210. ALDIZKARIA - 2023ko urriaren 9a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

2072/2023 EBAZPENA, irailaren 26koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak emana. Haren bidez onesten da Estatuko I+G+b-ko Planeko "Jakintza sortzeko proiektuei" lotutako doktoretza aurreko kontratuetarako 6 laguntzaren deialdia, eta horretarako gastua baimentzen da. DDBN identifikazioa: 719191.

2022ko urriaren 27ko CIN/1025/2022 Aginduaren bidez, Ikerketa Zientifiko eta Teknikorako eta Berrikuntzarako 2021-2023ko Estatu Planaren zenbait programa eta azpiprogramari dagozkien laguntza publikoak emateko oinarri arautzaileak onetsi ziren, eta Ikerketarako Estatuko Agentziari dagokio haiek kudeatzea (2022/10/27ko Estatuko Aldizkari Ofiziala).

Zientziako eta Berrikuntzako ministroaren eta Ikerketarako Estatuko Agentziako lehendakariaren 2022ko abenduaren 30eko Aginduaren bidez, onetsi egin zen «Jakintza Sortzeko Proiektuetarako» eta proiektu horiekin lotutako doktoretza aurreko ikertzaileak prestatzeko jardueretarako 2022ko laguntzak emateko prozedura aldez aurretik izapidetzeko deialdia, Ikerketa Zientifiko-teknikoa eta haren transferentzia bultzatzeko Estatu Programaren esparruan, zeina Ikerketa Zientifiko eta Teknikorako eta Berrikuntzarako 2021-2023ko Estatu Planaren barnean baitago. (Dirulaguntzen datu-base nazionalaren identifikatzailea: 662668; "Estatuko Aldizkari Ofizialean" argitaratua, 2023ko urtarrilaren 3an).

2023/07/17an, 6 laguntza eman zaizkio behin-behinean Nafarroako Unibertsitate Publikoari doktoretza aurreko ikertzaileak presta ditzan tesi bat eginez "Jakintza Sortzeko Proiektuetarako" 2022ko deialdiaren barnean finantzatutako proiektuetako baten baitan. Laguntza horien helburua da lehenbiziko mailako ikerketa-talde baten barnean ikertzeko beharrezkoak diren gaitasunak eskuratuko dituzten profesionalen belaunaldi berriak prestatzea, barne hartuta mugikortasuna sustatzea beste zentro nazional eta nazioarteko batzuetan, azpiegituretan eta instalazio zientifiko eta teknologikoetan egonaldi laburrak eginez. Ikerketarako Estatuko Agentziak finantzatzen ditu laguntza horiek, Europako Gizarte Funtsaren+ (EGF+) funtsekin batera.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ikerketa Batzordeak, 2023ko abuztuaren 31n egindako bileran, erabaki zuen Estatuko I+G+b Planeko "Jakintza sortzeko proiektuei" lotutako doktoretza aurreko kontratuetarako 6 laguntzaren deialdia onestea.

Ikusirik 103/2019 Errege Dekretua, 2019ko martxoaren 1ekoa, Prestakuntzan dauden Doktoretza Aurreko Ikertzaileen Estatutua onesten duena.

Ikusirik 2022ko abenduaren 30eko Agindua, «Jakintza Sortzeko Proiektuetarako» eta proiektu horiekin lotutako doktoretza aurreko ikertzaileak prestatzeko jardueretarako laguntzen 2022ko deialdia onesten duena, zeinak 662668 identifikazio-zenbakia baitu dirulaguntzen datu-base nazionalean.

Ikusirik jakintza sortzeko proiektuetarako eta proiektu horiekin lotutako ikertzaileak prestatzeko jardueretarako laguntzak emateko prozeduraren behin-behineko ebazpen-proposamena. Deialdi hori Ikerketa Zientifiko-teknikoa eta haren transferentzia bultzatzeko Estatu Programaren esparruan egin zen, zeina Ikerketa Zientifiko eta Teknikorako eta Berrikuntzarako 2021-2023ko Estatu Planaren barnean baitago.

Ikusirik Unibertsitateko Zerbitzu Juridikoak egin duen txostena.

Ikusirik Ikerketako errektoreordeak egindako doktoretza aurreko kontratuen deialdirako proposamena.

Kontuak ikuskaturik eta aldeko fiskalizazioa eginik.

Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Estatutuen 40. artikuluan esleituak ditudan eskudantziez baliatuz.

EBAZTEN DUT:

Lehenbizikoa.–Onestea, Zientzia eta Berrikuntza Ministerioaren eta Ikerketarako Estatuko Agentziaren 2022ko abenduaren 30eko Aginduaren bidez onetsitako deialdiaren babesean NUPi emandako laguntzen ondorioz (6 laguntza), Estatuko I+G+b-ko Planeko "Jakintza sortzeko proiektuei" lotutako doktoretza aurreko kontratuetarako 6 laguntzaren deialdia, ebazpen honen eranskinean agertzen diren oinarrien arabera; honako hauek dira zenbatekoak:

–Kontratuaren lehenbiziko urtean: 1.260,83 euro gordineko 14 lansari.

–Kontratuaren bigarren urtean: 1.350,89 euro gordineko 14 lansari.

–Kontratuaren hirugarren eta laugarren urteetan: 1.688,62 euro gordineko 14 lansari.

Gainera, 6.860 euroko laguntza gehigarria izanen da doktoretzako ikasketen matrikula-gastuak eta I+G-ko zentroetako egonaldien kostuak finantzatzeko, 2022ko abenduaren 30eko Aginduaren 12. artikuluan ezarritakoaren arabera. Agindu horren bidez, onetsi egin zen «Jakintza sortzeko proiektuetarako» eta proiektu horiekin lotutako doktoretza aurreko ikertzaileak prestatzeko jardueretarako laguntzak emateko 2022ko deialdia.

Bigarrena.–704.303,34 euro-ko gastua baimentzea. Horretarako, behin betiko onetsi beharko da «Jakintza sortzeko proiektuetarako» eta proiektu horiekin lotutako doktoretza aurreko ikertzaileak prestatzeko jardueretarako laguntzak emateko 2022ko deialdia, bai eta beharrezko izapideak egin ere laguntza horiek kudeatzeko sortuko diren aldi baterako unitate organikoen partidetan behar beste aurrekontu zuzkidura egon dadin. Gastuaren urtekako banakapena honako hau izanen da:

2023ko ekitaldia:

Prestakuntzan dauden ikertzaileak 8.825,82 euro.

Gizarte Segurantza 2.639,88 euro.

Ondorengo ekitaldiak (2024, 2025, 2026 eta 2027) 692.837,64 euro.

Hirugarrena.–Aurreikuspenen arabera, 2023ko abenduaren 1ean hasiko dira kontratuak.

Laugarrena.–Aukera egonen da laguntzen kopurua eta haien zenbatekoa handitzeko, baldin eta hala adierazten bada «Jakintza sortzeko proiektuetarako» eta proiektu horiekin lotutako doktoretza aurreko ikertzaileak prestatzeko jardueretarako 2022ko deialdiko laguntzak ematen dituen behin betiko ebazpenean eta aurrekontu handiagoa badago deialdi hau finantzatzeko.

Bosgarrena.–Ebazpen hau aditzera ematea Ikerketako errektoreordeari, Aurrekontuen eta Plangintza Ekonomikoaren Atalari, laguntzen zuzendariei, Giza Baliabideen Zerbitzuari, Irakaskuntza Zerbitzuari, Gizarte Kontseiluari eta Kontu Hartzailetzari.

Seigarrena.– Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren egoitza elektronikoko iragarki-ohol elektronikoan argitara dadila agintzea. Halaber, Unibertsitateko baliabide elektronikoen bidez ahalik eta hedapen handiena izan dezan arduratuko da Ikerketa Zerbitzua.

Zazpigarrena.–Ebazpen honek administrazio bidea agortzen du, eta, bere aurka eta bere oinarrien aurka, zilegi da berraztertzeko errekurtsoa aurkeztea errektorearen aurrean, hilabeteko epean, edo, bestela, aukeran, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, biak ere Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

Iruñean, 2023ko irailaren 26an.–Errektorea, Ramón Gonzalo García.

DOKTORETZA AURREKO KONTRATUETARAKO 6 LAGUNTZAREN DEIALDIA, I+G+B-KO ESTATUKO PLANEKO
"JAKINTZA SORTZEKO PROIEKTUEI" LOTUAK

2072/2023 EBAZPENAREN ERANSKINA

2022ko urriaren 27ko CIN/1025/2022 Aginduaren bidez, Ikerketa Zientifiko eta Teknikorako eta Berrikuntzarako 2021-2023ko Estatu Planaren zenbait programa eta azpiprogramari dagozkien laguntza publikoak emateko oinarri arautzaileak onetsi ziren, eta Ikerketarako Estatuko Agentziari dagokio haiek kudeatzea (2022/10/27ko Estatuko Aldizkari Ofiziala).

Zientziako eta Berrikuntzako ministroaren eta Ikerketarako Estatuko Agentziako lehendakariaren 2022ko abenduaren 30eko Aginduaren bidez, onetsi egin zen «Jakintza Sortzeko Proiektuetarako» eta proiektu horiekin lotutako doktoretza aurreko ikertzaileak prestatzeko jardueretarako 2022ko laguntzak emateko prozedura aldez aurretik izapidetzeko deialdia, Ikerketa Zientifiko-teknikoa eta haren transferentzia bultzatzeko Estatu Programaren esparruan, zeina Ikerketa Zientifiko eta Teknikorako eta Berrikuntzarako 2021-2023ko Estatu Planaren barnean baitago. (Dirulaguntzen datu-base nazionalaren identifikatzailea: 662668; "Estatuko Aldizkari Ofizialean" argitaratua, 2023ko urtarrilaren 3an).

2023/07/17an, 6 laguntza eman zaizkio behin-behinean Nafarroako Unibertsitate Publikoari doktoretza aurreko ikertzaileak presta ditzan tesi bat eginez "Jakintza Sortzeko Proiektuetarako" 2022ko deialdiaren barnean finantzatutako proiektuetako baten baitan. Laguntza horien helburua da lehenbiziko mailako ikerketa-talde baten barnean ikertzeko beharrezkoak diren gaitasunak eskuratuko dituzten profesionalen belaunaldi berriak prestatzea, barne hartuta mugikortasuna sustatzea beste zentro nazional eta nazioarteko batzuetan, azpiegituretan eta instalazio zientifiko eta teknologikoetan egonaldi laburrak eginez. Ikerketarako Estatuko Agentziak finantzatzen ditu laguntza horiek, Europako Gizarte Funtsaren+ (EGF+) funtsekin batera.

Hori guztia kontuan hartuz, Ikerketa Batzordeak proposatu du doktoretza aurreko ikertzaileak prestatzeko laguntzen deialdi hau onestea, "Jakintza Sortzeko Proiektuei" lotua.

1.–Deialdiaren xedea.

Jakintza Sortzeko Proiektuei lotutako doktoretza aurreko ikertzaileak prestatzeko 6 laguntzaren 2022ko deialdia egitea, 2023-2024 ikasturterako eta aipatzen diren proiektuetarako. Deialdia oinarri hauetan xedatutakoaren arabera arautuko da, eta adierazitako zenbatekoen eta epeen arabera emanen dira laguntzak, betiere aurrekontu zuzkidura nahikoa badago.

Deialdian laguntza hauek daude:

–1 laguntza, proiektu honi lotua: PID2022-136627NB-I00 "Zenbakizko datuen eta atributu anitzeko datu heterogeneoen kopurua murrizteko teknikak, adimen artifizialeko problemetan horien fusioa hobetzeko". Proiektua "Konputazioren zientziak eta adimen artifiziala" arlokoa da, eta "Teknika lausoen eta tarteen bidez ziurgabetasuna modelatzea neurozientzia konputazionalean datuak fusionatzeko" eremukoa. Humberto Bustince Sola da laguntzaren zuzendaria.

–1 laguntza, proiektu honi lotua: PID2022-137269OB-C21 "Hiri adimendun eta jasangarrietarako sentsore fotonikoak I". Proiektua "MNF Mikroelektronika, nanoteknologia eta fotonika" arlokoa da, eta "Zuntz optikoko sentsoreak" eremukoa. Alayn Loayssa Lara da laguntzaren zuzendaria.

–1 laguntza, proiektu honi lotua: PID2022-137437OB-I00 "Markatzaile biokimikoak detektatzeko sentsore fotoniko ultra-sentikorrak". Proiektua "Informazioaren eta komunikazioen teknologiak" arlokoa da, eta "Mikroelektronika, nanoteknologia eta fotonika" eremukoa. Ignacio Raúl Matías Maestro da laguntzaren zuzendaria.

–1 laguntza, proiektu honi lotua: PID2022-138510OB-C21 "Aerosorgailuen egiturazko osasuna monitorizatzeko IoT sistema autonomoa". Proiektua "Informazioaren eta komunikazioen teknologiak (IKT)" arlokoa da, eta "loT nodo sentsoreak diseinatzea SHMko Edge Computingerako" eremukoa. Xabier Iriarte Goñi da laguntzaren zuzendaria.

–1 laguntza, proiektu honi lotua: PID2022-142179OB-I00 "Grid forming bihurgailuak eta instalazio fotovoltaikoak kontrolatzeko estrategiak, sare elektrikoan integratzeko". Proiektua "Produkzio industriala, ingeniaritza zibila eta gizarteari zuzendutako ingeniaritzak" arlokoa da, eta "Ingeniaritza elektriko, elektroniko eta automatikoa" eremukoa. Javier Marcos Álvarez da laguntzaren zuzendaria.

–1 laguntza, proiektu honi lotua: PID2022-142791OB-I00 "Potentzia bihurtzea eta kontrol estrategiak parke eoliko aurreratuak sarean integratzeko". Proiektua "Produkzio industriala, ingeniaritza zibila eta gizarteari zuzendutako ingeniaritzak" arlokoa da, "Ingeniaritza elektriko, elektroniko eta automatikoa" azpiarlokoa da, eta "Parke eolikoak sare elektrikoan integratzea" eremukoa. Pablo Sanchís Gúrpide da laguntzaren zuzendaria.

2.–Baldintzak.

2.1. Izangaiek bete beharrekoak.

Eskatzaileek doktoretza aurreko laguntzaren gaiaren jakintza-arloari lotutako Nafarroako Unibertsitate Publikoko doktoretza-programa batean onartuak egon behar dute laguntza eskatzeko epean.

NUPeko doktoretza-programa batean onartuak ez badaude, NUPeko doktoretza-programa baterako onarpena eskatua izan behar dute eskaerak aurkezteko epearen barnean, eta, gainera, Nafarroako Unibertsitate Publikoko doktoretza-programaren batera sartzeko gaitzen duten aurretiazko ikasketak izan beharko dituzte.

Laguntza esleitzeko hautatuak izanez gero, eskatzaileek 2023-2024 ikasturterako Nafarroako Unibertsitate Publikoaren doktoretza-programa batean matrikula egin dutela egiaztatu beharko dute laguntzen behin betiko esleipena argitaratzen denean ezartzen den epean.

Deialdi honetan ezin izanen dute parte hartu eskaera egiteko epea ixten den egunean doktoretza-tesi bat egiteko bestelako laguntza homologagarriren bat jaso dutenek, baldin eta laguntza hori 12 hilabete edo gehiagokoa izan bada, edota doktoretza aurreko prestakuntza doktoretza aurreko prestakuntzarako beste laguntza batzuen finantzaketarekin hasi dutenek, baldin eta laguntza horiek Ikerketarako, Garapenerako eta Berrikuntza Teknologikorako Estatuko Planaren edo aurreko plan nazionaletako baten esparruan eman badira.

12 hilabete baino gutxiagoko laguntza homologagarri baten onuraduna izan bada, murriztu eginen da deialdi honetan jasotako doktoretza aurreko kontratuaren eta bere luzapenen gehieneko iraupena kontratatua egon den denboran (hilabeteak eta egunak), Zientziaren Legearen 21. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz.

Murrizketa hori kalkulatzeko, kontuan hartuko da eskatzailea zenbat denbora egon den kontratatua deialdi honetako doktoretza aurreko kontratua formalizatzen den egunera arte.

3.–Laguntzen araubide juridikoa.

3.1. Arau hauetan ezartzen den esparru juridikoak arautuko du deialdi hau: "Jakintza Sortzeko Proiektuetarako" eta proiektu horiekin lotutako doktoretza aurreko ikertzaileak prestatzeko jardueretarako 2022ko laguntzak emateko prozedura aldez aurretik izapidetzeko deialdia, Ikerketa Zientifiko eta Teknikorako eta Berrikuntzarako 2021-2023ko Estatu Planaren barnekoa (laburpena 2023/01/03ko "Estatuko Aldizkari Ofizialean" argitaratua), (aurrerantzean Ministerio Agindua), Zientziari, Teknologiari eta Berrikuntzari buruzko 2011ko ekainaren 1eko 14/2011 Legea, 2022ko irailaren 5eko 17/2022 Legeak aldatua, eta Prestakuntzan dauden Ikertzaileen Estatutua onesten duen 2019ko martxoaren 1eko 103/2019 Errege Dekretua.

3.2. Laguntzen onuradunen eskubideak eta betebeharrak deialdi honetan ezartzen direnak izanen dira, eta Prestakuntzan dauden Ikertzaileen Estatutuetan ezartzen den beste edozein (2019ko martxoaren 1eko 103/2019 Errege Dekretuak onetsitako estatutuak).

3.3. Zientziari, Teknologiari eta Berrikuntzari buruzko 2011ko ekainaren 1eko 14/2011 Legearen 21. artikuluan ezarritakoak arautuko ditu doktoretza aurreko kontratuak.

3.4. Kontratatutako pertsona laguntza-zuzendari bakoitzaren ikerketa-talde eta -institutu berari esleituko zaio.

3.5. Deialdi honetan jasotzen diren laguntzek ez dute inolaz ere konpromisorik ezartzen onuradunak gerora Nafarroako Unibertsitate Publikoko plantillan sartzeko.

3.6. Deialdi honen babesean laguntza bat jasotzea bateraezina da prestakuntzan dauden doktoretza aurreko ikertzaileek beste edozein lan-kontratu indarrean izatearekin edo soldata-izaera duen beste edozein zenbateko jasotzearekin, baldin eta horrek laguntzaren ikerketa- eta prestakuntza-helburuari kalte egiten badio eta/edo ordutegi berean gertatzen bada, bai eta antzeko helburua duten beste laguntza batzuk jasotzearekin ere. Honako salbuespen hauek izanen dira, betiere Ikerketako errektoreordeak aldez aurreko baimena ematen badu eta ez badute kaltetzen edo eteten doktoretza aurreko laguntzaren helburua:

–Prestakuntzan dauden ikertzaileek egiten duten ikerketa-jarduerarekin zuzenki loturik dauden ikerketa- edo irakaskuntza-lanetatik datozen ordainsari osagarriak, bai eta beste hauetatik datozen eta ordainsari ez diren osagarriekin ere: I+G-ko proiektuetako parte-hartze baimenduak eta Unibertsitate Sistemari buruzko 2023ko martxoaren 22ko 2/2023 Lege Organikoa aplikatuz egindako kontratuak. Aurreko osagarri edo ordainsarien ondoriozko jarduerek ez dute inola ere kontratu loturarik ekarriko.

–Ikertzaileen mugikortasuna sustatzeko laguntza osagarriak, baldin eta laguntza horiek ez badakarte berekin lan-kontratuak formalizatzea, edo kongresu, bilera edo jardunaldi zientifikoetara joateko bestelako laguntzak.

4.–Eskaeren aurkezpena.

Ezinbestean, eskabideak bitarteko elektronikoen bidez aurkeztu beharko dira, Unibertsitatearen Erregistro Elektronikoan, Prozeduren Katalogoan horretarako ezarritako prozeduraren bidez. Bertara Unibertsitatearen egoitza elektronikoaren bidez sartzen da, eta esteka honetan dago eskuragarri:

https://sedeelectronica.unavarra.es/sede/zerbitzu-katalogoa/guztiak/doktoretza-aurreko-kontratutak-estatuko-planeko-proiektuei-lotuta?languageId=100001

Eskabideak aurkezteko epea 15 lanegunekoa da, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita. Eskaerak aurkezteko epea ezin izanen da luzatu.

Eskatzen diren betebeharrak eskaerak aurkezteko epea bukatzen denean bete beharko dira.

5.–Eskaera egiteko inprimakiak eta dokumentazioa.

Eskatzaileek honako agiri hauek aurkeztu behar dituzte:

a) Inprimaki normalizatua, Nafarroako Unibertsitate Publikoaren egoitza elektronikoaren prozeduren katalogotik jaisten ahalko dena.

Lortu nahi den laguntza zein den jasoko da inprimakian.

Eskaera bete eta gero, izenpeturiko ale bat aurkeztu beharko da Nafarroako Unibertsitate Publikoko erregistro elektronikoan, kasu bakoitzean eskatzen diren dokumentuekin batera.

b) Nortasun Agiri Nazionalaren, Atzerritarraren Identifikazio Zenbakiaren edo pasaportearen fotokopia.

c) Ikasketen ziurtagiriaren fotokopia, doktoretzarako sarbidea ematen dieten ikasketena eta, masterraren kasuan, aldez aurreko ikasketena. Horietan, lortutako kalifikazioak eta noiz lortu diren zehaztuko dira. Nafarroako Unibertsitate Publikoko tituludunek ez dute dokumentu hori aurkeztu beharko.

d) Doktoretzan sartzeko ikasketetako eta, masterra bada, aurreko ikasketetako promozioaren batez besteko notaren ziurtagiria. Nafarroako Unibertsitate Publikoko tituludunek ez dute dokumentu hori aurkeztu beharko.

e) Doktoretza-ikasketak egiteko sarbidea ematen duen tituluaren fotokopia. Nafarroako Unibertsitate Publikoko tituludunek ez dute dokumentu hori aurkeztu beharko.

f) Merezimenduen zerrendaren inprimakia. Hemen dago:

https://sedeelectronica.unavarra.es/sede/zerbitzu-katalogoa/guztiak/doktoretza-aurreko-kontratutak-estatuko-planeko-proiektuei-lotuta?languageId=100001

g) Inprimakiarekin batera, alegatutako merezimenduak egiaztatzen dituen dokumentazioa aurkeztu beharko da. Eskabideak aurkezteko epean agiri bidez egiaztatutako merezimenduak baloratuko dira, ez besterik. Merezimenduak ez egiaztatzea ez da baztertzeko arrazoia, eta, beraz, ez da inola ere eskatuko egiaztapen-falta hori zuzentzeko.

Ez dira kontuan hartuko egiaztatzeko eskumena eskuordetua ez daukaten pertsonek, organoek edo erakundeek jaulkitzen dituzten agiriak.

h) Motibazio gutuna / interesaren adierazpena.

Deialdi honen oinarrietan interesdunei eskatutako dokumentazioa Nafarroako Unibertsitate Publikoaren eskuetan baldin badago jada, ez dira dokumentazio hori aurkeztera behartuak egonen, baina hala dela adierazi beharko dute idazki batean. Idazki horretan, zein dokumentu den eta zein egunetan eta zein administrazio unitatetan aurkeztu zen identifikatu behar dute.

Masterra 2022-2023 ikasturtean amaitu duten ikasleen kasuan aurreko ikasturteko promozioaren batezbestekoa onartuko da 2022-2023 ikasturtekoa egiaztatzerik ez badute.

Atzerriko ikastegiek ematen dituzten kalifikazioen ziurtagirietan, dagokion ebaluazio sistemaren barnean kalifikaziorik handiena eta txikiena zein izan diren agertuko da, baita gainditzeko gutxieneko kalifikazioa zein den ere.

Eskatzaileek ikasketak atzerrian egin badituzte, Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako Ministerioak egindako noten baliokidetasuna aurkeztu beharko dute gainera. Baliokidetasun hori hemen eskatzen ahal da:

https://www.universidades.gob.es/equivalencia-de-notas-medias-de-estudios-universitarios-realizados-en-centros-extranjeros/

Ziurtagiri horiek ez badira aipatutako edukiarekin eta adierazitako epean aurkezten, kalifikazioak ez dira kontuan hartuko. 0 punturekin baloratuko dira.

Agiri akademikoak gaztelania, euskara, ingelesa edo frantsesa ez den hizkuntza batean idatzita badaude, hizkuntza horietako batera egindako zinpeko itzulpena erantsi beharko da.

6.–Izangaien hautaketa.

Hautapen batzorde hauek hautatuko dituzte izangaiak:

6.1. PID2022-136627NB-I00 proiektuari atxikitako laguntza:

–Francisco Javier Fernández Fernández

–Laura de Miguel Turullons

–Humberto Bustince Sola

6.2. PID2022-137269OB-C21 proiektuari atxikitako laguntza:

–Manuel López-Amo Sainz

–Mikel Sagues García

–Alayn Loayssa Lara

6.3. PID2022-137437OB-I00 proiektuari atxikitako laguntza:

–César Elosúa Aguado

–Jesús María Corres Sanz

–Ignacio Raúl Matías Maestro

6.4. PID2022-138510OB-C21 proiektuari atxikitako laguntza:

–Alfonso Carlosena García

–Antonio López Martín

–Xabier Iriarte Goñi

6.5. PID2022-142179OB-I00 proiektuari atxikitako laguntza:

–Iñigo de la Parra Laita

–Luis Marroyo Palomo

–Javier Marcos Álvarez

6.6. PID2022-142791OB-I00 proiektuari atxikitako laguntza:

–Eugenio Gubía Villabona

–Ernesto Barrios Rípodas

–Pablo Sanchís Gúrpide

7.–Hautaketa egiteko irizpideak.

Atal honetan ezarritakoari jarraikiz hautatuko ditu laguntza bakoitzeko Hautapen Batzordeak izangaiak:

1. Irizpidea. Izangaiaren ibilbide akademikoa eta/edo zientifiko-teknikoa (50 puntu gehienez).

1.1. Azpi-irizpidea: Ekarpen zientifiko-teknikoak (45 puntu gehienez). Izangaiaren espediente akademikoa (40 puntu gehienez) eta curriculumeko beste merezimendu batzuk baloratuko dira, eta, orobat, izangaiak egokiak ote diren egin beharreko zereginetarako, beren prestakuntzaren eta lanbide-esperientziaren arabera.

a) Izangaiak doktoretza-programan sartzeko aurkeztu duen titulazioaren espedientearen batezbestekoa: 40 puntu gehienez ere.

Batez besteko nota ponderatua honela kalkulatuko da:

Nota ponderatua =

IN + 5 + DN

2

Non IN ikaslearen batez besteko nota den eta DN, berriz, INaren desbideratze normalizatua promozioaren batez besteko notarekiko (NT). Izangai bakoitzaren DNaren balioa lortzeko, bere IN-NT desbideratzea zati eskatutako laguntzan onartutako izangaien IN-NT desbideratzerik altuena (Dmax) bider 5 egin behar da, hots: DN=5(IN-NT)/Dmax.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko ikasleek ez dute aurkeztu beharko informazio hau, Laguntza Akademikorako eta Ikasleen Gaietarako Zerbitzuak emanen baitu. Nafarroako Unibertsitate Publikoko ikasle guztiei aplikatuko zaie ezarri den ponderazio formula.

Beste unibertsitate batzuetatik datozen ikasleen kasuan, haien ardura izanen da behar den dokumentazioa aurkeztea aipatutako ponderazio formula aplikatzeko. Promozioaren batez besteko notaren (NT) egiaztagiririk aurkezten ez duten eskatzaileei, promozioaren batez besteko nota gisa bi hauen artean handiena den balioa aplikatuko zaie: deialdi honetako beste izangaiei laguntza bererako aplikatutako promozioaren batez besteko nota altuena edo eskatzaileak lortutako batez besteko nota indibiduala.

Masterreko ikasketen kasuan, doktoretza-programan sartzeko erabiltzen den masterraren eta master horren aurreko ikasketen batezbesteko ponderatua kalkulatuko da, titulazio bakoitzari dagozkion kredituen arabera.

Aurreko batezbestekoa kalkulatu eta gero, espediente guztiak normalizatuko dira laguntza bakoitzean. 40 puntu emanen zaizkio espediente onenari, eta gainerakoak normalizazio faktore berarekin biderkatuko dira.

Laguntza eskatzeko inprimakian doktoretzako ikasketetara zein titulazioren bidez sartzen den adieraziko da, eta titulazio horren arabera kalkulatuko da espediente akademikoaren batezbestekoa. Master baten bidez sartzen bada, masterra egin baino lehenagoko unibertsitate titulazioa ere hartuko da kontuan.

Espediente akademikoaren batez besteko nota 0tik 10era bitarteko eskalan kalkulatuko da, kredituen sistema europarra eta lurralde nazional osoan ofizialak eta baliodunak diren unibertsitate titulazioetako kalifikazio sistema arautzen duen 2003ko irailaren 5eko 1125/2003 Errege Dekretuaren 5. artikuluak ezartzen duenaren arabera.

∑ (irakasgaiaren kreditu kopurua x nota)

irakasgaiaren kreditu kopurua x nota

1044/2003 Errege Dekretua ere aplikatuko da, 2003ko abuztuaren 1ekoa, Unibertsitateek tituluaren Europako gehigarria emateko prozedura ezartzen duena.

Baliokideturiko irakasgaiei edo kredituei "Gainditua" kalifikazioa emanen zaie, egokitutako irakasgai edo kredituei jatorrizko kalifikazioa emanen zaie, eta, kalifikaziorik gabeko kredituak aitortuta edukiz gero, hori ez da kontuan hartuko batez besteko nota kalkulatzean.

Espedientean kalifikazio kualitatiboa baizik jaso ez bada, baliokidetasun hau aplikatuko zaio:

Ohorezko matrikula: 10.

Bikain: 9,25.

Oso ongi: 7,75.

Gainditua: 5,75.

Eskatzaileek espediente akademikoaren batez besteko nota adierazi behar dute, beren jatorrizko erakundeak informazio hori ez badu espedientean sartzen. Kalkuluan akats esanguratsuren bat detektatuz gero, hura egiaztatzeko edo argitzeko eskatuko zaie.

Garaiz eta forman egiaztatzen ez bada, laguntza ukatzeko arrazoi nahikoa izan daiteke.

b) Izangaiaren curriculumeko beste merezimendu batzuk: 5 puntu gehienez.

Ikerketa 3 puntu gehienez.

Ikastaroak 2 puntu gehienez.

(Deialdiaren I. eranskinak ezartzen duenaren arabera).

1.2. azpi-irizpidea: Mugikortasuna eta nazioartekotzea (5 puntu gehienez). Zentro nazionaletan eta nazioartekoetan eta/edo industria-sektorean egindako egonaldiek izangaiaren ikerketa-ibilbidean izan duten garrantzia eta eragina baloratuko da, egonaldiaren hartzaile izan den erakundearen prestigioa eta bertan egindako jarduera kontuan hartuta.

2. irizpidea. Hautagaia garatu beharreko ikerketa-jardueretara egokitzen ote den (50 puntu gehienez). Izangaia garatu beharreko ikerketa-programara, -proiektura edo -jardueretara egokitzen ote den baloratuko da, aldez aurreko prestakuntzaren eta esperientziaren arabera. Horretarako, proiektua egiteak bere ikerketa-karrerarako izanen duen balio erantsia hartuko da kontuan, bai eta zentroari eta talde hartzaileari emanen dien balioa ere. Irizpide hau baloratzeko, honako azpi-irizpide hauek hartuko dira kontuan:

a) Banakako elkarrizketa ezagutzen eta gaitasunen egokitasunari buruz: 40 puntu gehienez.

b) Interesaren adierazpena / Motibazio gutuna: haietan, izangaiak justifikatu beharko du egokia dela garatu beharreko programarako, proiekturako edo jardueretarako, aldez aurretik izan duen prestakuntzaren eta esperientziaren arabera, bai eta proiektua egiteak bere ikerketa-karrerarako izanen duen balio erantsia eta zentroari eta talde hartzaileari emanen dien balioa ere: gehienez 10 puntu.

Hautaketa Batzordeak laguntza bakoitzerako 1. irizpidean puntuazio handiena lortu duten hiru izangaiei eginen die elkarrizketa, eta gehienez ordubeteko iraupena izanen du. Elkarrizketan, izangaiak eskabide dokumentuetan alegatutako ezagutzak eta gaitasunak baloratuko dira, laguntza bakoitzaren ikerketa-ildo eta -gaiekin loturik.

Berdinketa haustea: Laguntza bererako puntuazio bera lortzen duten eskabideak badaude, berdinketa ebazteko, 1. irizpidearen balorazioan puntuaziorik handiena duen eskaeraren alde eginen da. Berdinketak jarraitzen badu, 2. irizpidearen balorazioan puntuaziorik handiena duen eskaeraren alde ebatziko da. Oraindik ere berdinketak jarraitzen badu, zozketa bidez ebatziko da, eta zozketa Hautaketa Batzordeko kideen aurrean eginen da.

Hautaketa batzordeek txosten bat egin beharko dute, non ebaluazio eta hautaketa prozesua deskribatuko den eta hautatutako pertsonaren egokitasuna justifikatuko den, aipatutako irizpide eta azpi-irizpideetan oinarrituta. Txosten hori Nafarroako Unibertsitate Publikoaren esku geldituko da, haren gordailuzain gisa, eta edozein unetan eskatzen ahalko zaio laguntzak gauzatzeko edo justifikatzeko aldian zehar, lotutako proiektuaren bitarteko jarraipen txostenean eman beharreko informazioaren kalterik gabe.

8.–Eskaeren tramitazioa eta ebazpena.

8.1. Eskaerak aurkezteko epea amaituta, gehienez ere hilabeteko epean, tramitera onartutako eta eskatutako laguntzarako ezarritako eskakizunen bat ez egiaztatzeagatik edo eskatutako dokumentazioa ez aurkezteagatik baztertutako eskatzaileen behin-behineko zerrenda onetsiko da, Ikerketako errektoreordearen ebazpenaren bidez. Ebazpen hori Nafarroako Unibertsitate Publikoaren egoitza elektronikoko iragarki-ohol elektronikoan argitaratuko da. Ebazpen horretan 5 egun balioduneko epea emanen zaie eskatzaileei, ebazpena argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita, hautemandako akatsak zuzendu edo erreklamazioa aurkez dezaten. Ezarritako epean egin ezean, eskaera ez da tramitera onartuko.

8.2. Hautapen Batzordeek aurkeztu diren erreklamazioak ebatziko dituzte, eta Ikerketako errektoreordeari bidaliko diote tramitera onartutako eta baztertutako eskaeren behin betiko proposamena.

Ikerketako errektoreordearen ebazpenaren bidez, onartutakoen eta baztertutakoen behin betiko zerrenda onetsiko da. Ebazpen hori Nafarroako Unibertsitate Publikoaren iragarki-ohol elektronikoan argitaratuko da, eta, haren aurka, zilegi da berraztertzeko errekurtsoa aurkeztea errektoreari zuzendua, hilabeteko epean, edo, bestela, aukeran, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, Nafarroako Unibertsitate Publikoaren egoitza elektronikoko iragarki ohol elektronikoan argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

8.3. Onartutakoen eta baztertutakoen behin betiko zerrenda onesten duen ebazpena argitaratu eta bi hilabeteko epean gehienez ere, puntuazioak eta laguntzen behin-behineko esleipen proposamena onetsiko dira Ikerketako errektoreordearen ebazpen baten bidez. Ebazpena Unibertsitatearen egoitza elektronikoko iragarki-ohol elektronikoan argitaratuko da, eta gehienez ere 5 egun balioduneko epea izanen dute interesdunek erreklamazioak aurkezteko, ebazpena argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

8.4. Hautapen Batzordeek erreklamazioak ebatziko dituzte, eta puntuazioak eta behin betiko esleipen proposamenak onetsiko, eta behar den proposamena bidaliko diote Ikerketako errektoreordeari.

Ikerketako errektoreordearen ebazpenaren bidez, deialdi honetako laguntzen behin betiko puntuazioak eta esleipenak onetsiko dira. Ebazpen hori Unibertsitatearen egoitza elektronikoko iragarki-ohol elektronikoan argitaratuko da, eta, bere aurka, zilegi da berraztertzeko errekurtsoa aurkeztea errektoreari zuzendua, hilabeteko epean, edo, bestela, aukeran, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

8.5. Unibertsitateko iragarki ohol elektronikorako esteka:

https://sedeelectronica.unavarra.es/sede/iragarki-ohol-elektronikoa?opcion=2

Nafarroako Unibertsitate Publikoaren iragarki-ohol elektronikoan argitaratzea da Unibertsitateak onarturiko publizitate tresna bakarra. Hala ere, interesdunei posta elektronikoz jakinarazten ahalko zaie, modu osagarrian eta ez-ofizialean.

9.–Doktoretza aurreko kontratuaren helburua eta baldintzak.

9.1. Laguntzaren xedea doktoretza aurreko kontratu bat gauzatzea izanen da, doktoretza-tesi bat egiteko. Ezin izanen da kontratua sinatu tesia gordailutu edo defendatu duten eskatzaileekin, eta, horrenbestez, deialdi honetatik kanpo uztea edo, hala badagokio, laguntza ukatzea ekarriko du horrek.

9.2. Kontratuaren helburua da Nafarroako Unibertsitate Publikoaren doktoretza-programa batean onartuak izateko aukera ematen dien titulua dutenek ikerketa-lanak egitea "Jakintza Sortzeko Proiektu" baten barnean. Kontratatuak prestakuntzan dauden doktoretza aurreko ikertzaileak izanen dira.

Kontratuaren xedea doktoretza ondoko orientabidea ematea izanen da hamabi hilabetez gehienez. Nolanahi ere, kontratuaren iraupena lau urtekoa izanen da gehienez.

Prestakuntzan dagoen doktoretza aurreko ikertzaileak, langilea denez, eta Nafarroako Unibertsitate Publikoak, lana ematen duena denez, gauzatuko dute kontratua. Kontratuari doktoretza-programan onartua dela adierazten duen agiria erantsiko zaio, programaren arduradunak emana, edo doktoretza edo graduondoko eskolak, hala badagokio. Kontratuek eta luzapenek lau urte iraunen dute gehienez.

Kontratua lanaldi osokoa izanen da, eta, hasiera batean, lau urteko iraupena izanen du gehienez. Beharrezkoa izanen da urtero doktoretza-programako Batzorde Akademikoak aldeko txostena egitea, edo, bestela, doktoretza-eskolak, ikertzaileak programan irauten duen bitartean. Lau urteko iraupen hori laburragoa izanen da aurretik doktoretza aurreko laguntza paretsuko bat izan duten onuradunen kasuan, baldin eta laguntza hori kontratatuak egon diren bitartean jaso baldin badute. Doktoretza-tesia eta doktoretza-programako matrikula arduraldi osokoak izanen dira.

Doktoretza-titulua lortzeak amaiera emanen dio ikertzaileen prestakuntza-etapari, eta, une horretatik aurrera, doktoretza ondoko etapari heltzen ahalko zaio, zeinak, gehienez ere hamabi hilabetez, doktoretza ondoko orientazioa ematea izanen baitu xede. Nolanahi ere, kontratuaren iraupena ezin izanen da aurreko paragrafoan adierazitako gehienekoa baino luzeagoa izan.

Prestakuntzaldiko ikertzailea atxikita dagoen proiektua doktoretza aurreko laguntza indarrean den bitartean amaitzen bada, prestakuntzaldiko ikertzaile hori proiektu edo ikerketa-ildo berri bati atxikita geldituko da. Proiektu edo ikerketa-ildo hori amaitutako proiektuaren ardura duen ikertzaileak koordinatuko du, eta horren berri eman beharko da dagokion jarraipen-txostenean, proiektu edo ikerketa-ildo berria eta garrantzitsutzat jotzen den gainerako informazioa adierazita. Paragrafo honetan deskribatutako inguruabarrak gertatzen ez direnean, beharrezkoa izanen da ikerketa-proiektua aldatzeko baimena izatea. Baimen hori eskatzeko, Ikerketarako Estatuko Agentziaren webgunean eskuragarri dagoen eredua erabiliko da, eta bertan adierazitako jarraibideei jarraituko zaie.

9.3. Laguntza emateko aldia honako kasu hauetan bukatuko da:

–Laguntza emateko gehieneko epea betetzen denean.

–Doktoretza-programan egoteko aldia bukatzen denean edo tesiaren defentsa egin baino lehen doktoregaia doktoretza-programan matrikulatua ez badago.

–Doktoregaiak aurkako txostena jasotzen badu doktoretza-programako Batzorde Akademikoaren aldetik, edo aurkako ebaluazioa Ikerketarako Estatuko Agentziak egiten duen tarteko txostenean.

9.4. Doktoretza aurreko kontratuak lau urteko iraupena du gehienez ere, eta bitarte horretan jasoko den ordainsari gordinak ez du gaindituko 2019ko martxoaren 1eko 103/2019 Errege Dekretuaren 7. artikuluan ezarritakoa.

–Kontratuaren lehenbiziko urtean: 1.260,83 euro gordineko 14 lansari.

–Kontratuaren bigarren urtean: 1.350,89 euro gordineko 14 lansari.

–Kontratuaren hirugarren eta laugarren urteetan: 1.688,62 euro gordineko 14 lansari.

10.–Matrikula-gastuetarako eta egonaldiak egiteko laguntza.

Deialdi honen onuradunek 6.860 euroko laguntza gehigarria izanen dute doktoretza-ikasketetatik eratorritako matrikula-gastuak eta I+G-ko zentroetako egonaldien kostuak finantzatzeko, Ministerio Aginduaren 12.5 artikuluan ezarritakoaren arabera.

6.860 euroko laguntza bakoitzari doktoretza aurreko ikertzaile kontratatuaren doktoretza-ikasketetatik eratorritako matrikula-gastuak kenduko zaizkio -tutoretza akademikoa eta prestakuntza-kredituak-, doktoretza aurreko etapan kontratatzeko laguntza indarrean dagoen bitartean matrikulatuta dauden ikasmailei dagozkienak. Gastu finantzagarriak ezin izanen ditu gainditu Nafarroako Foru Komunitateak unibertsitate publikoentzat ezarritako unibertsitateko zerbitzu akademikoak emateagatiko prezio publikoen gehieneko zenbatekoak.

Gainerako zenbatekoak laguntza gauzatzeko aldian kontratatutako ikertzaileek atxikitako I+G-ko zentroetan ez beste batzuetan egiten dituzten egonaldiak finantzatzeko erabiltzen ahalko dira, bai doktoretza aurreko etapan, bai doktoretza ondoko orientazio aldian. Hala, beren prestakuntza hobetzeko eta tesiaren garapena bultzatzeko jarduera onuragarriak egiten ahalko dituzte, bai eta eskuratutako ikerketa-prestakuntza osatu eta finkatu ere. Egonaldiek aurreko prestakuntza akademikoagatik edo beste faktore batzuengatik (bizilekua edo nazionalitatea, esaterako) lortu ez den mugikortasun eta/edo nazioartekotze maila bermatu beharko dute, eta inola ere ez dute eraginen doktoretza-ikasketak beranduago amaitzea. Doktoretza ondoko orientazio aldian, egonaldi horiek doktoretza aurreko prestakuntza osatzeko eta doktoretza ondoko etapako etorkizuneko lan-ildoak bideratzeko erabiltzen ahalko dira.

Egonaldiak atzerriko edo Espainiako I+G-ko beste zentro publiko edo pribatu batzuetan egiten ahalko dira, enpresak barne, betiere zentro horiek ez badaude kokatuak jarduera egiten den zentroaren herri berean. Egonaldiek gutxienez hilabeteko iraupena izan beharko dute, etenik gabe, zentro hartzailean sartzen direnetik kontatzen hasita eta laguntza gauzatzeko epearen barnean.

Egonaldiak finantzatzeko laguntza gehigarriari dagokionez, finantzatzen ahal den gehieneko gastuak bi kontzeptu hartzen ahalko ditu barne:

–Ostatua eta mantenua: mantenuaren eta ostatuaren zenbatekoak hilean gehienez 1.500 eurokoak izanen dira (50 euro eguneko) egonaldiak Espainiako I+G-ko zentroetan egiten badira, eta hilean gehienez 1.950 eurokoak (65 euro eguneko) atzerriko I+G-ko zentroetan egiten badira. Egonaldien kasuan, gastuak harrerako I+G zentroak emandako egonaldiaren ziurtagiriarekin egiaztatuko dira.

–Lokomozioa, aseguruak eta bisak: garraio edo lokomozioko gastuen ordainketa 2002ko maiatzaren 24ko 462/2002 Errege Dekretuan 2. talderako xedatutakoaren arabera arautuko da. Ibilgailu partikularra erabiliz gero, diruz lagundu daitezkeen zenbatekoek ez dituzte gaindituko 2023ko uztailaren 12ko HFP/793/2023 Aginduan aurreikusitakoak. Alokatzeko ibilgailua erabiltzeko, berariaz justifikatu beharko da hura erabiltzea beharrezkoa edo komenigarria dela. Prestakuntzan dauden doktoretza aurreko ikertzaileek, laguntza horien babesean atzerrira joaten badira, istripu-asegurua eta asistentzia medikoko asegurua izan beharko dute nahitaez, bidaia Europako Osasun Txartela edo Europako Osasun Txartelaren Ordezko Behin-behineko Ziurtagiria baliozkoa ez den herrialdeetara egiten bada. Aseguru horren kostua laguntza honi egozten ahalko zaio. Ez dira gastu hautagarritzat hartuko adierazitakoez bestelako aseguruen gastuak, ezta bisa lortzeko joan-etorrien gastuak ere.

Onuradunei emanen zaie I+G-ko zentroetako egonaldien gastuak ordaintzeko laguntza, egonaldia eginen den datekin bat etorriz, eta betiere zentroan sartu direla egiaztatu ondoren.

Onuradunak, egonaldia amaitu eta hamabost eguneko epean, honako agiri hauek aurkeztu beharko ditu Ikerketa Zerbitzuan:

a) Gastuak likidatzeko justifikazio-kontua, gastuen egiaztagiriekin batera.

b) Destinoko zentroko arduradunaren ziurtagiria, egonaldiaren hasiera-eguna eta amaiera-eguna berariaz jasotzen dituena.

c) Egonaldiaren azalpen-memoria laburra, gehienez ere 500 hitzekoa. Bertan tesi-zuzendariaren adostasuna jaso, eta egonaldiaren emaitza zein izan den adieraziko da.

Egonaldia egiten ez bada, edo ezin bada justifikatu, onuradunak jaso duen diru kopuru osoa itzuli beharko du.

Egindako egonaldia onartutakoa baino laburragoa bada, gauzatu gabeko aldiari dagozkion dieten zati proportzionala itzuli beharko du.

Bidegabe jasotako zenbatekoak itzultzeko, Dirulaguntzei buruzko 2003ko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorrean eta hura garatzeko araudian ezarritakoa bete beharko da, eta zilegi izanen da laguntzaren onuradunaren nominan atxikipena eginez gauzatzea.

11.–Onuradunen betebeharrak.

11.1. Onuradunak laguntza onartzeak deialdi honetan ezarritako arauak onartzea dakar berekin, bai eta Nafarroako Unibertsitate Publikoak laguntzen jarraipen zientifikorako ezartzen dituenak ere.

11.2. Onuradunek honako hauek bete beharko dituzte:

a) Laguntzaren helburuko ikerketa-lana egiteko xedez, 2023ko abenduaren 1ean sartzea Nafarroako Unibertsitate Publikoan, eta, orduan sartzen ez badira, laguntzari uko egiten diotela ulertuko da. Halaber, laguntzari uko egiten zaiola ulertuko da Giza Baliabideen Zerbitzutik kontratua sinatzeko jakinarazpena jaso eta 5 eguneko epean sinatzen ez bada. Salbuespen gisa, onuradunek beranduago sartzea eskatzen ahalko dute, gehienez 3 hilabeteko atzerapenarekin "Ezagutza sortzeko proiektuen" laguntzak emateko ebazpena Agentziaren webgunean argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita. Edonola ere, dagokion hilaren 1ean sartu beharko dira nahitaez.

b) Esleituriko ikerketa-taldean eta -institutuan beren lana aprobetxamenduz egitea.

c) Laguntzarekin lotutako lana garatzean lortu dituzten informazio zientifikoak edo teknikoak ez zabaltzea, laguntzaren zuzendariaren baimenik ez badute.

d) 2022ko abenduaren 30eko Aginduaren 30.2 artikuluan eskatutako jarraipen zientifiko-teknikoko txostenak egitea eta NUPeko Ikerketa Zerbitzuari aurkeztea. Agindu horren bidez, «Jakintza Sortzeko Proiektuetarako» eta proiektu horiekin lotutako doktoretza aurreko ikertzaileak prestatzeko jardueretarako laguntzen 2022ko deialdia onetsi zen. Bi txosten eginen dira, bata tartekoa eta bestea amaierakoa, eta azken hori laguntza gauzatzeko aldi osoari buruzkoa izanen da, doktoretza ondoko orientazio aldia barne, hala badagokio. Txostenak aurkezteko, Ikerketarako Estatuko Agentziaren webgunean eskuragarri dauden ereduak erabiliko dira. Jarraipen txostenekin batera, prestakuntzan dauden ikertzaileen curriculum vitae eguneratua erantsiko da. Laguntza gauzatzeko epearen hogeigarren hilabetea eta hogeita batgarren hilabetea hartzen dituen aldian aurkeztu beharko dio NUPek tarteko txostena laguntza ematen duen organoari, aipatutako Ministerio Aginduaren 6. artikuluan zehazten den moduan, eta azken txostena, berriz, laguntza gauzatzeko aldia amaitu eta hurrengo hilabetean. Epeak kontratatutako ikertzaileak lanean hasten diren egunetik hasiko dira zenbatzen. Tarteko txostenaren ebaluazioaren emaitza erabakigarria izanen da kontratuarekin jarraitzeko.

e) Ikerketarako Estatuko Agentziak jarduketaren eragina ebaluatzeko definitutako adierazle zientifiko-teknikoen inprimakia betetzea, lehen aipatutako azken txostenarekin batera. Adierazten diren balioek bat etorri behar dute erantsitako curriculum vitaean aipatutakoekin.

f) Doktoretza-programako Batzorde Akademikoaren urteroko aldeko txostena edukitzea. Ebaluazioa aldekoa ez bada, kontratua deuseztatu eginen da, 15 egun lehenago jakinarazita.

g) Laguntzak irauten duen aldian egiten diren argitalpen guztietan eta ikerketa-jardueretatik eratorritako beste emaitza guztietan aipatzea Nafarroako Unibertsitate Publikokoak direla, Unibertsitateak emandako jarraibideen arabera, zeinak esteka honetan baitaude: https://guias-tematicas.unavarra.es/sp/subjects/guide.php?subject=normalizacion–firma.

h) Laguntzak irauten duen aldian egiten diren argitalpen guztietan eta ikerketa-jardueretatik eratorritako beste emaitza guztietan aipatzea Nafarroako Unibertsitate Publikokoak direla eta Ikerketarako Estatuko Agentzia eta EGF+ izan direla finantzatzaileak. Honela egin behar da aipamen hori: "Kontratua/argitalpena/emaitza/ekipamendua/bideoa/jarduera/beste batzuk ‘LAGUNTZAREN ERREFERENTZIA’ laguntzaren parte da, MCIN/AEI/10.13039/501100011033 eta EGF+ izan dira finantzatzaileak", dagokionaren arabera. Era berean, hurrengo logoak sartu beharko dira, aipatzen diren ordenan:

1. Zientzia eta Berrikuntza Ministerioaren logoa.

2. Europar Batasunaren ikurra eta, harekin batera, «Europar Batasunak kofinantzatua» testua.

3. Ikerketarako Estatuko Agentziaren logoa.

i) Ikerketa-emaitza guztiak sarbide irekian jartzea, NUPen Academia-e biltegi instituzionalean gordez argitaratutako artikulu guztien kopia bat edo argitaratzeko onartu den azkeneko bertsioaren kopia bat (postprint bertsioarena), artikulua argitaratzen denetik sei hilabetera beranduenez ere. Ahal dela, halaber, ikerketan sortutako datuak ikerketako datuen biltegi batean gordeko dira.

Hona hemen gai horri buruzko xehetasun gehiago:

https://www.unavarra.es/biblioteca/ikerketarako-laguntza/sarbide-irekia?languageId=100001

j) Doktoretza-tesia defendatzea eta gainditzea 4 urteko epean gehienez ere doktoretza aurreko kontratuaren hasiera egunetik kontatzen hasita.

Ikerketako errektoreordeak betebehar hori betetzeko epea luzatzen ahalko du kontratua bukatu eta urtebete gehienez ere, interesdunak aurretiaz eskaera arrazoitua aurkezten badu, laguntzaren zuzendariak ontzat emana eta NADOEren aldeko txostenarekin.

k) Doktore titulua lortu dela jakinaraztea Ikerketa Zerbitzuari, doktoretza-tesia defendatu eta gainditu eta hurrengo egunean.

11.3. Deialdi honetan aipatzen diren betebeharrak ez betetzeak, bestalde, emandako laguntza ukatzea eta baliogabetzea ekarriko du, eta bidegabeki jasotako diru-kopuruak itzuli behar izatea, hala badagokio, dirulaguntzak emateko, kudeatzeko eta kontrolatzeko araubide orokorra arautzen duen 2005eko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean ezarritakoarekin bat etorriz.

11.4. Erdietsitako laguntzari uko egiten diotenek laguntzaren zuzendariaren sinadura daukan idazkia bidaliko diote Ikerketako errektoreordeari, eta, bertan, horretarako arrazoiak eman. Laguntzari uko egiteko eskaerak ondorio-eguna baino 7 egun lehenago aurkeztu behar dira beranduenez.

Deialdi honetako gainerako eskatzaileek beteko dituzte kontratua hasi eta hurrengo 3 hilabeteetan gertatzen diren bajak eta uko egiteak, laguntzak emateko behin betiko ebazpenean onetsitako balorazioan ezarritako ordenaren arabera betiere. Kontratua iraungi edo bertan behera utzi eta pertsona berria lanean hasi arteko aldia ezin izanen da 3 hilabetetik gorakoa izan.

11.5. Laguntza hauen onuradunek Nafarroako Unibertsitate Publikoari lagatzen dizkiote laguntzaren helburu den ikerketa-jardueraren ondorioz sortzen diren emaitzei legozkiekeen eskubideak. Unibertsitateak laguntzen onuradunei egile eskubideak aitortuko dizkie, lortzen lagundu duten emaitzen gainekoak, Unibertsitateko kontratupeko ikertzaileei edo ikertzaile funtzionarioei dagozkien baldintza berdinetan betiere.

12.–Onura sozialak.

Sinatutako kontratuari dagozkion lan arloko eta arlo sozialeko onurak edukiko dituzte laguntzen onuradunek.

13.–Laguntzak etetea.

Laguntza hauen onuradunek eskubidea edukiko dute Gizarte Segurantzaren erregimeneko prestazioak jasotzeko, deialdian azaltzen den moduan, Gizarte Segurantzari buruzko Legearen Testu Bateratua onesten duen 1994ko ekainaren 20ko 1/1994 Legegintzako Errege Dekretuan ezarritakoekin bat, haien sorburu diren gorabeherek irauten duten artean. Baimenei dagokienez, Langileen Estatutuak eta aplikatzekoak diren lege indardunek ezarritakoari jarraituko zaio.

Zientziari, Teknologiari eta Berrikuntzari buruzko 2011ko ekainaren 1eko 14/2011 Legearen 21.c) artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, honako egoeretan eten eginen da kontratuaren denboraren konputua: arrisku handiko haurdunaldia, amatasuna, adopzioa edo harrera, arriskua bularra ematean, aitatasuna eta aldi baterako ezgaitasuna bi hilabetez jarraian. Kasu horietan, kontratua luzatzeko eskatzen ahalko da, kontratuaren konputua eteteko arrazoiak iraun duen denboran. Luzapen hori egiteko beharrezkoa izanen da behar adinako aurrekontua egotea. Eskaera Unibertsitateko erregistro elektronikoan aurkeztuko da, etenaldia eragin duen gertaera gertatu eta lehen hilabetean.

14.–Irakaslanetako lankidetzak.

14.1. Laguntza hauen onuradunek baimena eskatzen ahal dute unibertsitateko sail batean irakasle lanean laguntzeko, prestakuntzarako xedez, betiere laguntzaren zuzendaria eta ukitutako saileko zuzendaria ados badaude. Urtean gehienez ere 60 ordu hartzen ahal ditu lankidetza horrek, eta gehienez ere 180 ordu kontratuak gehienez irauten ahal duen lau urteetan. Nolanahi ere, irakasle lanean emandako laguntza horiek une oro bete beharko dute gai horri buruz indarrean dagoen legeria, zeina hau baita gaur egun: 103/2019 Errege Dekretua, 2019ko martxoaren 1ekoa, prestakuntzan dauden doktoretza aurreko ikertzaileen estatutua onesten duena.

14.2. 2022ko apirilaren 12ko Gobernu Kontseiluak onetsitako prozeduraren arabera eskatuko da baimena, eta behar den inprimaki normalizatua aurkeztuko da Laguntza Administratiborako Unitatean, aipatu prozeduran ezarritakoaren arabera.

15.–Datuen babesa.

Parte-hartzaileek deialdi honetan ematen dituzten datu pertsonalak arau hauen arabera tratatuko dira: Datuak Babesteko 2016/679 EB Erregelamendu Orokorra eta Datu Pertsonalak Babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzko 3/2018 Lege Organikoa.

Tratamendu honen xedea ikerketaren kudeaketa administratiboa da, eta oinarri juridikoa, berriz, interes publikokoa izatea, Datuak Babesteko 2016/679 EB Erregelamendu Orokorraren 6.1.e) artikuluaren arabera. Ikertzaile gazteei prestakuntza emanen zaie prestakuntzaldian dauden ikertzaileentzako laguntzen deialdia eginez. Tratamenduaren arduraduna Nafarroako Unibertsitate Publikoa da (NUP), eta interesdunek eskubidea dute datuak eskuratzeko, zuzentzeko eta ezabatzeko, bai eta beste eskubide batzuk ere, delegado.protecciondatos@unavarra.es helbideaz baliatuz, Datu Pertsonalak Babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzko 2018ko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoko 12. artikulutik 18. artikulura bitartean ezarritakoaren arabera.

NUPek identifikazio- eta harreman-datuak, sinadura, merezimenduen zerrenda eta titulazioari, kalifikazio akademikoari, curriculumari eta ikerketa-jarduerari buruzko datuak tratatuko ditu. Era berean, zer laguntza esleitu diren eta horien onuradunak nor diren NUPen webgunean argitaratuko da, aurreikuspenen arabera. Azkenik, bankuko datuak ere tratatuko dira onuradunei ordainketak egiteko.

16.–Argitalpena.

Deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, baita Unibertsitatearen iragarki-ohol elektronikoan ere.

17.–Baliabideak.

Deialdi hau onesten duen ebazpenaren aurka eta deialdiko oinarrien aurka, zilegi da berraztertzeko errekurtsoa jartzea errektoreari zuzendua hilabeteko epean, edo administrazioarekiko auzi errekurtsoa Nafarroako administrazioarekiko Auzietako Epaitegian bi hilabeteko epean, biak ere Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

I. ERANSKINA.–ESKATZAILEAREN MEREZIMENDUEN BAREMOA

Izangaiaren merezimenduak: 5 puntu gehienez ere:

MEREZIMENDUAK

PUNTUAZIOA, GEHIENEZ ERE

1

Ikerketa-jarduera

3

2

Ikastaroak

2

I.1. Ikerketa-jarduera.

IKERKETA-JARDUERAREN KATEGORIAK

KATEGORIA BAKOITZEAN GEHIEN BALORATUTAKO
ESKATZAILEARI EMANDAKO PUNTUAZIOA

Argitalpenak

3

Biltzarrak

2

Finantzatutako ikerketa-proiektuetan parte hartzea

2

EKARPENA

PUNTUAK

KATEGORIA

1

Nazioarteko aldizkarietako artikuluak.

1,6

Argitalpenak

Gehieneko normalizatua

3

2

Nazioarteko liburuak, osorik.

1,6

3

Liburu nazionalak, osorik, edo nazioarteko liburuetako kapituluak.

0,8

4

Espainiako aldizkarietako artikuluak edo Espainiako liburuetako kapituluak.

0,4

5

Beste argitalpen batzuk.

0,2

6

Komunikazioak edo posterrak nazioarteko biltzarretan.

0,5

Biltzarrak

Gehieneko normalizatua

2

7

Komunikazioak edo posterrak Espainiako biltzarretan.

0,3

8

Europako Batasuneko proiektuetan parte hartzea.

1

Finantzatutako ikerketa-proiektuak

Gehieneko normalizatua

2

9

Plan Nazionaleko edo asimilatuetako proiektuetan parte hartzea.

0,75

10

Esparru autonomikoko proiektuetan parte hartzea.

0,5

11

LOUren 83. artikuluak aipatzen dituen kontratuetan parte hartzea.

0,1

I.2. Ikastaroak.

EKARPENA

IRAUPENAREN ZENBAKETA

PUNTUAK

1

Ikerketarako interesekoak diren ikastaroak

Iraupena zehazten ez bada, 10 ordu zenbatuko dira.

0,2 10 orduko

2 gehienez

(100 ordu)

2

Jardunaldietara eta biltzarretara joatea

5 ordu/eguneko

Merezimenduen kalkuluaren xehetasunak:

Kasu guztietan, onetsitako edo argitaratutako ekarpenak hartuko dira aintzat. Proiektu, ikastaro eta abarretako parte-hartzea behar bezala dokumentatu behar da.

Agiriz egiaztatutako merezimenduak bakarrik baloratuko dira.

Ez dira kontuan hartuko egiaztatzeko eskumena eskuordetua ez daukaten pertsonek, organoek edo erakundeek jaulkitzen dituzten agiriak.

Merezimendu bakoitza behin bakarrik puntuatuko da, eta ezin izanen da merezimendu bera bi apartatutan aurkeztu.

–Argitalpenak eta komunikazioak: onartu direla edo argitaratu direla egiaztatu behar da. Biltzarretako akta liburuak ez dira argitalpen gisa puntuatuko, nahiz eta ISBNa eduki.

–Biltzarretara joatea baina bertan parte ez hartzea ikastaroen atalean hartuko da kontuan.

–Proiektuak: beharrezkoa da eskatzailea ofizialki proiektuaren ikerketa-taldekoa dela egiaztatzea, proiektuaren erakunde arduraduna Nafarroako Unibertsitate Publikoa ez bada; kasu horretan, proiektuaren eta deialdiaren datuak adieraziko dira, dokumentazioa errazago topatu ahal izateko. Ez dira baliozkoak izanen proiektuaren ikertzaile arduradunak emandako ziurtagiriak. Lankidetza-bekak ez dira proiektu gisa baloratuko.

–Kontratuak: LOUren 83. artikuluaren arabera egindako kontratuetarako atxikipenak baizik ez dira baloratuko, betiere taldekide gisa agertzen badira kontratuaren testuan edo beka edo lan kontratu bat izan baldin badute.

Iragarkiaren kodea: F2314176