21. ALDIZKARIA - 2023ko urtarrilaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ITZAGAKO ADMINISTRAZIO ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Tasen aldaketa 2023rako. Behin betiko onespena

Itzagako Mankomunitateko Batzarrak, 2022ko azaroaren 10en egin bilkuran, erabaki zuen tasak aldatzea 2023rako.

Hasierako onespenaren erabakia 2022ko 238. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 29an, eta jendaurreko epean inork ez du alegaziorik aurkeztu; hortaz, behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuari jarraikiz.

1.–2023an oposizio eta lehiaketa prozeduretan parte hartzeko tasen onespena.

–10 euroko tasa, eskaera kudeatzeko.

2.–Ur horniduraren eta hustuketaren tasak arautzen dituen ordenantzaren aldaketa. Aldaketaren bidez tasen tarifak ezarriko dira 2023rako.

ERANSKINA

Tarifak, Ur horniduraren eta hustuketaren ordenantzarenak

Hornidura:

–Kuota finkoa, kontagailu bakoitzeko: 25,00 euro urtean.

–Kontsumitutako metro kubikoaren prezioa: 0,50 euro.

–Kontagailuaren alokairua: 10,00 euro urtean.

–Hornidura sareko hargunea: 250,00 euro.

Saneamendua:

–Kuota finkoa, saneamenduagatik: 25,00 euro urtean.

–Saneamendu sareko hargunea: 250,00 euro.

Urrotz-Hirian, 2023ko urtarrilaren 16an.–Mankomunitateko burua, Elsa Plano Urdaci.

Iragarkiaren kodea: L2300774