210. ALDIZKARIA - 2023ko urriaren 9a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

28/2023 EBAZPENA, irailaren 19koa, Lanbide Heziketako, Digitalizazioko eta Hezkuntza Zerbitzuetako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez jarraibideak onesten baitira, Lanbide Heziketako irakaskuntzez gain, araubide bereziko kirol irakaskuntzak ere ematen dituzten ikastetxe publikoen antolaketa eta funtzionamendua arautzeko 2023-2024 ikasturtean.

Lanbide Heziketaren Plangintza eta Integraziorako Zerbitzuko zuzendariak ebazpen hau onestearen aldeko txostena aurkeztu du. Ebazpenaren xedea da indarreko araudiaren alderdi batzuk zehaztu eta garatzeko balioko duten jarraibideak onestea, horri esker behar bezalako antolaketa eta funtzionamendu egokia lortzeko, Lanbide Heziketako irakaskuntzez gain, araubide bereziko kirol irakaskuntzak ematen dituzten ikastetxe publikoetan, 2023-2024 ikasturtean, haien autonomiaren esparruan.

Bat etorriz ezarrita dagoenarekin Hezkuntza Departamentuko oinarrizko egitura ezartzen duen abuztuaren 30eko 67/2023 Foru Dekretuaren artikulu bakarrean, eta Hezkuntza Departamentuko egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 267/2019 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz.

EBAZTEN DUT:

1. Eranskinean ageri diren jarraibideak onestea. Jarraibide horietan Nafarroako Foru Komunitatean, Lanbide Heziketako irakaskuntzez gain, araubide bereziko kirol irakaskuntzak ematen dituzten ikastetxe publikoen antolaketa eta funtzionamendua arautzen dira 2023-2024 ikasturterako.

2. Ebazpen hau eta eranskina Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Ebazpen hau eta eranskina igortzea Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura, Lanbide Heziketako Proiektuen eta Kualifikazioen Zerbitzura, Lanbide Heziketaren Plangintza eta Integraziorako Zerbitzura, Aldi Baterako Langileak Kudeatzeko Zerbitzura, Azterlan Ekonomikoen eta Nominen Zerbitzura, Ikastetxeen Finantzaketaren, Ikasketetarako Laguntzen eta Zerbitzu Osagarrien Zerbitzura, Kudeaketa Juridiko-administratiboaren Atalera, Eskolatze Bulegora, Ikastetxeetako Informazioa Kudeatzeko Bulegora eta ukitutako ikastetxeetara, behar diren ondorioak izan ditzan.

4. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Hezkuntzako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Iruñean, 2023ko irailaren 19an.–Lanbide Heziketako, Digitalizazioko eta Hezkuntza Zerbitzuetako zuzendari nagusia, Luis Calatayud Yuste.

ERANSKINA.–JARRAIBIDEAK 2023-2024 IKASTURTEAN ARAUTZEKO
LANBIDE HEZIKETAKO IRAKASKUNTZEZ GAIN,
ARAUBIDE BEREZIKO KIROL IRAKASKUNTZAK
EMATEN DITUZTEN IKASTETXE PUBLIKOEN ANTOLAKETA ETA FUNTZIONAMENDUA

Ikasturte hasierako jarraibideek indarreko araudiaren alderdi batzuk zehaztu eta argitzen dituzte, eta arautu gabeko beste batzuk arautzen, ikastetxeen antolaketa eta funtzionamendua hobetzeko. Horrez gain, ikasturtean lehentasunez landu behar diren ildoak ezartzen dituzte.

Jarraibideak hiru kapitulutan daude bereizita:

Lehenbizikoa ikastetxe bateratuaren plangintzari buruzkoa da, eta zenbait ohar ditu araubide bereziko kirol irakaskuntzetako zikloen ezaugarri berariazkoen gainean.

Bigarrenean, antolaketa-alderdi berariazko batzuk zehazten dira, beharrezkoak direnak araubide bereziko kirol irakaskuntzak ematen dituzten ikastetxeen funtzionamendurako.

Hirugarrenean, irakaskuntza hauetan erabilienak diren arauak azaltzen dira.

I. KAPITULUA.–IKASTETXE BATERATUAREN PLANGINTZA

Irailaren 13ko 193/2023 Ebazpenean adierazitakoa aintzat hartzeaz gain, non jarraibideak onesten baitira 2023-2024 ikasturtean hezkuntza sistemaren Lanbide Heziketako irakaskuntzak ematen dituzten ikastetxe publikoen antolaketa eta funtzionamendua arautzeko, honako alderdi hauetan arreta berezia jarri beharko dute, Lanbide Heziketako irakaskuntzez gain, araubide bereziko kirol irakaskuntzak ere ematen dituzten ikastetxeek:

1.–Nafarroako Lanbide Heziketaren Kontseiluak ezarri duen ‘Jarduketa Plana’rekin lotutako kirol irakaskuntzei buruzko neurrien berrikuspena eta programazioa.

Kirol irakaskuntzak ematen dituzten ikastetxeek berraztertu beharko dituzte Nafarroako Lanbide Heziketaren Kontseiluak ezarri duen ‘Jarduketa Planean’ aipatzen diren jarduketa-ildo estrategikoekin lotutako neurriak, eta horiek aldatu, beharrezkoa bada. Ildo horiek ekainaren 13ko 193/2023 Ebazpenaren 1. jarraibidean garatzen dira.

2.–Araubide bereziko kirol irakaskuntzen berariazko planen berrikuspena eta programazioa.

Ikastetxeek bertan ezarritako araubide bereziko kirol irakaskuntzekin loturiko planak berrikusi eta, beharrezkoa bada, aldatuko dituzte. Plan, programa eta proiektu horiek Urteko Jarduketa Planaren 5. kapituluan txertatuko dira, ekainaren 13ko 193/2023 Ebazpenean adierazitakoaren arabera.

3.–Programazio didaktikoak.

Araubide bereziko kirol irakaskuntzak ematen dituzten ikastetxeek modulu guztien programazio didaktikoak prestatu beharko dituzte, eta dagokien plangintza dokumentuan jasoko dira.

Programazio didaktikoetan gauzatzen da nola garatuko den curriculuma ikasgelan. Programazio didaktikoetan alderdi hauei erreparatuko zaie bereziki:

a) Hezkuntzari buruzko Lege Organikoaren curriculum berria duten zikloak ezartzearen ondorioz egin beharreko egokitzapena, halakorik behar bada.

b) Urriaren 21eko 93/2014 Foru Aginduaren 6. artikuluan adierazitakoa ebaluazio-prozesuaren plangintza-irizpideei eta prozesu horren erabakiak hartzeari buruz, bai eta hura aldatzeko foru aginduaren proiektuari buruz ere. Proiektu horren helburua da beste irakaskuntza profesionalizatzaile batzuek (lanbide heziketako irakaskuntzak, arte plastikoetako eta diseinuko irakaskuntza profesionalak) duten tratamenduaren antzekoa ematea irakaskuntza horiei; izan ere, irakaskuntza horiek, besteak beste, ikasturte bakoitzean amaierako ebaluazio deialdia dute.

c) Kontingentzia planetik etortzen diren adierazpenak kontuan izanda egin behar diren egokitzapenak, izan litezkeen egoeren arabera.

Ikasleek programazio didaktikoen oinarrizko alderdiei buruzko informazioa jaso beharko dute, ikastetxe bakoitzak ezartzen duen prozeduraren bitartez, Hezkuntzako kontseilariaren maiatzaren 21eko 49/2013 Foru Aginduaren 2. artikuluan ezarri bezala. Foru agindu horren bidez, ikasleak ebaluatzeko prozesuan erreklamazioak egiteko sistema ezarri zen Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxeetan ematen diren unibertsitatez kanpoko irakaskuntzetarako.

Orobat, ikasleek, ikastetxe bakoitzak ezartzen duen prozeduraren bidez, erreklamazio sistemaren berri jasoko dute, hain zuzen ere maiatzaren 21eko 49/2013 Foru Aginduan ezarritakoaz, honako hauei dagokienez: erreklamazio motak, prozedurak eta erreklamazioak jartzeko epeak.

II. KAPITULUA.–ANTOLAKETAREKIN LOTUTAKO ALDERDIAK

1.–Irakasle espezialistak.

Indarreko tituluetan eta curriculumetan ezarrita dagoenez, araubide bereziko kirol irakaskuntzetako zikloek irakasle espezialistei esleitzen diete modulu desberdinetan irakasteko eskumena.

Kontratazioa publizitate-, merezimendu- eta gaitasun-printzipioei jarraituz egin dadin, Hezkuntza Departamentuak deialdi bat egin zuen 2022an Altsasuko "Sakana LH" ikastetxean mendi-kiroletako eta eskaladako irakasle espezialisten lau zerrenda eratzeko. Zerrenda horien emaitza eskuragarri dago helbide honetan:

https://www.navarra.es/eu/tramiteak/on/-/line/constitucion-de-listas-contratacion-temporal-de-profesorado-especialista-de-deportes-de-montana-y-escalada-fp-sakana-lh

Honako hauek dira irakasle espezialistei esleitutako berariazko blokeko moduluak:

–Mendi-ibilietako hasierako zikloa: ‘MED-MOSE 102. Mendi-ibilietako gida lana’ eta ‘MED-MOSE 103. Behe mendietako ingurune fisikoa eta giza ingurunea’. ‘MED-MOSE 104. Aisialdia’ berariazko blokeko modulua Bigarren Hezkuntzako "Gorputz Hezkuntza" espezialitateko irakasleek irakatsiko dute.

–Mendi ertaineko amaierako zikloa: berariazko blokeko modulu guztiak.

Ikastetxeko zuzendaritzak kapitulu honetan ezarritakoari jarraikiz eginen du 2023-2024 ikasturterako irakasle espezialistak kontratatzeko proposamena. Kontratazio proposamen hori Lanbide Heziketaren Plangintza eta Integraziorako Zerbitzura igorriko da, baliozkotu dezan.

Lanbide Heziketako Plangintza eta Integraziorako Zerbitzuak proposatuko dio Aldi Baterako Langileak Kudeatzeko Zerbitzuari irakasle espezialisten zer kontratazio beharra aurreikusten duen 2023-2024 ikasturtean irakaskuntza horietarako.

Gainerako irakaskuntzetarako bezala, kontratazioen gaineko hasierako proposamen hori eskolatze-aurreikuspenak oinarri hartuta egiten da, eta kontuan hartuz kalitate baldintzak eta, orobat, irakaskuntza hauek arautu eta garatzeari begira berez duten malgutasuna.

2.–Irakasle espezialisten eginkizunak.

2.1. Hona hemen kirol irakaskuntzetako irakasle espezialisten eginkizunak, Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 91. artikuluan aurreikusitako eginkizun orokorrak zehaztuz eta malgutasuna kontuan harturik:

a) Esleiturik dituzten modulu eta blokeen programazioa eta irakaskuntza.

b) Ikasleen ikaskuntza prozesuaren ebaluazioa, baita irakaskuntza prozesuena ere.

c) Ikasleen tutoretza, esleiturik dituzten modulu eta blokeei dagokienez, esleiturik badituzte.

d) Ikasleen orientazioa prestakuntza, kirol eta lanbide arloetan, ikastetxeko zerbitzu edo departamentu espezializatuekin elkarlanean.

e) Ikastetxearen jarduera orokorrean parte hartzea, ebazpen honetan ezarritakoarekin bat.

f) Hezkuntza Departamentuak edo ikastetxeak erabakitzen dituen ebaluazio planetan parte hartzea.

g) Kasuan-kasuan dagozkien irakaskuntza-prozesuetan, ikerketa, saiakuntza eta etengabeko hobekuntza.

2.2. Irakasle espezialistek elkarlanean eta talde-lanean gauzatuko dituzte aurreko atalean adierazitako eginkizunak.

3.–Irakasle espezialisten lanaldia.

3.1. Irakasle espezialisten lanaldia egin beharreko lanaren ezaugarrietara eta kirol irakaskuntzen berezko malgutasunera egokituko da.

3.2. Oro har, lanaldia ikasturtearen irakastaldian gauzatuko da, hau da, irailaren 1etik ekainaren 30era arte. Kirol modalitate eta espezialitateen inguruabarrak kontuan harturik, ikasturte bakoitzaren egutegia arautzen duen ebazpenean finkatuko da eskola-aldi zehatza.

4.–Irakasle espezialisten ordutegiaren alderdi orokorrak.

Irakasle espezialistek bakoitzaren kontratuan ezarritako orduetan gauzatuko dituzte irakaslanari eta ikastetxeari lotutako jarduerak.

5.–Irakasle espezialisten eskola-denbora: banaketa eta alderdi orokorrak.

Eskola-saioek eta saio osagarriek osatzen dute eskola-denbora. Ikastetxean edo ikastetxetik kanpo egin daitezke biak. Eskola-saio baten iraupena berrogeita hamabost minutukoa da. Saio osagarri baten iraupena hirurogei minutukoa da.

Eskola-saioak honako hauek izanen dira: zuzeneko irakaskuntzakoak, hau da, izaera kontzeptualeko eta prozedurazko ikaskuntzaren emaitzekin zerikusia duten edukiak irakastera bideratutakoak, bai eta bi eduki mota horien amaierako ebaluazioaren deialdiko ebaluazio-jarduerak garatzera bideratutakoak ere, ikastetxean bertan zein ikastetxetik kanpo; eta eskola-denbora gisa zenbatzen diren saioak, zuzeneko irakaskuntzakoak ez diren beste jarduera batzuetara bideratutakoak, beste funtzio batzuk garatzeko.

Saio osagarriak ikastetxeko jardueretarako, irakaskuntza-jardunaren berezko jardueretarako eta prozedurazko ikaskuntza-emaitzekin lotutako eduki-jardunaldiei lotutako jardueretarako izanen dira, hurrengo jarraibidean zehazten den moduan. Eskola-denboran, saio osagarri bat eman behar da zuzeneko irakaskuntzako 4 eskola-saioko. Saio horiek irakasle espezialista kontrataturik dagoen aldian zehar banatuko dira.

Orduen banaketan irakaskuntza hauen berezitasuna kontuan hartu beharko da, malgutasun neurriei dagokienez.

Orobat, kontuan hartu beharko da kirol irakaskuntzetako irakasle espezialistak kirol eta lan arloetako jarduera egiten duten profesionalak direla, urriaren 24ko 1363/2007 Errege Dekretuaren 51. artikuluan adierazten den bezala. Horregatik, eskola-denborarekin bateragarria izan behar da kirol zein lan arloetako jarduerak egitea, nahitaezkoak direnak irakasle espezialista izateko, betiere helburua izanik benetan eta behar bezala betetzea irakas-jarduna, irakasle espezialistaren kontratuaren xedekoa, irakaskuntza horien egutegiarekin bat.

6.–Irakasle espezialisten eskola-orduak: eskola-saioak eta saio osagarriak.

6.1. Eskola-saioak.

Hauek dira eskola-saioak:

6.1.1. Zuzeneko irakaskuntzako saioak: ikasleei eskola ematekoak. Zuzeneko irakaskuntza orduen artean kontzeptu hauekin bat datozenak daude:

a) Ohiko talde/gelarekin berariazko blokearen moduluetan ematen diren orduak, ikastetxean zein ikastetxetik kanpo, Nafarroan indarra duen curriculumean kirol irakaskuntzen maila eta modalitate-espezialitate bakoitzerako adierazitakoak, eta amaierako ebaluazioaren jarduerei dagozkien orduak, jarraian adierazten denarekin bat.

Berariazko blokearen moduluetako ikaskuntza kontzeptualaren emaitzekin lotutako edukien zatiari dagozkion amaierako ebaluazioko jarduerak berariazko blokearen modulu bakoitzari dagozkion ordu horien ordu-esleipen osoan sartuta daude.

Berariazko blokearen moduluetako prozedurazko ikaskuntzaren emaitzekin lotutako edukien zatiari dagozkion amaierako lehen ebaluazioko jarduerak berariazko blokeko modulu bakoitzari dagozkion ordu horien ordu-esleipen osoan sartuta daude.

b) Berariazko blokearen moduluetako prozedurazko ikaskuntza-emaitzekin lotutako edukien banaketa-orduak, ikastetxean bertan zein ikastetxetik kanpo garatutakoak.

6.1.2. Eskola-denbora gisa zenbatzen diren saioak: berariazko blokearen moduluetako irakasle espezialisten koordinazio-lanak egiteko dira, baldin eta hiru espezialista edo gehiago badaude maila eta kirol-modalitate/espezialitate bakoitzean berariazko blokearen moduluen irakasle titular gisa, honako honen arabera: bost ordu mendi-ibilien hasierako ziklorako, hamar ordu mendi ertaineko amaierako ziklorako eta hamar ordu eskaladako amaierako ziklorako.

6.2. Saio osagarriak.

Saio osagarriak dira, zorrozki, zuzeneko eskolatzat hartu ezin direnak, baina, berariazko jarduera batzuk egitea eskatzen dutenez, eskola-ordutegia handitzea dakartenak. Kontzeptu hauei dagozkie:

a) Irakaskuntza-jardunaren berezko jarduerak; esate baterako, irakaskuntza-ikaskuntza jarduerak prestatzea, irakas-materialak egitea, ebaluazio-jarduerak zuzentzea, ebaluatzea eta erreklamazioei erantzutea.

b) Prozedurazko ikaskuntzaren emaitzekin lotutako edukiak garatzeko jardunaldietarako tokia prestatzea eta gainbegiratzea, beharrezkoa denean.

c) Departamentuko bilera.

d) Berariazko blokeko irakasle espezialisten bilera, eta prestakuntza praktikoarena, halakorik egonez gero.

e) Zaintzak egitea beste irakasle espezialista bat ez dagoenean, hura lanera itzuli bitartean, denbora laburrerako baldin bada edo baja laburrak badira, edo irakaskuntza jarduera berrantolatu arte.

f) Klaustroaren bileretara joatea.

g) Ebaluazio saioetara eta irakasle taldearen bileretara joatea.

h) Kirol irakaskuntzei dagozkien koordinazio tresnak prestatu eta berrikustea.

7.–Antolamenduzko alderdi metodologikoak.

7.1. Berariazko blokearen moduluetako ikaskuntza kontzeptualaren emaitzekin loturiko orduak.

7.1.1. Oro har, ikastetxeko ikasgelan, natura-ingurunean edo beste gune batzuetan garatzen ahalko dira, berariazko blokearen moduluetako ikaskuntza kontzeptualaren emaitzekin lotutako edukiak lantzeko saioetan.

Saio horietan eginen dira, orobat, proba idatziak eta ebaluatzeko planifikatutako bestelako jarduera batzuk, hala nola ikasleek talde-lanean edo bakarka egindako lanen aurkezpenak.

Ikaskuntza kontzeptualaren emaitzekin lotutako ordu horietan irakaskuntza presentziala eta online irakaskuntza konbinatzen ahalko dira, honako bi baldintza hauek aldi berean betetzen badira:

a) Ikaskuntza kontzeptualaren emaitzekin lotutako edukien orduen ehunekoa, gehienez ere, ebazpen honetan modulu bakoitzerako zehaztutako mota horretako ordu guztien %20 edo gutxiago izan beharko da.

b) Ikastetxean honako baliabide didaktiko hauek guztiak izatea, eta jarraian ezartzen diren baldintzak betetzea:

–Ikaskuntzarako plataforma birtuala. Honako hauek ahalbidetu beharko ditu: ikasleen eta irakasleen arteko komunikazioa, eta alderantziz, ikasleen arteko talde-lana, parte hartzen duten ikasleen jardueraren jarraipena, jarduera interaktiboen autozuzenketarako tresnak erabiltzea, zereginak eta jarduerak bidaltzea eta ebaluatzea, eta ikasleak ebaluatzeko tresnak erabiltzea.

–Ikaskuntzarako plataforma birtualera egokitutako egitura eta formatua duten curriculum-materialak, gutxienez honako hauek barne hartu beharko dituztenak: multimedia-elementuak eta Interneteko baliabideen erabilera, ikasleen arteko talde-lanerako jarduerak, eta jarduera interaktiboak eta autoebaluaziokoak.

–Moduluaren gida didaktikoa. Ikasleen lan autonomorako orientazio-dokumentua izanen da, online ematen diren ikaskuntza kontzeptualaren emaitzekin lotutako edukiei dagokienez. Gida horietan, gutxienez, honako eduki hauek jasoko dira: moduluaren aurkezpena eta lanbide-profilarekiko lotura, helburuak, edukiak, orientabide metodologikoak. Eta baliabide didaktikoak, tutoretza-arreta (tutoretza telematikoak), irizpideak - prozedurak - ebaluazio-tresnak eta kalifikazio-irizpideak - ebaluazio-jardueren egutegia.

7.1.2. Mendi-ibilien hasierako ziklorako, mendi ertaineko amaierako ziklorako eta eskaladako amaierako ziklorako, ikaskuntza kontzeptualaren emaitzekin lotutako orduak honakoak dira:

a) Mendi-ibilien hasierako zikloa. Ikaskuntza kontzeptualaren emaitzekin lotutako edukiak garatzeko orduak (kenduta ‘MED-MOSE 105. Prestakuntza praktikoa’ modulua, 150 ordukoa):

MED-MOSE102. Mendi-ibilietako gida lana (150 ordu)

52

MED-MOSE103. Behe mendietako ingurune fisikoa eta giza ingurunea (80 ordu)

28

MED-MOSE103. Aisialdia (40 ordu)

Bigarren Hezkuntzako irakasleak - Gorputz Hezkuntza

14

BERARIAZKO BLOKEKO IKASKUNTZA KONTZEPTUALAREN EMAITZEKIN LOTUTAKO EDUKIEN ORDUAK, GUZTIRA

94

b) Mendi ertaineko amaierako zikloa: ikaskuntza kontzeptualaren emaitzekin lotutako edukiak garatzeko orduak (kenduta MED-MOME 217. Prestakuntza praktikoa" modulua, 200 ordukoa):

MED-MOME 202. Mendi-ibilien eskola (40 ordu)

14

MED-MOME 203. Mendi ertaineko hobekuntza teknikoa udan (40 ordu)

10

MED-MOME 204. Gida lana eta orientazioa mendi ertainean (50 ordu)

15

MED-MOME 215. Hobekuntza teknikoa iparraldekoen tankerako lur elurtuetan (60 ordu)

15

MED-MOME 216. Gida lana iparraldekoen tankerako lur elurtuetan eta zeharkaldi handietan (90 ordu)

27

BERARIAZKO BLOKEKO IKASKUNTZA KONTZEPTUALAREN EMAITZEKIN LOTUTAKO EDUKIEN ORDUAK, GUZTIRA

81

7.2. Berariazko blokeko moduluetako prozedurazko ikaskuntzaren emaitzekin loturiko orduak.

7.2.1. Oro har, ingurune naturaleko edo beste espazio batzuetako jardunaldi praktikoetan garatzen dira, prozedurazko ikaskuntzaren emaitzekin lotutako edukiei buruzko berariazko blokeko moduluen alderdi teknikoak eta didaktikoak modu praktikoan jorratzeko.

Saio praktiko horietan batera lantzen ahalko dira berariazko blokearen hainbat modulutako alderdiak. Saio praktikoetan irakasle espezialista bat baino gehiago daudenean, baterako eskolak emanen dituzte dagokion saio praktikoan aritu behar duten irakasle espezialistek.

Iraupenaren arabera, honelakoak izan daitezke saio praktikoak:

–Egun erdiko saio praktikoak, goizez ala arratsaldez. Oro har, 4 eta 6 ordu artekoak izanen dira.

–Egun osoko saio praktikoak, goizez eta arratsaldez. Oro har, 8 eta 10 ordu artekoak izanen dira.

–Egun oso luzatuko saio praktikoak, goizetik gauera. Oro har, 12 eta 14 ordu artekoak izanen dira, eta gaua kanpoan pasatzen da.

Planifikatutako saio praktiko horietarako aurreikusi den iraupena aldakorra da, egiten diren egunean ingurumenean eta eremuan dauden baldintzen arabera.

7.2.2. Mendi-ibilien hasierako ziklorako eta mendi ertaineko amaierako ziklorako, prozedurazko ikaskuntzaren emaitzekin lotutako orduak honakoak dira:

a) Mendi-ibilien hasierako zikloa. Prozedurazko ikaskuntzaren emaitzekin lotutako edukiak garatzeko orduak (kenduta ‘MED-MOSE 105. Prestakuntza praktikoa’ modulua, 150 ordukoa):

MED-MOSE102. Mendi-ibilietako gida lana (150 ordu)

98

MED-MOSE103. Behe mendietako ingurune fisikoa eta giza ingurunea (80 ordu)

52

MED-MOSE104. Aisialdia (40 ordu)

Bigarren Hezkuntzako irakasleak - Gorputz Hezkuntza

26

BERARIAZKO BLOKEKO PROZEDURAZKO IKASKUNTZAREN EMAITZEKIN LOTUTAKO EDUKIEN ORDUAK, GUZTIRA

176

Horiek lantzeko egiten diren saio praktikoetan batera heltzen ahalko zaie modulu desberdinetako alderdi praktikoei. Berariazko blokeko moduluetako ordu horietan irakasle/ikasle ratioa 1/15ekoa izanen da. Saio praktiko hauetan ikasleen ebaluazio jarraitua egin beharko da.

b) Mendi ertaineko amaierako zikloa: prozedurazko ikaskuntzaren emaitzekin lotutako edukiak garatzeko orduak (kenduta MED-MOME 217. Prestakuntza praktikoa" modulua, 200 ordukoa):

MED-MOME 202. Mendi-ibilien eskola (40 ordu)

26

MED-MOME 203. Mendi ertaineko hobekuntza teknikoa udan (40 ordu)

30

MED-MOME 204. Gida lana eta orientazioa mendi ertainean (50 ordu)

35

MED-MOME 215. Hobekuntza teknikoa iparraldekoen tankerako lur elurtuetan (60 ordu)

45

MED-MOME 216. Gida lana iparraldekoen tankerako lur elurtuetan eta zeharkaldi handietan (90 ordu)

63

BERARIAZKO BLOKEKO PROZEDURAZKO IKASKUNTZAREN EMAITZEKIN LOTUTAKO EDUKIEN ORDUAK, GUZTIRA

199

Prozedurazko ikaskuntzaren emaitzekin lotutako edukiak garatzeko ordu horietan ez dira zenbatzen ikasleek irakasle espezialistek emandako jarraibideen arabera egin beharreko ordu praktikoak.

Horiek lantzeko egiten diren saio praktikoetan batera heltzen ahalko zaie modulu desberdinetako alderdiei.

Gomendatzen da lehenik eta behin MED-MOME 202, MED-MOME 203, MED-MOME 204 eta MED-MOME 202 moduluak ematea, horietan irakasle/ikasle ratioa 1/15ekoa izanen baita.

Bereizita edo aldi berean, MED-MOME 215 eta MED-MOME 216 moduluak garatuko dira. Horietan, irakasle/ikasle ratioa 1/15ekoa izanen da.

Saio praktiko hauetan ikasleen ebaluazio jarraitua egin beharko da.

8.–Irakasle espezialistak kontratatu beharraren gaineko aurreikuspena 2023-2024 ikasturterako.

Aurreko jarraibidean zehaztutako ordu eta ratioei jarraikiz, eta Lanbide Heziketaren zuzendari nagusiaren ekainaren 6ko 129/2022 Ebazpenean xedatutako ikaspostuen eskaintza aintzat hartuta, 2023-2024 ikasturterako kontratatu beharko diren irakasle espezialisten aurreikuspena ondoren zehazten da.

8.1. Mendi-ibilien hasierako zikloa:

Hauek dira irakasle espezialistak kontratatzeko aurreikusten diren beharrak, kontuan hartuta gehieneko ratioa 15 ikasleetakoa dela (barne hartuta berariazko berariazko blokeko ikasle errepikatzaileak):

ZUZENEKO IRAKASKUNTZA

TEORIAKO ORDUAK

PRAKTIKAKO ORDUAK

ORDUAK, GUZTIRA

MED-MOSE102. Mendi-ibilietako gida lana

52

98

150

MED-MOSE103. Behe mendietako ingurune fisikoa eta giza ingurunea

28

52

80

Eskola-denbora gisa kontatzen diren orduak

Koordinazio-orduak

5

Saio osagarriak

Irakaskuntza-jardunaren berezko jarduerak / zaintzak / bilerak / saio praktikoak

95

GUZTIRA

480

8.2. Mendi Ertainetako azken zikloa:

Hauek dira irakasle espezialistak kontratatzeko aurreikusten diren beharrak, kontuan hartuta gehieneko ratioa 15 ikasleetakoa dela (barne hartuta berariazko berariazko blokeko ikasle errepikatzaileak):

ZUZENEKO IRAKASKUNTZA

TEORIAKO ORDUAK

PRAKTIKAKO ORDUAK

ORDUAK, GUZTIRA

MED-MOME 202. Mendi-ibilien eskola

14

26

40

MED-MOME 203. Mendi ertaineko hobekuntza teknikoa udan

10

30

40

MED-MOME 204. Gida lana eta orientazioa mendi ertainean

15

35

50

MED-MOME 215. Hobekuntza teknikoa iparraldekoen tankerako lur elurtuetan

15

45

60

MED-MOME 216. Gida lana iparraldekoen tankerako lur elurtuetan eta zeharkaldi handietan

27

63

90

Eskola-denbora gisa kontatzen diren orduak

Koordinazio-orduak

10

Saio osagarriak

Irakaskuntza-jardunaren berezko jarduerak / zaintzak / bilerak / saio praktikoak

120

GUZTIRA

609

9.–Kirol irakaskuntzen departamentua.

Araubide bereziko kirol irakaskuntzak ematen dituzten ikastetxeetan, kirol irakaskuntzen departamentu berariazko bat izanen da, bat eginen duena Gorputz Hezkuntza espezialitateko Departamentu didaktikoarekin. Kirol irakaskuntzetako irakasle espezialistak departamentu horretan sartuta egonen dira, curriculumaren programazioaren eta programazio didaktikoaren ondorioetarako eta departamentuari atxikitako irakaskuntzen koordinazio orokorraren ondorioetarako.

Berariazko blokearen moduluetan edo bestela prestakuntza praktikoan irakasteko kontratatu edo izendatu diren irakasle espezialistak departamentu horretakoak izanen dira, eta hitza eta botoa izanen dituzte. Kontratazioak iraun bitarte izanen dira departamentu horretakoak.

10.–Irakasle espezialisten parte-hartzea ikastetxeko organoetan.

Irakasle espezialistak klaustroko, taldeko irakasle-taldeetako eta kirol irakaskuntzetako departamentuko kideak izanen dira, eta, horrenbestez, ikastetxeak zer bileratarako deia egin eta horietara agertu beharko dute. Irakasle espezialistek ez dute parte hartuko ikastetxeko koordinazio pedagogikorako gainerako organoetan.

Nolanahi ere, kontuan hartu beharko da kirol irakaskuntzetako irakasle espezialistak kirol eta lanbide arloetako jarduera egiten duten profesionalak direla, urriaren 24ko 1363/2007 Errege Dekretuaren 51. artikuluan adierazten den bezala, eta, horregatik, bi jarduera horiek bateragarriak izan daitezen ahaleginak egin beharko dituztela hala ikastetxeak nola irakasle espezialistak berak. Hori horrela, irakasle espezialistek ikasturte hasieratik programatutako bileretara joan beharko dute, baldin eta horietarako deia egin bazaie; izan ere, kontratuan bilera horietarako orduak izanen dituzte. Edonola ere, kirol arloko lanbide jardueran zehaztu ezinezko egoeraren bat gertatu eta horren ondorioz ezin badute programatutako bileretara joan, absentzia justifikatutzat joko da, betiere kasuan kasuko egoera agiri bidez justifikatzen bazaio ikastetxeko zuzendaritzari.

Kirol irakaskuntzetako irakasle espezialista gisa kontratatutako edo izendatutako pertsonak ezin dira hautagai edo hautesle izan ikastetxeetako kide bakarreko gobernu organoetarako.

11.–Kirol irakaskuntzen koordinazioa.

11.1. Koordinazioa: karguak eta funtzioak.

Kirol-teknikari titulua eskuratzeko behar den kirol irakaskuntzako ziklo oso bakoitzak zikloko kirol koordinatzaile bat izanen du, kirol-ziklo horretako bloke komuneko moduluetan irakaskuntzak ematen dituen irakaslea, hain zuzen ere. Bi direnez ematen diren kirol-teknikari titulazioak, bi izanen dira kirol-zikloko koordinatzaileak ere, bat Mendi ertaineko kirol-teknikariaren titulurako, eta beste bat Eskaladako kirol-teknikariaren titulurako.

Bigarren Hezkuntzako institutuen erregelamendu organikoa garatzen duen uztailaren 16ko 225/1998 Foru Aginduaren 22. artikuluan xedatutakoa garatuz:

–Kirol-ziklo bakarra baldin badago, departamentuko buruak eginen ditu kirol-zikloaren koordinatzaileari dagozkion eginkizunak.

–Bi kirol-ziklo baldin badaude, departamentuko buruak eginen ditu kirol-zikloetako bati dagozkion koordinatzaile eginkizunak, eta beste koordinatzaile bat egonen da bigarren kirol-ziklorako, dagozkion eskola-orduak izanen dituena.

Hasierako / amaierako ziklo eta maila bakoitzeko berariazko blokean, horri dagozkion moduluak koordinatzeko eginkizunak egonen dira, eta horiek bere gain hartuko ditu berariazko bloke espezifiko horretan irakasten duen irakasle espezialista batek, ebazpen honen 6.1.2 jarraibidean adierazitako ordu-esleipen eta baldintzekin bat. De la presente resolución.

11.2. Eginkizunak.

–Kirol-zikloko koordinatzaileak bere gain hartuko ditu otsailaren 10eko 25/1997 Foru Dekretuaren 45.3 artikuluan aipatutako eginkizunak (foru dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Bigarren Hezkuntzako Institutuen Erregelamendu Organikoa), eta arreta berezia emanen dio berariazko blokeko moduluak ematen dituzten irakasleen koordinazioari eta berariazko blokeko irakasleak koordinatzeari, kontuan harturik irakaskuntza hauen ezaugarri bereziak.

–Ikasmaila bakoitzeko berariazko blokearen moduluen koordinazio eginkizunak bere gain hartzen dituen irakasle espezialistak honako hauek egin beharko ditu:

a) Berariazko blokeko irakasle eta irakasle espezialisten taldearen koordinazio bilerak zuzentzea.

b) Irakasle espezialista guztien izenean artekari lanak egitea kirol-zikloko koordinatzailearekin, kirol irakaskuntzetako departamentuko buruarekin eta ikastetxeko zuzendaritza taldearekin.

c) Kirol-ziklora eta ikasmailara sartzeko berariazko probak prestatzen eta ebaluatzen laguntzea, oinarri harturik Lanbide Heziketaren Zuzendaritza Nagusiak ezartzen dituen jarraibideak.

c) Berariazko blokeko moduluak ezartzearekin eta garatzearekin lotutako prestakuntza beharrak diagnostikatzea, kirol irakaskuntzetako zikloko koordinatzailearekin edo departamentuko buruarekin elkarlanean, eta hark bideratuko ditu, ikastetxeak horretarako ezarrita daukan moduan.

d) Behar materialak hautematea eta behar diren kudeaketak egitea berariazko blokeko moduluetan behar diren baliabideak erosteko, kirol irakaskuntzetako zikloko koordinatzailearekin elkarlanean, ikastetxeak ezarritako protokoloarekin bat.

12.–Matrikulak bateragarri egitea.

a) 2023-2024 ikasturtean kirol irakaskuntzen heziketa ziklo batean matrikulatuta dauden ikasleek aldi berean Batxilergoko irakaskuntzak egin ditzakete Nafarroan, baldin eta ikasketa horiek egiteko, "Félix Urabayen" Nafarroako Helduentzako Bigarren Hezkuntzako Institutuan matrikulatzen badira, urrutiko araubidean, bertan sartzeko baldintzak beteta.

b) 2023-2024 ikasturtean kirol irakaskuntzetako ziklo batean matrikulaturik dauden ikasleek, gainditzeke duten modulu bakarra prestakuntza praktikoa baldin bada, zilegi izanen dute irakaskuntza horiek helduentzako Batxilergoko ikasketekin bateratzea Nafarroan, betiere baldintza akademikoak eta Batxilergo horretan sartzekoak betetzen badituzte.

c) 2023-2024 ikasturtean derrigorrezkoaren ondoko irakaskuntzetan eta/edo goi mailako irakaskuntzetan Nafarroan matrikulatutako ikasleek aldi berean egin ditzakete araubide bereziko kirol irakaskuntzak, gutxienez orduen %90 bateragarriak badira.

III. KAPITULUA.–ERREFERENTZIAZKO ARAUAK

13.–Araubide bereziko kirol irakaskuntzen araudia.

13.1. Antolamendua. Curriculumak.

–1363/2007 Errege Dekretua, urriaren 24koa. (Araubide bereziko kirol irakaskuntzen antolaketa orokorra).

https://www.boe.es/buscar/act.php?id=BOE-A-2007-19326

–248/2011 Foru Dekretua, abenduaren 28koa. (Araubide bereziko kirol irakaskuntzen antolaketa eta garapena).

http://www.lexnavarra.navarra.es/detalle.asp?r=25518

–702/2019 Errege Dekretua, azaroaren 29koa, Arroiletako kirol-teknikariaren, Eskaladako kirol-teknikariaren eta Mendi ertaineko kirol-teknikariaren tituluak ezarri eta haien oinarrizko curriculumak eta sartzeko baldintzak finkatzen dituena.

https://www.boe.es/buscar/doc.php?id=BOE-A-2020-344

–31/2022 Foru Dekretua, maiatzaren 4koa, araubide bereziko kirol irakaskuntzen barrenean Mendi ertaineko kirol-teknikari tituluaren egitura eta curriculuma ezartzen dituena Nafarroako Foru Komunitatean.

http://www.lexnavarra.navarra.es/detalle.asp?r=55111

–32/2022 Foru Dekretua, maiatzaren 4koa, araubide bereziko kirol irakaskuntzen barrenean Eskaladako kirol-teknikari tituluaren egitura eta curriculuma ezartzen dituena Nafarroako Foru Komunitatean.

http://www.lexnavarra.navarra.es/detalle.asp?r=55112

13.2. Onarpena. Zikloetan sartzeko probak. Berariazko sarrera probak.

–129/2023 Ebazpena, otsailaren 9koa, Lanbide Heziketaren zuzendari nagusiak emana, onesten dituena Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe publikoetan 2023-2024 ikasturtean araubide bereziko kirol irakaskuntzetako ikasleak onartzeko prozedura arautzeko oinarriak.

https://www.navarra.es/documents/48192/6707416/20230202–Res+Admisi%C3%B3n+EEDD+23-24.pdf/00caba1b-f46b-6371-cac5-22a95af6faae?t=1676018274804

–3/2023 EBAZPENA, urtarrilaren 19koa, Lanbide Heziketaren zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez sarrera proba espezifikoak arautzen baitira Nafarroako Foru Komunitatean ezarritako araubide bereziko kirol irakaskuntzetarako, eta horietarako deialdia egiten baita 2023-2024 ikasturterako.

https://www.navarra.es/documents/48192/6704111/20230120–BON–Res+3–Resoluci%C3%B3n+pruebas+acceso+EE+DD+23-24+%281%29.pdf/953b2ec4-7061-4762-9dd1-8a2f4440ff7a?t=1675331642415

–10/2023 Ebazpena, otsailaren 9koa, Lanbide Heziketaren zuzendari nagusiak emana, 2023. urtean Lanbide Heziketako heziketa zikloetan, Arte Plastikoetako eta Diseinuko heziketa zikloetan eta Kirol Irakaskuntzetako zikloetan sartzeko probetarako deia egin eta proba horien egutegia ezartzen duena Nafarroako Foru Komunitaterako.

https://www.navarra.es/documents/48192/6686998/Res+10–Pruebas+Acceso+ciclos+2023.pdf/731151a5-2f7f-8111-7950-6dddbde25808?t=1677232232771

13.3. Ebaluazioa.

–93/2014 Foru Agindua, urriaren 21ekoa. (Araubide bereziko kirol irakaskuntzetako zikloen ebaluazioa).

http://www.lexnavarra.navarra.es/detalle.asp?r=34879

–49/2013 Foru Agindua, maiatzaren 21ekoa. (Ebaluazio prozesuan erreklamazioak egiteko sistema).

http://www.lexnavarra.navarra.es/detalle.asp?r=32119

13.4. Nazioartekotzea.

–31/2012 Foru Agindua, apirilaren 3koa. (Prestakuntza egonaldiak atzerrian: ikasleak eta irakasleak).

http://www.lexnavarra.navarra.es/detalle.asp?r=26101

14. Kirol irakaskuntzei buruzko informazioa.

–Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako Ministerioan: https://educagob.educacionyfp.gob.es/ensenanzas/deportivas.html

–Kirolaren Kontseilu Nagusian:

http://www.csd.gob.es/es/csd/ensenanzas/ensenanzas-deportivas-de-regimen-especial

–Hezkuntza Departamentuan:

https://www.educacion.navarra.es/eu/web/dpto/ensenanzas-deportivas-de-regimen-especial

Iragarkiaren kodea: F2313688