21. ALDIZKARIA - 2023ko urtarrilaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TAFALLA

2023rako tasak. Behin betiko onespena

Tafallako Udalak, 2022ko urriaren 14an egin osoko bilkura berezian, hasiera batez onetsi zituen 7. eta 18. ordenantza fiskaletako aldaketak eta 7., 9. eta 12. ordenantza fiskalen eranskinak.

Hasierako onespena argitaratu zen 2022ko 220. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, azaroaren 8an, eta iragan denez erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkezteko 30 egun balioduneko epea inork halakorik aurkeztu gabe, behin betiko onetsirik gelditu dira.

Ondotik, ordenantzen testu osoa argitaratzen da, orok jakin dezan eta gainerako ondorioak izan ditzan, bete dadin Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea.

Tafallan, 2022ko abenduaren 23an.–Alkatea, Jesús Arrizubieta Astiz.

7. ORDENANTZA FISKALA, ZEINAREN BIDEZ ARAUTZEN BAITIRA LIZENTZIAK EMATEKO TASAK, JARDUERA SAILKATUETAN ETA KALTEGABEETAN ARITZEKO ETA ESTABLEZIMENDUAK IREKITZEKO

Oinarria

1. artikulua. Ordainarazpen hau ezarri da bat etorriz Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Legearekin (Lehenbiziko tituluko IV. kapituluko 7. atala), eta lege beraren 12. artikuluan jasotzen den baimenari jarraikiz.

Zerga-egitatea

2. artikulua. Zerga-egitatea honako hau da: ingurumena kontrolatzeko jarduera sailkatuak edo jarduera kaltegabeak gauzatzeari buruzko zerbitzu tekniko eta administratiboak ematea, eta kontrol-jarduera administratiboak egitea, lizentziaren ordez aurretiazko komunikazioa edo erantzukizunpeko adierazpena aurkeztu behar denetan, honako kasu hauetan:

a) Jarduera-lizentzia.

b) Jarduera-lizentziaren berrikuspena.

c) Irekitzeko lizentzia.

d) Irekitzeko lizentziaren aldaketa.

e) Instalazioa aldizka irekitzea.

f) Jarduera hasitakoan edo irekitakoan kontrolak egitea, lizentziaren ordez erantzukizunpeko adierazpena edo aurretiazko komunikazioa aurkeztu behar bada.

g) Etxeko ukuilurako baimena

Ordaindu beharra

3. artikulua. Zerga ordaindu beharra sortuko da lizentzia eskatzen denean edo erantzukizunpeko adierazpena edo aurretiazko komunikazioa aurkezten denean. Ez da tasarik sortuko interesdunak eskabideari uko egiten badio lizentzia emateko udal erabakia hartu baino lehen. Ez da ordaindu beharko baldin jarduera hasteari uko egiten zaiola komunikatzen bada jardueraren kontrola bukatzen duen udal ebazpena eman aurretik.

Subjektu pasiboa

4. artikulua. Ordenantza honetan ezarritako tasak ordaindu behar dituzte pertsona fisiko eta juridikoek, baita, nortasun juridikorik ez izan arren, unitate ekonomikoa edo ondare banandua osatzen duten entitateek ere, baldin haien izenean lizentzia eman, aldatu edo berrikusten edo eskualdatzen bada, edo haien izenean aurkezten bada aurretiazko komunikazioa edo erantzukizunpeko adierazpena.

Tarifak

5. artikulua. Ordenantza honen eranskinean jaso dira aplikatuko diren tarifak.

Kudeaketa arauak

6. artikulua. Jarduteko eta irekitzeko lizentziak eskuratu nahi dituztenek Udaletxean aurkeztuko dute lizentzia eskabidea, aurretiazko komunikazioa edo erantzukizunpeko adierazpena, zehazturik lokalean egin beharreko jarduera edo jarduerak eta haien kokapena, dagozkien udal ordenantzetan eskatutako dokumentazioarekin batera.

7. artikulua. Lizentzia eman eta tasaren likidazioa onetsia dela, edo aurretiazko komunikazioa edo erantzukizunpeko adierazpena aurkeztua dela, interesdunak zenbateko bat ordaindu beharko du borondatezko kobrantza aldiaren barrenean, jakinarazpena jasotzen duenetik aurrera; bestela, inolako gaztigurik gabe, premiamendu bidez kobratuko da.

8. artikulua. Emandako lizentziek balioa galduko dute dagokien ordenantzan ezarritako epe eta arauen arabera, eta hori gertatuz gero, jardueran aritu nahi duten interesdunek lizentzia berria eskatu beharko dute eta tasa oso-osorik berriz ordaindu.

9. artikulua. Titulartasuna aldatu edo jardueraren eskualdaketa gertatzen denean, lizentziaren titular berriak Udalari jakinaraziko dio, eta horretarako behar diren egiaztagiriak aurkeztuko ditu. Titular berriaren aldeko lizentzia frogatzen duen titulua eskuratze aldera, dagokion tasa kobratuko zaio.

Arau-hausteak

10. artikulua. Arau-hausteei eta zehapenei dagokien orotan, Ordenantza fiskal orokorrean xedatuari jarraikiko zaio.

7. ORDENANTZA FISKALAREN TARIFEN ERANSKINA. ORDENANTZA HORREN BIDEZ ARAUTZEN DIRA LIZENTZIAK EMATEKO TASAK, JARDUERA SAILKATUETAN ETA KALTEGABEETAN ARITZEKO ETA ESTABLEZIMENDUAK IREKITZEKO

2023ko tarifak

I. epigrafea.–Jarduerarako lizentzia eta jarduerarako lizentziaren berrikuspena, jarduera hasitakoan kontrolak egitea, baldin lizentziaren ordez erantzukizunpeko adierazpena edo aurretiazko komunikazioa aurkeztu behar bada.

–Jarduerak okupatuko duen azalera eraikitako osoaren arabera ezarriko da tarifa, hartan aritzeko behar diren lokal erantsi guztiak barne.

–Handitzeko lizentzien berrikuspenetan, handitze horri dagozkion metro karratuak kontatuko dira bakarrik.

–Jarduera aldatzeagatik, azalera bera mantenduz lizentziaren berrikuspena egin behar bada, beste jarduera bati lotua dagoenean, aldaketa horrek ukitzen dituen metroak bakarrik hartuko dira kontuan.

–Likidazioa tarte hauei jarraikiz eginen da:

Ukitutako azalera, 50 m² bitarte

625,60 euro

51tik gora, 100 m² arte

2,10 euro/m²

101etik gora, 400 m² arte

1,70 euro/m²

401etik gora, 2.500 m² arte

1,35 euro/m²

2.501 m²-tik gora

1,15 euro/m²

Gehienez ere:

6.230,75 euro

II. epigrafea.–Irekitzeko lizentzia, irekitzeko lizentziaren aldaketa, irekitakoan kontrolak egitea, baldin lizentziaren ordez erantzukizunpeko adierazpena edo aurretiazko komunikazioa aurkeztu behar bada.

–Jarduera sailkatuaren espedientea: 0,00 euro.

–Jarduera kaltegabearen espedientea: 353,20 euro.

III. epigrafea.–Etxeko ukuilurako baimena.

Etxeko ukuilurako espedientea: 60,00 euro.

9. ORDENANTZA FISKALAREN TARIFEN ERANSKINA. ORDENANTZA HORREN BIDEZ ARAUTZEN DA IBILGAILUAK EREMU PUBLIKOTIK KENDU ETA ONDOTIK ALTXATZEKO EDO EREMU PUBLIKOAN IBILGETZEKO ZERBITZUA

EPIGRAFEAK:

2023ko tarifak

1.–Zerbitzua egitera joan, eta ibilgailua Udalaren altxatokira eramateko lanak hasi ondoren, gidaria edo hark baimendutako pertsona agertu delako, lana burutzerik ez dagoenean:

1.1. Tarifa bakarra

75,90 euro

2.–Zerbitzua osorik egiten denean eta araua hautsi duen ibilgailua Udalaren altxatokira eramaten denean:

2.1. Tarifa bakarra

115,90 euro

3.–Ibilgailua altxatokira eraman eta inork eraman gabe 48 ordu pasatzen direnean, zaintzagatiko tarifa, egun edo zati bakoitzeko

7,20 euro

4.–Ibilgailuen berezitasunengatik (baimendutako gehieneko masa edo neurriak) Udalak dituen baliabideekin ezin kendu bada eta zerbitzua egiteko beste batzuengana jo beharra baldin badago, kobratu beharreko tasa izanen da ibilgailuak kentzeko lana egiten duen enpresari Udalak ordaindu behar diona gehi %25, administrazio arloko gastu orokorrengatik eta Udaltzaingoak parte hartzeagatik.

5.–Ibilgailua gurpiletako edo bolanteko zepo mekanikoen bidez ibilgetzen denean, altxatokira ezinbestean eraman beharra ez dakarren arrazoiren bat tarteko

32,95 euro

6.–Ibilgailua gurpiletako edo bolanteko besarkadera mekanikoan bidez ibilgetzen denean, ibilgailua garabi bidez eramateko ezintasun fisikoa tarteko (betiere ibilgailu ibilgetua kendu eta altxatzeari dagokienaz gain, ibilgailu ibilgetua altxatokira eraman behar izan badute).

55,00 euro

12. ORDENANTZA FISKALAREN TARIFEN ERANSKINA. ORDENANTZA HORREK KIROL INSTALAZIOAK ERABILTZEKO TASAK ARAUTZEN DITU

I. epigrafea.–Ereta kiroldegiko 2023ko tarifak.

euro/ordua

–Tafallako kirol kluben pilotalekua

3,85

–Pilotalekua, areto-futbolerako eta saskibaloirako (dutxak barne)

13,20

–Pilotalekua, pilotarako (dutxak barne)

9,40

–Pilotalekuko dutxak

1,45

–Squasha (dutxak barne)

4,55

–Dutxak

1,45

–Tenisa, 18 urtetik gora

3,00

–Rokodromoa

1,55

–Argialdia (6 argialdi gehienez)

2,15

II. epigrafea.–Lanbide Eskolako kiroldegia.

euro/ordua

–Kiroldegia (futbola)

13,15

–Kiroldegia Tafallako klubendako

3,85

–Argiak

8,50

III. epigrafea.–San Frantzisko futbol zelaia.

euroak

–Urteko tasa

598,60

(Erabilera lagatzeko hitzarmena egin bada klub batekin, eta indarrean badago, hartan arautzen denaren arabera jokatuko da).

IV. epigrafea.–Futbol zelaiak, Ciudad del Cidacos txapelketaren barnean.

euro/ordua

–Zelaia klubendako

3,85

–Zelaia

12,00

–Argiak

29,20

V. epigrafea.–Atletismoko pista.

euro/ordua

–Pista klubendako

3,85

–Pista

12,00

–Argiak

6,50

–Dutxak

1,45

VI. epigrafea.–Eskualdeko ikastetxeko pilotalekua.

euro/ordua

–Federatu gabeko kirol taldeak

7,60

–Pilotalekuak, klubendako

3,85

–Pilotalekua, Guraso Elkarteko aita-amendako (argiak bakarrik)

-

–Argiak

5,90

–Dutxak

1,45

VII. epigrafea.–Instalazioak, kirolaz kanpoko erabileretarako (Ereta kirolgunea eta Lanbide Eskolako kiroldegia).

euroak

–Sarrera kobratzen bada edo errendimendurik ateratzen bada instalazioaren erabiltzaileentzat (gehi argien gastua)

213,95

–Sarrera kobratu gabeko jarduerak (gehi argien gastua)

136,05

–Fidantza: 458,25 euroko fidantza bat ezartzen da, instalazioen erabileragatik, kalteak ordaintzeko, halakorik gertatzen bada.

VIII. epigrafea.–Belar artifizialeko futbol zelaia.

A zelaia

Argirik gabe

Argia barne

7ko futbola

22,65 euro orduko

34,05 euro orduko

11ko futbola

39,65 euro orduko

45,30 euro orduko

B zelaia

Argirik gabe

Argia barne

7ko futbola

12,00 euro orduko

17,00 euro orduko

11ko futbola

20,00 euro orduko

22,65 euro orduko

IX. epigrafea.–Banakako tasa, Tafallako kirol klubetan federatutako kirolariei aplikatu beharrekoa, Kirol Patronatuak kudeatzen dituen kirol instalazioak erabiltzeagatik.

Hilabeteko tasa hau aplikatuko da:

Urte honetan 11 urte edo gutxiago betetzen dituzten kirolariak

3,10 euro/hilabetea

Urte honetan 12 eta 17 urte artean betetzen dituzten kirolariak

4,15 euro/hilabetea

Urte honetan 18 urte edo gehiago betetzen dituzten kirolariak

8,30 euro/hilabetea

Tasa hauek hiru hilean behin kargatuko dira kirolarien kontuan, honako epe hauetan:

Lehen epea

Urtarrila (urtarrila-maiatza)

2. epea

Iraila (iraila-abendua)

X. epigrafea.–Kirol ikastaroak.

KIROL ESKOLAK

37,20 euro

ATLETISMOA

37,20 euro

IRRISTAKETA

Egun bat astean

30,00 euro

2 egun astean

52,75 euro

IRRISTAKETA HELDUENTZAT

Egun bat astean

32,05 euro

2 egun astean

63,10 euro

KIROLAREN ESKOLA

Egun bat astean

37,20 euro

2 egun astean

50,70 euro

ESKALADA IKASTAROA

38,25 euro

BESTE IKASTARO BATZUK

38,25 euro

Kenkariak ikastaroetan:

a) Gazte Txartela.

b) Familia ugariak.

c) Guraso bakarreko familiak.

Bi kasuetan %20 murriztuko zaizkie tasak Udalak antolatutako ikastaroetan.

XI. epigrafea.–Kirol instalazioetako beste espazio batzuk.

–Tafallako kirol-klubak:

Lagapena, 1 ordu edo zatikirako

3,85 euro

Urteko lagapena:

120,00 euro

18. ORDENANTZA FISKALA, TASAK ARAUTZEN DITUENA IBILGAILUAK ESPALOIETAN BARNA SARTZEKO, ETA EREMU PUBLIKOA ERRESERBATZEKO, APARKALEKU ESKLUSIBORAKO EDO IBILGAILUAK GELDITZEKO LEKURAKO NAHIZ EDOZEIN MOTATAKO SALGAIEN ZAMALANAK EGITEKO

Oinarria

1. artikulua. Ordainarazpen hau ezarri da bat etorriz Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Legearekin (Lehenbiziko tituluko IV. kapituluko 7. atala), eta lege beraren 12. artikuluan jasotzen den baimenari jarraikiz.

Zerga-egitatea

2. artikulua. Zerga-egitatea da espaloietan barna ibilgailuak sartzea eta eremu publikoa erreserbatzea aparkamendu esklusiborako edo ibilgailuak gelditzeko lekurako nahiz edozein motatako salgaien zamalanak egiteko.

Ordaindu beharra

3. artikulua. Tasa urtarrilaren 1ean sortuko da urtero, eta zergaldia urte naturala izanen da, salbu eta erabilera pribatiboa edo aprobetxamendu berezia urte hartan hasi edo bukatu egin den kasuetan; orduan, zergaldia horren arabera moldatuko da, eta hiruhileko naturalak kontuan hartuz hainbanatuko da kuota.

Erabilera edo aprobetxamendua urte naturala hasi eta gero egiten bada, erabiltzen den hiruhileko guztien tasa ordaindu beharko da.

Erabilera edo aprobetxamendua eteten denean, kuota hainbanatuko da dagokion hiruhileko naturalera edo naturaletara, uzten den hiruhilekotik aurrera.

Aprobetxamendu baten baja bat eta alta bat hiruhileko berean gertatzen direnean, hiruhileko horren tasa bakarrik likidatuko zaio aldi horren hasieran aprobetxamenduaren titularra zenari. Era berean jokatuko da lizentziaren eskualdaketa denean.

Erabilera edo aprobetxamendu berezia eragozten duen udal-obrarik egiten bada, zergaldia murriztu eginen da, zuinketa-aktaren egunetik harrera-aktaren egunera bitarteko hilabeteen heinean, bi egun horiek barne.

Natur hondamendiak gertatu (uholdeak eta beste), eta halakoek erabilera edo aprobetxamendu berezia eragotziz gero, zergaldia hiruhileko bat murriztuko da, oro har, eta murrizketa hori hilabetez hilabete luzatzen ahalko da, era egokian hala justifikatu eta gero.

Ordaintzera behartuak

4. artikulua. Tasa ordaintzera beharturik daude, zergadunak diren aldetik, pertsona fisiko zein juridikoak eta, nortasun juridikorik ez izanik ere, unitate ekonomikoa edo ondare banandua osatzen duten entitateak, baldin eta tokiko jabari publikoa beren onurarako baliatzen, erabiltzen edo aprobetxatzen badute, bat etorriz ordenantza honen 2. artikuluan ezarritako kasuetako batekin.

Ibilgailuak espaloietan barna sartzeko aprobetxamendu bereziko kasuetan, zergadunaren ordezko izanen dira ibilgailuendako sarrera horiek sarbidetzat dituzten finka eta lokalen jabeak. Halaber, azken horiek zilegi izanen dute dagokien onuradunei kuotak ordainaraztea.

Hornidurako zerbitzu publikoak ustiatzen dituzten enpresek egindako erabilera pribatibo edo aprobetxamendu bereziengatiko tasak dagokien ordenantza fiskalak edo aplikagarri diren udal erabakiek ezarriko dituzte.

Oinarriak, tasak eta tarifak

5. artikulua.

1) Espaloietan barna pasatzeko aprobetxamenduaren kasuan, ordenantza fiskal honen eranskinean ezarritako tarifak aplikatzeko oinarria zehaztuko da kontuan hartuta erabilitako pasabidearen zabaleraren metroak, gehieneko plaza kopurua eta karrikaren kategoria edo eremu fiskala, kasuan-kasukoa.

2) Lekua erreserbatzen denean, erreserbatutako lekuaren luzera eta kalearen kategoria fiskala hartuko dira oinarritzat.

6. artikulua. Aplikatu beharreko tarifak ordenantza fiskal honen eranskinean ageri dira.

Kudeaketa arauak

7. artikulua. Lizentziak ematea haiek emateko onesten den arauan xedaturikoak arautuko du.

8. artikulua. Ibilgailuak espaloian barna pasatzeko, zintarria jaisteko lanak egitea beharrezkoa denean, ordaindu beharko dira behar den ordenantza fiskalean ezarritako tasak eta fidantzak, hots, honetan: ordenantza fiskala, tasak arautzen dituena erabilera publikoko lurretan zangak, laginketak eta zuloak irekitzeko eta eremu publikoko zoladuran edo espaloietan edozein mugimendu egiteko.

Indarrean dagoen araudia edo lizentziaren baldintzak ez betetzeagatik ezarritako zehapenekin lotu ahalko da gordailua. Fidantza berreskuratu ahal izateko, Udaltzaingoaren eta kasuan kasuko zerbitzu teknikoen txostena beharko da, egiaztatzen duena segurtasun eta trafiko arauak eta lizentziaren baldintzak bete direla eta lurzorua behar bezala konpondu dela.

9. artikulua. Espaloietan barna ibilgailuak sartu eta lekua erreserbatzeko lizentziak emanik, behar den zentsuan sartuko dira titularrak.

10. artikulua. Seinalatzeko diskoak Udalak emanen ditu IV. epigrafean ezarritako tasa ordaindu ondoren, eta lizentziaren titularraren eginkizuna izanen da disko horiek paratzea, mantentzea, behar izanez gero berriro paratzea, eta erabilera edo aprobetxamendua bukatutakoan kentzea.

11. artikulua. Lizentziaren titularrak erabilera edo aprobetxamendua bukatu eta gero zentsuan baja ematera beharturik daude, eta zintarria eta espaloia lehengoratzera (Udalak onetsitako edo gauzatutako urbanizazio batengatik aldatu ez badira). Era berean, seinalatzeko diskoak kendu beharko dituzte. Bestela, aprobetxamenduak jarraitzen duela iritziko zaio, zintarria eta espaloia lehengoratu eta diskoak kendu arte.

12. artikulua. Udalaren Ikuskatzailetzak eta Udaltzaingoak, aprobetxamendu hori egiten duten egoitza edo lekurik ikusten badute, pasabide lizentziarik gabe, horien berri emanen diote Udalari.

Iragarkiaren kodea: L2217557