21. ALDIZKARIA - 2023ko urtarrilaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERDIALDE-MAIRAGAKO MANKOMUNITATEA

Aldaketa, Uraren goi-hornidurako zerbitzua emateko tasak arautzen dituen ordenantza fiskalean. Behin betiko onespena

2022ko 232. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 22an, iragarki bat, hasiera batez onesten zuena Uraren goi hornidurako zerbitzua emateko tasak arautzen dituen ordenantza fiskaleko tarifen aldaketa.

Jendaurreko aldia inork alegaziorik aurkeztu gabe iraganik, hasierako onespena behin betikoa bilakatu da, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuarekin.

Onetsitako tarifa aldaketaren testu osoa ematen da argitara, behar diren ondorio juridikoak izan ditzan, bat etorriz xedatutakoarekin Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 326. artikuluan. Hona hemen aldaketak: 5. artikuluaren ("Zerga-oinarriak, kuotak eta tarifak") 2.2 apartatuan, honela dioen tokian:

"Mairagako Mankomunitatearen lurralde-eremuko erabiltzaileei uraren goi-horniduragatik aplikatu beharreko kuota aldakorraren tarifa konstantea:

0,3009 euro/m³.

Kuota finkoa, Mairagako Mankomunitateak emandako uraren goi-hornidurako zerbitzuaren kostu finkoa finantzatzen duena, eta erabiltzaileak aldian behin ordaintzen duena, aurreikusia duen ur-emariaren eskariaren arabera."

1.183,12 euro/l/s.

Honela behar du:

"Mairagako Mankomunitatearen lurralde-eremuko erabiltzaileei uraren goi-horniduragatik aplikatu beharreko kuota aldakorraren tarifa konstantea:

0,3575 euro/m³.

Kuota finkoa, Mairagako Mankomunitateak emandako uraren goi-hornidurako zerbitzuaren kostu finkoa finantzatzen duena, eta erabiltzaileak aldian behin ordaintzen duena, aurreikusia duen ur-emariaren eskariaren arabera."

1.279,55 euro/l/s.

Tafallan, 2023ko urtarrilaren 11n.–Mankomunitateko burua, Jorge Bacaicoa Beruete.

Iragarkiaren kodea: L2300905