21. ALDIZKARIA - 2023ko urtarrilaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLETAKO KONTZEJUA

Bazkaleku berri bati buruzko jendaurreko aldia

Oletako Kontzejua larreen enkante bat ari da prestatzen, eta, iragarki honen bidez, jabe guztiei aditzera eman nahi die alegazio aldi bat izanen dela ofizialki argitaratu baino lehen.

Larreen jabe guztiek, baldin eta ez badaude prest beren finkak Oletako udal-mugarteko bazkalekuaren lurzatien artean izaten jarraitzeko, idatziz jakinarazi beharko diote Kontzejuari hilabeteko epean iragarki hau argitaratzen denetik.

Oletan, 2023ko urtarrilaren 11n.–Kontzejuko burua, Inma Equisoain Amorroztu.

Iragarkiaren kodea: L2300703