERRI-LURRAK | 11,9 | |||
2. "30/66 KV-eko La Nava TAE-400/66 KV-eko La Cantera TAE" izeneko 66 KV-eko goi tentsioko lurpeko lineak ukitutako lursailak.
PROBINTZIA | UDAL-MUGARTEA | POLIGONOA | LURZATIA | LURZATIAREN AZALERA | KATASTROKO | JABEA | OKUPAZIO IRAUNKORRA (m²) | ALDI BATERAKO OKUPAZIOA | UKIPENA |
31-NAFARROA | 232-TUTERA | 39 | 98 | 12196,00 | 2323900098 | TUTERAKO UDALAREN HERRI-LURRAK | 15,00 | 150,00 | GTLL ZANGA |
31-NAFARROA | 232-TUTERA | 39 | 131 | 770,30 | 2323900131 | TUTERAKO UDALAREN HERRI-LURRAK | 122,63 | 1226,32 | GTLL ZANGA |
31-NAFARROA | 232-TUTERA | 39 | 132 | 1357,61 | 2323900132 | TUTERAKO UDALAREN HERRI-LURRAK | 240,30 | 2403,04 | GTLL ZANGA |
31-NAFARROA | 232-TUTERA | 39 | 138 | 23529,21 | 2323900138 | TUTERAKO UDALAREN HERRI-LURRAK | 133,93 | 1339,31 | GTLL ZANGA |
31-NAFARROA | 232-TUTERA | 39 | 197 | 27908,08 | 2323900197 | TUTERAKO UDALAREN HERRI-LURRAK | 397,76 | 3977,59 | GTLL ZANGA |
31-NAFARROA | 232-TUTERA | 39 | 209 | 11558,00 | 2323900209 | TUTERAKO UDALAREN HERRI-LURRAK | 47,00 | 470,00 | GTLL ZANGA |
31-NAFARROA | 232-TUTERA | 39 | 210 | 26419,21 | 2323900210 | TUTERAKO UDALAREN HERRI-LURRAK | 12,60 | 125,99 | GTLL ZANGA |
31-NAFARROA | 232-TUTERA | 39 | 91270 | 3788,15 | 2323991270 | TUTERAKO UDALAREN HERRI-LURRAK | 17,70 | 177,03 | GTLL ZANGA |
31-NAFARROA | 232-TUTERA | 39 | 91280 | 9546,46 | 2323991280 | TUTERAKO UDALAREN HERRI-LURRAK | 216,85 | 2168,45 | GTLL ZANGA |
31-NAFARROA | 232-TUTERA | 39 | 91320 | 148,31 | 2323991320 | TUTERAKO UDALAREN HERRI-LURRAK | 30,86 | 308,65 | GTLL ZANGA |
31-NAFARROA | 232-TUTERA | 40 | 188 | 24339,27 | 2324000188 | TUTERAKO UDALAREN HERRI-LURRAK | 115,96 | 1159,60 | GTLL ZANGA |
31-NAFARROA | 232-TUTERA | 40 | 190 | 46163,45 | 2324000190 | TUTERAKO UDALAREN HERRI-LURRAK | 160,65 | 1606,46 | GTLL ZANGA |
31-NAFARROA | 232-TUTERA | 40 | 191 | 108005,80 | 2324000191 | TUTERAKO UDALAREN HERRI-LURRAK | 81,14 | 811,40 | GTLL ZANGA |
31-NAFARROA | 232-TUTERA | 40 | 202 | 47611,64 | 2324000202 | TUTERAKO UDALAREN HERRI-LURRAK | 111,57 | 1115,66 | GTLL ZANGA |
31-NAFARROA | 232-TUTERA | 40 | 203 | 4648,57 | 2324000203 | TUTERAKO UDALAREN HERRI-LURRAK | 69,10 | 690,95 | GTLL ZANGA |
31-NAFARROA | 232-TUTERA | 40 | 213 | 14055,16 | 2324000213 | TUTERAKO UDALAREN HERRI-LURRAK | 41,66 | 416,56 | GTLL ZANGA |
31-NAFARROA | 232-TUTERA | 40 | 215 | 22798,54 | 2324000215 | TUTERAKO UDALAREN HERRI-LURRAK | 245,38 | 2453,80 | GTLL ZANGA |
31-NAFARROA | 232-TUTERA | 40 | 216 | 82239,47 | 2324000216 | TUTERAKO UDALAREN HERRI-LURRAK | 154,60 | 1545,99 | GTLL ZANGA |
31-NAFARROA | 232-TUTERA | 40 | 238 | 14014,98 | 2324000238 | TUTERAKO UDALAREN HERRI-LURRAK | 28,37 | 283,69 | GTLL ZANGA |
31-NAFARROA | 232-TUTERA | 40 | 239 | 291,11 | 2324000239 | TUTERAKO UDALAREN HERRI-LURRAK | 19,46 | 194,64 | GTLL ZANGA |
31-NAFARROA | 232-TUTERA | 40 | 91200 | 11622,16 | 2324091200 | TUTERAKO UDALAREN HERRI-LURRAK | 5,13 | 51,29 | GTLL ZANGA |
31-NAFARROA | 232-TUTERA | 40 | 91600 | 11943,77 | 2324091600 | TUTERAKO UDALAREN HERRI-LURRAK | 7,29 | 72,89 | GTLL ZANGA |
GUZTIRA | 2361,91 | 23619,07 | |||||||
Iragarkiaren kodea: F2313538
Sarbidea
Nafarroako Aldizkari Ofiziala
Paseo Pablo Sarasate, 38, 2.º izda.
31001 - Iruña
848 42 12 50
