3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA
EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA
Iragarki-oharra. Erreferentzia: 2005-A-108
Ebroko Konfederazio Hidrografikoak 2014ko otsailaren 4an emandako ebazpenaren bidez, Valentín Ichaso Ramirezi ur publikoen aprobetxamendua eman zaio Vianan (Nafarroa), Valdevañes ibaiaren bazterretik (Ebro ibaia) ura hartzeko, 1,5529 hektarea ureztatzeko, Vianako udal mugarteko (Nafarroa) 5. poligonoko 64. lurzatian. Batez besteko emari baliokidea kontsumo handieneko hilean (uztailean) 0,112 l/s-koa izanen da, eta urtean hartuko den gehieneko bolumena 750 m³-koa; aipatu ebazpenean adierazitako baldintzak bete beharko dira.
Eta guztiek jakin dezaten ematen da argitara, ebazpena eman zen egunean ez baitzen behar bezala argitaratu.
Zaragozan, 2023ko urtarrilaren 16an.–Komisario albokoa, Javier San Román Saldaña.
Iragarkiaren kodea: E2300792