1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK
16D/2022 EBAZPENA, abenduaren 27koa, Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, iragartzen duena gordailutu dela Agrupación de Trabajadores de Transporte Urbano (sigletan ATTU) izeneko sindikatuaren estatutuen aldaketa (gordailu zenbakia: 31000302; lehengo gordailu zenbakia: NA/253).
Onartu egin da aipatutako elkartearen estatutuen aldaketaren gordailua egitea, egiaztatu baita betetzen dituela Sindikatu Askatasunari buruzko abuztuaren 2ko 11/1985 Lege Organikoan eta Erakunde Sindikal eta Enpresarialen Estatutuak gordailutzeari buruzko maiatzaren 29ko 416/2015 Errege Dekretuan (2015eko ekainaren 20ko Estatuko Aldizkari Ofiziala) eskatutako baldintzak.
Gordailutzeko eskaera Ángel María Errea Aldunate jaunak egin zuen, 99/2022/002874 sarrera zenbakiarekin tramitatutako idazkiaren bidez.
Eskaera horretan aditzera ematen da entitatearen Batzar Nagusiak 2022ko azaroaren 14an egindako bilkura berezian elkartearen estatutuak aldatzea erabaki zuela aho batez, Sindikatuen eta enpresa erakundeen estatutuen gordailuari buruzko maiatzaren 29ko 416/2015 Errege Dekretuari egokitzeko asmoz.
Iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea xedatzen da, bai eta iragarki-taula telematikoan argitaratzea ere, aldaketaren berri emateko.
Ebazpen honek administrazio bidea amaitzen du, eta haren kontra errekurtsoa jartzen ahalko dute interesdunek Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Lan arloko Salan, bat etorriz Lan Arloko Jurisdikzioa arautzen duen urriaren 10eko 36/2011 Legean xedatutakoarekin (2011ko urriaren 11ko Estatuko Aldizkari Ofiziala).
Iruñean, 2022ko abenduaren 27an.–Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusia, Izaskun Goñi Razquin.
Iragarkiaren kodea: F2217726