21. ALDIZKARIA - 2023ko urtarrilaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

DONAMARIA

2023rako lan-egutegia eta egun baliogabeen deklarazioa

Donamariako Udalak, 2023ko urtarrilaren 4ean egindako ohiko osoko bilkuran, erabaki zuen onestea 2023ko aste barneko jaiegunen egutegia, Donamariako Udalaren zerbitzuko langileentzat; hala, zehaztu zuen zein izanen diren 2023an ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren jaiegunak. Hona hemen:

Urtarrilaren 6a: Errege eguna.

Apirilaren 6a: Ortzegun Santua.

Apirilaren 7a: Ortziral Santua.

Apirilaren 10a: Pazko astelehena.

Maiatzaren 1a: Langilearen eguna.

Uztailaren 25a: Santiago eguna.

Abuztuaren 15a: Ama Birjinaren Jasokundea.

Abuztuaren 16a: Herriko jaiak.

Abuztuaren 17a: Tokiko Besta.

Abuztuaren 18a: Herriko jaiak.

Urriaren 12a: Espainiako Jai Nazionala.

Azaroaren 1a: Santu Guztien Eguna.

Abenduaren 4a: San Frantzisko Xabierkoa ondoko eguna.

Abenduaren 6a: Konstituzioaren eguna.

Abenduaren 8a: Ama Birjina Sortzez Garbia.

Abenduaren 25a: Eguberri eguna.

2.–Eguneko jornadaren iraupena 7 ordu eta 25 minutu.

3.– Aditzera ematea baliogabeak izango direla 2023. urtean, epeak kontatzeari dagokionez, larunbat eta igande guztiak eta lehen aipatutako udal bulegoetako jaiegunak.

4.–Jendea hartzeko eta Erregistro Orokorra irekitzeko ordutegia:

Astelehenetan eta ostiraletan 12:00etatik 15:00etara.

Asteazkenetan: 11:00 etatik-15:00etara.

5.–Iragarki hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean, udal iragarki-taulan eta web orrian.

Donamarian, 2023ko urtarrilaren 13ean.–Alkatea, Natalia Rekarte Oteiza.

Iragarkiaren kodea: L2300749