2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
SAN ADRIÁN
Lan-egutegia eta egun baliogabeen deklarazioa 2023rako
7/2023 Ebazpena, 2023ko urtarrilaren 16koa, alkate udalburuak emana, zeinaren bidez onesten baitira 2023. urteko lan-egutegia eta jaiegunak San Adriango Udalaren zerbitzuko langileentzat.
Ezarrita baitago Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren 2023ko jaiegunen egutegi ofiziala, Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiaren ekainaren 3ko 323/2022 Ebazpenaren bidez.
Kontuan harturik 233/2022 Foru Agindua, abenduaren 13koa, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariak emana, zeinaren bidez onesten baita 2023ko lan-egutegia Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langileendako.
Horrenbestez, eta esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,
Horrenbestez, EBAZTEN DUT:
"Lehena.–Onestea 2023ko lanegunen eta jaiegunen egutegia. Hona hemen:
–Urtarrilaren 6a: Errege eguna.
–Apirilaren 6a: Ostegun Santua.
–Apirilaren 7a: Ostiral Santua.
–Apirilaren 10a: Pazko astelehena.
–Maiatzaren 1a: Langileen eguna.
–Uztailaren 24a: eguerdiko 12:00etatik (herriko festen hasiera).
–Uztailaren 25a: Santiago eguna.
–Uztailaren 26a: herriko festak.
–Uztailaren 29a: herriko festak.
–Abuztuaren 15a: Andre Mariaren Jasokundea.
–Irailaren 8a: herriko jaieguna.
–Urriaren 12a: Espainiako jai nazionala.
–Azaroaren 1a: Santu Guztien Eguna.
–Abenduaren 4: San Frantzisko Xabierkoaren hurrengo astelehena.
–Abenduaren 6a: Konstituzioaren eguna.
–Abenduaren 8a: Andre Maria Sortzez Garbia.
–Abenduaren 25a: Eguberri eguna.
Bigarrena.–San Adriango Udalaren bulegoetan, eguneko lanaldia 7 ordu eta 20 minutukoa izanen da, astelehenetik ostiralera, 217 benetako lanaldi edo egunetan. Urteko lanordu kopurua 1592 izanen da, eta ordutegi orokorra, 08:00etatik 15:00ak artekoa.
Jendea hartzeko eta aurrez aurreko Erregistro Orokorra irekitzeko ordutegia izanen da 08:30etik 13:30ak artekoa. Erregistro elektronikoa urteko 365 egunetan eta eguneko 24 orduetan egonen da erabilgarri. Uztaileko herriko festetan, Udalaren bulegoak itxita egonen dira uztailaren 26tik 30era, biak barne.
Ezarritako lanaldiaren banaketa ez zaie aplikatuko, zerbitzuaren beharrak direla eta, lanaldi berezia duten langileei, ez eta ordu konpentsazioren bat dutenei ere (txandakako lana, gauekoa, etab.), horiek lan egutegi berariazkoa izanen baitute.
Hirugarrena.–Gazteriaren asteburuan (uztailaren 15a eta 16a) eta uztaileko herriko festetan (uztailaren 24a –12:00etatik aurrera– eta 25, 26, 27, 28, 29 eta 30a) egin beharreko zerbitzuak jaiegunekotzat joko dira, soil-soilik ordainsariei dagokienez. Uztailaren 24a (12:00etatik aurrera) eta uztailaren 26a, ez badira herriko festak ospatzen, langileen oporrei gehituko zaizkie.
Laugarrena.–Abenduaren 13ko 233/2022 Foru Aginduaren 2.4.a) artikuluan, Iruñeko Udalean lan egiten ez duten langileei 13 ordu eta 5 minutuko poltsa aplikatzen zaie, eta 4.c) puntuan, 4 ordu eta 20 minutuko poltsa, hau da, 17,42 ordu guztira. Udal honen eguneko lanaldia ez da 7,42 ordukoa, Nafarroako Gobernuko langileentzat ezartzen den bezala, baizik eta 7,33 ordukoa, eta, beraz, udal honetako langileentzat poltsa hori lanaldiaren eguneroko iraupenaren aldearekin konpentsatuko da.
Bosgarrena.–Oporrak 2023. urtean hartu beharko dira nahitaez, eta 2023ko abenduaren 31n azkenduko da opor horiek hartzeko eskubidea. Zerbitzuaren beharrek hartarako bidea ematen badute, 2024ko urtarrilaren 31ra arte hartzen ahalko dira, gehienez.
Seigarrena.–Ebazpen hau langileen ordezkariei igortzea, bai eta Kontu-hartzailetzara eta Langileria Alorrera ere, eta argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta San Adriango Udalaren Gardentasun Atarian eta iragarki-taulan, eta horren berri ematea Udalbatzari, egiten duen hurrengo ohiko osoko bilkuran.
San Adrianen, 2023ko urtarrilaren 17an.–Alkate udalburua, Emilio Cigudosa García.
Iragarkiaren kodea: L2300908