210. ALDIZKARIA - 2023ko urriaren 9a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

3052/2023 EBAZPENA, irailaren 14koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatzen duena Ana Isabel Arbizu Lander andrea, familiako eta komunitateko medikuntzako medikuen lanpostuetan aritzeko (OOLT - LZB - LZA - Laguntza), eta lanpostua esleitzen diona.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen azaroaren 8ko 2632E/2022 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko zenbait lanpostutan sartzeko salbuespenezko merezimendu-lehiaketa bidez; lanpostu horien artean familiako eta komunitateko medikuntzako medikuen (OOLT - LZB - LZA - Laguntza) espezialistaren lanpostua dago. Deialdi hori 2022ko 230. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 21ekoan.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen zuzendariaren otsailaren 12ko 374E/2023 Ebazpenaren bidez (deialdiaren web-fitxan argitaratu zen 2023ko otsailaren 14an), onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onetsi zen.

Merezimenduak baloratzeko fasea amaituta, 2023ko maiatzaren 9an deialdiaren web fitxan argitaratu zen puntuazio handiena zuten eta deialdietan eskatutako baldintzak betetzen zituzten izangaiak izendatzeko proposamena, eta, ondoren, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren maiatzaren 22ko 1778/2023 Ebazpenaren bidez, izendapen proposamen horretan sartutako izangaiak izendatu ziren, eta Ana Isabel Arbizu Lander andreari epearen zenbaketa eten zitzaion.

Alegatutako ezinbesteko kausa bukatu denez, aurkeztutako dokumentazioa azterturik eta lanpostuan jarduteko gaitasunari buruzko txosten medikoa egin delarik, bidezkoa da orain onestea bai haren izendapena, bai aukeratu zuen lanpostuaren esleipena.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Ana Isabel Arbizu Lander andrea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatzea LZAko medikuen lanpostuetan aritzeko, eta 69166 zenbakia duen lanpostu hutsa esleitzea, funtzionario araubidekoa, Erriberriko Oinarrizko Osasun Laguntzari atxikia.

2. Izendatutako izangaiak 2023ko urriaren 16an jabetu beharko du lanpostuaz.

Lanpostuaren jabetza hartzen ez badu, behar bezala justifikatutako ezinbesteko kasuetan izan ezik, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionario izateko eskubide guztiak galduko ditu.

3. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzura (Langileriaren eta Lan Harremanen Zuzendariordetzara eta Oinarrizko Osasun Laguntzako zuzendari kudeatzaileari), eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Kudeaketako Zerbitzura (Barne Igoeraren eta Aldi Baterako Kontratuen Atala) eta Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzura, eta interesdunei jakinaraztea, eta adieraztea ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahalko dela, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluekin bat etorriz.

4. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

Iruñean, 2023ko irailaren 14an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Rashid Mohamed Vázquez.

Iragarkiaren kodea: F2313478