21. ALDIZKARIA - 2023ko urtarrilaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AZKOIEN

Ordenantza fiskala, oposizio eta lehiaketa prozeduretan parte hartzeko tasak arautzen dituena. Behin betiko onespena

Azkoiengo Udalak, 2022ko urriaren 26an egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen ordenantza fiskal bat, Azkoiengo Udalaren oposizio eta lehiaketa prozeduretan parte hartzeko tasak arautzeko.

Jendaurrean paratu ziren, iragarkia argitaratuta 2022ko 226. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, azaroaren 15ean, eta epe horretan ez zaio espedienteari inolako alegaziorik aurkeztu. Beraz, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoaren arabera, hasierako onespenaren erabakia behin betikoa bilakatu da, eta argitara ematen dira, behar diren ondorioak izan ditzaten.

Onetsitako zenbateko guztiak indarrean jarriko dira 2023ko urtarrilaren 1etik aurrera.

Azkoienen, 2022ko abenduaren 30ean.–Alkatea, Juan Carlos Castillo Ezpeleta.

ORDENANTZA FISKALA, OPOSIZIO ETA LEHIAKETA PROZEDURETAN PARTE HARTZEKO TASAK ARAUTZEN DITUENA

1. artikulua. Oinarria eta izaera.

Tasa hau ezarri da Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 106. artikuluak emandako ahalmenak erabiliz, bat etorriz Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Legearen lehenengo tituluko IV. kapituluko 7. atalean xedatutakoarekin, eta jarraituz lege bereko 12. artikuluan jasotzen den baimenari.

2. artikulua. Zerga-egitatea.

Tasaren zerga-egitatea honako hau da:

a) Eskaera egitea izangai gisa parte hartzeko lehiaketa, oposizio eta oposizio-lehiaketetan (irekietan nahiz murriztuetan), Azkoiengo Udalak edo haren erakunde autonomoek deitzen dituztenetan, funtzionarioen nahiz lan-kontratudunen lanpostu hutsak jabetzan betetzeko.

b) Eskaera egitea izangai gisa parte hartzeko hautapen-prozeduretan, Azkoiengo Udalak edo haren erakunde autonomoek kontratazio zerrendak egiteko deitzen dituztenetan.

3. artikulua. Subjektu pasiboa.

Subjektu pasiboak –zergadunak– dira pertsona fisikoak, parte hartzen dutenak Azkoiengo Udalak edo haren erakunde autonomoek deitzen dituzten lehiaketa, oposizio eta oposizio-lehiaketetan (irekietan nahiz murriztuetan), eta kontratazio zerrendak sortzeko hautapen-prozeduretan.

4. artikulua. Tributu-kuota.

Oposiziogile, lehiatzaile edo izangai bakoitzak ordaindu beharreko kuotak ezarriko dira bete beharreko lanpostuari dagokion taldearen arabera, ondoko eskalari jarraituz.

–Plantilla organikoko jabetzako lanpostuak:

A taldea, 42,10 euro.

B taldea, 42,10 euro.

C taldea, 27,40 euro.

D taldea, 10,00 euro.

E taldea, 10,00 euro.

–Kontratazio zerrendak sortzea:

A taldea, 17,30 euro.

B taldea, 17,30 euro.

C taldea, 17,30 euro.

D taldea, 10,00 euro.

E taldea, 10,00 euro.

5. artikulua. Sortzapena.

Ordaindu beharra sortzen da dagokion prozeduran parte hartzeko eskaera egiten denean, eta ez da eskubide horien itzulketarik izanen, eskatzailea baztertua izaten bada ere lehiaketatik, oposiziotik, oposizio-lehiaketatik edo kontratazio zerrendak egiteko hautapen-prozeduratik, horretarako arrazoia edozein delarik ere.

6. artikulua. Likidazioa eta diru-sarrera.

Tasaren ordainketa, izenduna eta bana-banakoa izanen baita bete nahi den lanpostu bakoitzeko, Udalaren banku-kontuan diru-sarrera eginez gauzatuko da (deialdi bakoitzean adieraziko da kontu zenbakia), eta horren frogagiria eskabideari erantsiko zaio. Izangaiak diru-sarreraren gordekina gorde beharko du. Eskabideak aurkezteko epea bukatuta, ez da inolaz ere tasa itzultzeko eskabiderik onartuko.

Iragarkiaren kodea: L2217881