2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ANTSOAINGO, BERRIOBEITIKO, BERRIOZARKO, ITZAKO ETA TXULAPAINGO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA
Egoitza elektronikoa sortzea
Mankomunitateko buruak 03/23 ebazpena eman zuen 2023ko urtarrilaren 11n. Hona hemen:
"Bete dadin ezartzen dena Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean eta Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legean, eta herritarrek gure erakundearekin komunikatzeko sistema telematiko bat izan dezaten,
EBATZI DUT:
Lehenbizikoa.–Antsoaingo, Berriobeitiko, Berriozarko, Itzako eta Txulapaingo Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen egoitza elektronikoa sortzea, https://sedeelectronica.manserso.org helbidean. Antsoaingo, Berriobeitiko, Berriozarko, Itzako eta Txulapaingo Oinarrizko Zerbitzuen Mankomunitatea da Interneteko domeinu horren jabea, bai eta egoitzaren titularra ere.
Bigarrena.–Egoitza elektronikoak indarra hartuko du ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera.
Hirugarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.
Laugarrena.–Ebazpen hau jakinaraztea Mankomunitateko alor guztiei, eta argitara ematea Antsoaingo, Berriobeitiko, Berriozarko, Itzako eta Txulapaingo Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen web-atarian eta egoitza elektronikoan, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egun beretik aurrera.
Bosgarrena.–Antsoaingo, Berriobeitiko, Berriozarko, Itzako eta Txulapaingo Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko Idazkaritza Orokorrari esleitzea egoitza elektronikoa zuzendu eta koordinatzeko eginkizunak".
Berriozarren, 2023ko urtarrilaren 11n.–Mankomunitateko burua, Javier Vílchez López.
Iragarkiaren kodea: L2300765