210. ALDIZKARIA - 2023ko urriaren 9a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

3016/2023 EBAZPENA, irailaren 11koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionarioak izendatzen dituena, familiako eta komunitateko medikuntzako medikuen lanpostuetan aritzeko (OOLT - LZB - LZA - Laguntza), eta lanpostua esleitzen diena.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen azaroaren 8ko 2632E/2022 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko zenbait lanpostutan sartzeko salbuespenezko merezimendu-lehiaketa bidez; lanpostu horien artean familiako eta komunitateko medikuntzako medikuen (OOLT - LZB - LZA - Laguntza) espezialistaren lanpostua dago. Deialdi hori 2022ko 230. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 21ekoan.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen zuzendariaren otsailaren 12ko 374E/2023 Ebazpenaren bidez (deialdiaren web-fitxan argitaratu zen 2023ko otsailaren 14an), onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onetsi zen.

Merezimenduak baloratzeko fasea amaituta, 2023ko maiatzaren 9an, deialdiaren web-fitxan argitaratu zen deialdian eskatutako baldintzak beteta puntuazio handiena zuten izangaiak izendatzeko proposamena, eta Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren maiatzaren 22ko 1778/2023 Ebazpenaren bidez –maiatzaren 31ko 1919/2023 Ebazpenaren bidez zuzendu zen–, bertan zerrendatutako hautagaiak izendatu ziren, honako hauek izan ezik: César Adolfo Ángel Daniel Blázquez Castellanos jauna, María Rosario Buisan Aguirre andrea, María Luisa Errea Errea andrea, María Jesús Hernández Sanz andrea, Santos Vicente Irigoyen Ara jauna, Lucía Iturre Molinos andrea, José Daniel Mateo Bacigalupe jauna, María Lourdes Sanz de Galdeano Villamayor andrea eta Cecilia Villafranca Buñuel andrea, zeinak ezin baitziren izendatu nahitaezko erretiroaren gehieneko adina gainditzeagatik (deialdiaren 2.1 oinarria), eta María Ciaurriz Martin andrea, lanpostuari uko egiteagatik.

Ondoren, borondatezko eszedentzia eman zitzaien Ana María García Arellano, Jesús Ángel Hernández Galán, Ana Oscáriz Ortabe, Ana Carmen Cabodevilla Górriz, Mireya Hijosa Basarte, Elena Nuin Cons, Jesús Manuel Labandeira Pazos, Naroa Lacunza Andueza eta Irune Fernández Rived jaun-andreei, lanpostuak jabetu zirenetik aurrerako ondorioekin, une horretan beste administrazio publiko batean zerbitzuak ematen ari zirelako, eta, horretan oinarrituta, 2023ko abuztuaren 17an deialdiaren web fitxan izendapen osagarriaren proposamena argitaratu zen, non sartu baitziren gainditutakoen zerrendan jarraian agertzen diren izangaiak.

Deialdian eskatutako dokumentazioa aurkeztuta, egiaztatu da izangai horiek deialdian eskatutako baldintzak betetzen dituztela. Horregatik, bidezko da izendatzea eta lanpostua esleitzea.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Honako izangai hauek Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatzea, familiako eta komunitateko medikuntzako medikuen lanpostuetan aritzeko (OOLT - LZB - LZA - Laguntza):

LANPOSTUA

DEITURAK ETA IZENA

LZBko MEDIKUA

ARRIETA SALINAS, AMAIA

LZBko MEDIKUA

HERRERO AZPIAZU, ALFONSO MIGUEL

LZBko MEDIKUA

RODRIGUEZ GONZALEZ, M.ª ANTONIA

LZBko MEDIKUA

KOROLOVA VASILEVA, YULIYA

OOLTko MEDIKUA

SANCHEZ SANCHEZ, JULIO ANTONIO

LZAko MEDIKUA

JIMENEZ MORENO, MARINA HORTENSIA

LZAko MEDIKUA

PUEYO TOQUERO, MARTA

LZAko MEDIKUA

OLCOZ FLAMARIQUE, FRANCISCO JAVIER

LZAko MEDIKUA

PLA CUAN, ANA MARIA

LZAko MEDIKUA

ANTUNEZ BRAVO, KATTY PAOLA

OOLTko MEDIKUA

MOZO LORENZO, JOSÉ ANTONIO

OOLTko MEDIKUA

ARZA ROMERO, KAREN GISELL

OOLTko MEDIKUA

RIVERA CASTRO, LUZ MARINA

LZAko MEDIKUA

MEDIAVILLA OTEIZA, EDUARDO

OOLTko MEDIKUA

PEREZ FEITO, DAIME

OOLTko MEDIKUA

PORTU IPARRAGUIRRE, ATSEGIÑE

OOLTko MEDIKUA

LIZARRAGA GALAR, ANDREA

2. Lanpostu hutsak esleitzea I. eranskinean xedatutakoarekin bat.

3. Izendatutako izangaiek 2023ko urriaren 16an jabetu beharko dute lanpostuaz.

Lanpostuaren jabetza hartzen ez duenak, behar bezala justifikatutako ezinbesteko kasuetan izan ezik, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionario izateko eskubide guztiak galduko ditu.

4. Adieraztea Andrea Lizarraga Galar andreak, lanpostu elebiduna lortu baitu, euskarazko jakite maila zehaztuta duten lanpostu elebidunak betetzeko prozesuetan besterik ezin izanen duela parte hartu, hala ezartzen baitu Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 33.2 artikuluak.

5. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzura (Langileriaren eta Lan Harremanen Zuzendariordetzara, Reina Sofia Ospitaleko Langileria Zuzendaritzara eta Oinarrizko Osasun Laguntzako Kudeaketa Zuzendaritzara), eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Kudeaketako Zerbitzura (Barne Igoeraren eta Aldi Baterako Kontratuen Atala) eta Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzura, eta interesdunei jakinaraztea, eta adieraztea ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahalko dela, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluekin bat etorriz.

Iruñean, 2023ko irailaren 11n.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Rashid Mohamed Vázquez.

I. ERANSKINA.–ESLEITUTAKO LANPOSTUAK

DEITURAK ETA IZENA

LANPOSTU ZK.

LANPOSTUA

ZENTROA

HERRIA

EUSKARA

ARRIETA SALINAS, AMAIA

69404

LZBko MEDIKUA

OINARRIZKO OSASUN LAGUNTZA

IRUÑA

HERRERO AZPIAZU, ALFONSO MIGUEL

72470

LZBko MEDIKUA

OINARRIZKO OSASUN LAGUNTZA

IRUÑA

RODRIGUEZ GONZALEZ, M.ª ANTONIA

72474

LZBko MEDIKUA

OINARRIZKO OSASUN LAGUNTZA

IRUÑA

KOROLOVA VASILEVA, YULIYA

72461

LZBko MEDIKUA

OINARRIZKO OSASUN LAGUNTZA

IRUÑA

SANCHEZ SANCHEZ, JULIO ANTONIO

60237

OOLTko MEDIKUA

AZKOIENGO OOLT

AZKOIEN

JIMENEZ MORENO, MARINA HORTENSIA

69118

LZAko MEDIKUA

ELIZONDOKO OOLT

ELIZONDO

PUEYO TOQUERO, MARTA

69270

LZAko MEDIKUA

SAN ADRIANGO OOLT

SAN ADRIÁN

OLCOZ FLAMARIQUE, FRANCISCO JAVIER

69271

LZAko MEDIKUA

SAN ADRIANGO OOLT

SAN ADRIÁN

PLA CUAN, ANA MARIA

69318

LZAko MEDIKUA

CINTRUENIGOKO OOLT

CINTRUÉNIGO

ANTUNEZ BRAVO, KATTY PAOLA

66661

LZAko MEDIKUA

REINA SOFÍA OSPITALEA

TUTERA

MOZO LORENZO, JOSÉ ANTONIO

64562

OOLTko MEDIKUA

VALTIERRA-CADREITAKO OOLT

VALTIERRA

ARZA ROMERO, KAREN GISELL

64950

OOLTko MEDIKUA

TUTERA EKIALDEKO OOLT

TUTERA

RIVERA CASTRO, LUZ MARINA

72981

OOLTko MEDIKUA

CORELLAKO OOLT

CORELLA

MEDIAVILLA OTEIZA, EDUARDO

72983

LZAko MEDIKUA

REINA SOFÍA OSPITALEA

TUTERA

PEREZ FEITO, DAIME

64326

OOLTko MEDIKUA

CINTRUENIGOKO OOLT

CINTRUÉNIGO

PORTU IPARRAGUIRRE, ATSEGIÑE

60551

OOLTko MEDIKUA

ETXARRI ARANAZKO OOLT

ETXARRI ARANATZ

B2

LIZARRAGA GALAR, ANDREA

60124

OOLTko MEDIKUA

ELIZONDOKO OOLT

ELIZONDO

B2

Iragarkiaren kodea: F2313437