21. ALDIZKARIA - 2023ko urtarrilaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR

Aldaketa, Udalaren kirol-instalazioak erabiltzeko prezio publikoa erregulatzen duen arauan. Behin betiko onespena

Zizur Zendeako Udalak, 2022ko azaroaren 9an egin ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa egitea Udalaren kultura eta kirol jardueren eta ikastaroen zerbitzua emateko prezio publikoen ordenantzan.

Iragarkia 2022ko 232. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 22an, bai eta Udalaren iragarki-taulan ere, eta horren ondotik jendaurreko aldia iragan da inork erreklamazio, kexa edo oharrik aurkeztu gabe. Hortaz, behin betiko onetsitzat jotzen da.

Ondotik testu osoa argitaratzen da, orok jakin dezan eta gainerako ondorioak izan ditzan, bete beharrez uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 324., 325. eta 326. artikuluetan ezarritakoa (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Gazolatzen, 2023ko urtarrilaren 12an.–Alkatea, Rafael Ansó Ansó.

ARAUA, ZIZUR ZENDEAKO UDALAREN KIROL INSTALAZIOAK ERABILTZEKO PREZIO PUBLIKOAK ERREGULATZEN DITUENA

Oinarria

1. artikulua. Ordainarazpen hau ezarri da jarraituz 2/1995 Foru Legearen lehen tituluko III. kapituluko 2. ataleko 2. azpiatalari (foru lege horrek hizpide ditu Nafarroako Toki Ogasunak) eta babes harturik haren 28. artikuluan xedatua.

Zerga-egitatea

2. artikulua. Zerga-egitatea da Zizur Txikiko eta Asteraingo kirol-instalazioetara sartzea eta horiek erabiltzea, Zizur Zendeako Udalarenak baitira.

Ordaindu beharra

3. artikulua. Prezio publiko horiek ordaindu beharko dituzte Zizur Txikiko eta Asteraingo kirol-instalazioetara sartzen direnek edo instalazio horiek erabiltzen dituztenek, Zizur Zendeako Udalarenak baitira.

Tarifak

4. artikulua. Tarifak arau honetako prezio publikoen eranskinean ageri dira.

Kudeaketako eta diru-bilketako arauak

5. artikulua. Sarrera pertsonala eta besterenezina da; hau da, bi pertsona desberdin ezin dira sarrera berarekin sartu instalazioetan.

6. artikulua. Instalazioetara sartzeko urteko kuota sei hilean behin edo urtean behin ordainduko da. Gainerako kuotak ordainketa bakar batean pagatuko dira.

Zizur Zendean erroldatutakoek bonua iraileko bigarren igandetik aurrera egiten badute, kirol instalazioen azken lauhilekoari dagokion kuota hainbanatuta ordainduko dute.

7. artikulua. Gimnasioa erabili nahi duten abonatuek urteko kuota bat pagatuko dute ordainketa bakar batean.

Kuota hiru hilerokoa izanen da gimnasioa erabiltzen duten abonatu gabeentzat. Udako denboraldian, kuota hainbanatzen ahalko da, baina ez dira alta berriak eginen. Gimnasioaren hiruhileko baten ordainagiria ordaintzen ez bada, automatikoki emanen da baja.

8. artikulua. Instalazioetan ohiko jardueretako sartzeko, parte-hartzaileak edo abonatuak herritar txartela aurkeztu beharko du, adina edozein dela ere. Gainerako erabiltzaileek dagokien sarrera edo baimena aurkeztu beharko dute.

9. artikulua. 12 urtetik beherakoek heldu batekin joan beharko dute beti, salbu eta Zizur Zendeako Udalak edo kirol-klubak antolatutako kirol jarduerak egiten direnean.

Aurreko apartatuan adierazitako adingabeak instalazioetara sartu ahal izanen dira, baldin eta instalazioetan adingabearen guraso edo tutoreek sinatutako baimena aurkezten badute. Adingabe horiek ezin izanen dira, inola ere, beste adingabe batzuen erantzule izan.

Gimnasioa erabiltzeko, gutxienez 16 urte beteta izan beharko dira, eta gurasoen edo legezko tutoreen baimen sinatua beharko da.

3 urtetik beherako haurrek doako sarrera izanen dute.

Urte horretako abenduaren 31n zenbat urte dituen, horren arabera kalkulatuko da adina.

10. artikulua. Instalazioetako eta gimnasioko baja idatziz formalizatu beharko da abenduaren 31 baino lehen, salbu eta gimnasioan hiru hileko bonua dutenen kasuan, horiek kasuan kasuko hiruhilekoa bukatu baino hamabost egun lehenago formalizatu beharko baitute baja.

Abonatuek beren borondatez baja hartu nahi badute, idatziz eskatu beharko dute, ez baita ahozko eskaerarik onartuko.

Erroldatu gabeek baja ematen badute, kirol-instalazioetako abonatuen izaera galduko dute, eta berriz ere instalazioetan alta emateko, ordaindu beharko dute altaren edo matrikularen kuotari dagokion zenbatekoa.

11. artikulua. Norbaitek baja ematen badu instalazioetan eta oraindik ordaindu gabeko ordainagiriak baditu, berriz ere inskribatzean 150 euroko kuota gehigarria ordaindu beharko da, edo ordaintzeke dagoen zorra.

12. artikulua. Automatikoki emanen zaio baja urteko kuotaren ordainagiriak itzultzen dituen erabiltzaileari edo ordaintzen ez dituenari.

13. artikulua. Urteko bonuak edo udako bonuak erabiltzen ahalko dira bai Zizur Txikiko bai Asteraingo instalazioetan, eta urte osorako izanen dute balioa (urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra arte).

14. artikulua. Kortesiazko bonuak urte osoan erabiltzen ahalko dira (urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra arte).

15. artikulua. Udako denboraldia hiru hilabetekoa izanen da, igerilekuak irekita daudela, ekaineko bigarren larunbatetik iraileko bigarren igandera arte, biak barne.

16. artikulua. Udako denboraldian, abonatuentzat eta abonatu gabeko erroldatuentzat baino ez dira erreserbatuko instalazioak.

17. artikulua. Udako denboraldian bakarrik sartzen ahalko da igerilekuetara. Igerilekuak irekita dauden denboralditik kanpo, maiatzean, ekainean eta irailean, abonatuak berdeguneetara sartzen ahal dira aisialdiko jarduerak egiteko, eta urte osoan, gainerako instalazioetara, arau honetan ezarritako instalazioen erabilera kontuan hartuz.

18. artikulua. Kirol instalazioetan egun arrunt batean sartzeko sarrerak edo kortesiazko sarrerak ez dakar berekin gune batzuk erabiltzeko eskubidea, hain zuzen ere arau honetan araututako erabilera dela-eta berariazko zenbatekoa ordaintzea eskatzen duten guneak.

Gune horiek erabiltzen ahalko dituzte kirol instalazioetako bonua dutenei dagokien zenbatekoa ordainduta. Tarifen eranskinean dago araututa zenbatekoa.

19. artikulua. Zizur Nagusian erroldatuek, betiere Zizur Zendeako udalaren kirol instalazioetan 2008a baino lehenagotik badaude abonatuta, Zendean erroldatuendako ezarritako kuotak ordainduko dituzte.

20. artikulua. Zizur Zendean erroldatutako familien kasuan, baldin eta zaintza arrazoiak tarteko ez badaude erroldatuak Zizur Zendean, erroldatutzat hartuko dira instalazioetan sartzeko.

21. artikulua. Zizurko eta Asteraingo kirol anitzeko pista taldean erabiltzeko, bai eta pilotan taldean jokatzeko ere, nahitaezkoa izanen da tokia erreserbatzea.

Abonatu batek bakarrik egiten ahalko du erreserba.

Erreserba egiteagatik ezarritako ordainketa ez ezik, arau horretan erregulatutako pertsona bakoitzeko zenbatekoa ere ordaindu beharko dute abonatu gabekoek.

22. artikulua. Zizur Zendean erroldatutakoek eta Zizur Zendean dauden erkidego edo elkarteek soilik erabili ahal izanen dituzte kiroldegietako aretoak.

23. artikulua. Zizur Txikiko eta Asteraingo instalazioetako aretoak jardueretarako alokatzeari dagokionez, irizpide hauei jarraituko zaie:

1.a Aplikatuko zaie gizarte etxeak eta/edo kirol eremuak eskatzen dituzten pertsonei eta/edo entitateei, betiere haien jarduerak unean unekoak eta iraupen aldakorrekoak badira.

2. Unean uneko sarrera ezartzen ahalko da kirol arloan elkarte gisa eratuta ez dauden pertsona edo taldeentzat, betiere Udalaren berariazko kontzesioa badute kirol eta kultura arloko jarduerak edo antzekoak egiteko.

3. Udalak aldi baterako hitzarmenaren edo protokoloaren bidez arautuko ditu berariazko araubidearen baldintzak, eta irizpide objektibo gisa ebaluatuko du lagapenaren xede den jarduerak herritarrentzat duen interes edo onura maila; balorazio objektiborako beste irizpide batzuen artean egonen da Udalak eman ezin dituen zerbitzuak izatea edo eskatzaileak irabazi asmorik ez izatea.

24. artikulua. Osoko bilkuraren erabakiaren bidez hitzarmen partikularrak egiten ahalko dira erakunde publiko edo pribatuekin, baldin eta hezkuntza, kirol eta prestakuntza xedeekin erabiltzen badituzte instalazioak. Horretarako eskabidea aurkeztu behar dute Udalaren erregistroan.

INDARREAN JARTZEA

25. artikulua. Prezio publikoak erregulatzen dituen arau hau indarrean jarriko da 2023ko urtarrilaren 1etik aitzina, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoren.

PREZIO PUBLIKOEN ERANSKINA

I. epigrafea.–prezio publikoak.

1. Urteko sarrera kuotaren zenbatekoa ordainketa bakarrean ordainduko da, edo zenbateko bereko hiru ordainketa zatikatutan, batez ere banku helbideratzearen bidez. Lehenengoa urtarrilean, bigarrena ekainean.

2. Kirol-instalazioetako altaren eta urteko bonuaren prezioa berbera da, inskripzioa formalizatzen den unea gorabehera, eta soilik lauhileko bati dagokion zenbatekoa kobratuko da baldin eta irailaren 15etik aurrera egiten bada alta.

3. Edozein modalitatetan bonuak edo sarrerak eskuratzeko, erabiltzailea dagokion taldeari atxikiko zaio, kasuan kasuko urteko abenduaren 31n duen adinaren arabera.

4. Kirol-instalazioetara sartzeko altaren kuota (matrikula) bakarra ezarriko zaie Zizur Zendean erroldatu gabekoei. Kuota hori ordainketa bakarrean ordainduko da alta ematen den unean. Baja ematen denean, matrikularako eskubidea galduko da.

5. Ordainketa behar duten instalazioen erreserbak kobratu eginen dira, baldin 12 orduko aurrerapenarekin ezeztatzen ez badira.

Udalaren kirol instalazioetan sartzeko eta haiek erabiltzeko prezio publikoak hauek dira:

A.–Kirol-instalazioetarako sarrerak:

1. Altaren kuota.

Erroldatua: 0 euro.

Erroldatu gabea: 98 euro.

2. Kiroldegian sartzeko urteko kuota.

Haurrak (3 urtetik 17ra bitartekoak):

Erroldatua: 75 euro.

Erroldatu gabea: 132 euro.

Helduak.

Erroldatua: 132 euro.

Erroldatu gabea: 198 euro.

3. Karnetaren kopia: 5 euro.

4. Bonuak eta sarrerak.

4.1 Erroldatuak:

Udako bonu osoa, helduak: 90 euro.

Udako bonu osoa, 3tik 17 urtera bitarteko haurrak: 60 euro.

Udako bonu osoa, erretiratuak edo pentsiodunak: 60 euro.

Sarrerak lanegunetan, helduak: 6 euro.

Sarrerak lanegunetan, 3tik 17 urtera bitarteko haurrak: 4 euro.

Sarrerak lanegunetan, erretiratuak edo pentsiodunak: 4 euro.

Sarrerak jaiegunetan, helduak: 10 euro.

Sarrerak jaiegunetan, 3tik 17 urtera bitarteko haurrak: 6 euro.

Sarrerak jaiegunetan, erretiratuak edo pentsiodunak: 6 euro.

4.2 Erroldatu gabeak:

Udako bonu osoa, helduak: 130 euro.

Udako bonu osoa, 3tik 17 urtera bitarteko haurrak: 105 euro.

Udako bonu osoa, erretiratuak edo pentsiodunak: 105 euro.

Sarrerak lanegunetan, helduak: 13 euro.

Sarrerak lanegunetan, 3tik 17 urtera bitarteko haurrak: 7 euro.

Sarrerak lanegunetan, erretiratuak edo pentsiodunak: 7 euro.

Sarrerak lanegunetan, erromesak: 4 euro.

Sarrerak jaiegunetan, helduak: 16 euro.

Sarrerak jaiegunetan, 3tik 17 urtera bitarteko haurrak: 10 euro.

Sarrerak jaiegunetan, erretiratuak edo pentsiodunak: 10 euro.

Sarrerak jaiegunetan, erromesak: 4 euro

Sarrerak ospakizunetarako: 2 euro

4.3 Abonatuen kortesiazko bonua, 10 sarrera: 70 euro

B.–Kirol-instalazioen erabilerak.

1.Prezioa abonatuentzat.

Gimnasioa, urte osoan: 70 euro.

Sauna: euro bat erabilera bakoitzeko; urteko bonua, 40 euro.

Jarduera birtualak: pertsona eta orduko euro bat.

Padel pistako argia: 2 euro orduko.

Asteraingo pilotalekuaren erreserba: 10 euro orduko.

Asteraingo pilotalekuko argia: 2 euro orduko.

Zizur Txikiko kirol anitzeko pista osorik erreserbatzea taldeentzat: 10 euro orduko.

Zizur Txikiko kirol anitzeko pistako argia: 2 euro/ordua

Padel pisten erreserba-epea 3 egunekoa izanen da.

Asteraingo pilotalekuan pilotan jokatzeko erreserba-epea 3 egunekoa izanen da

Asteraingo pilotalekuaren erreserba-epea 5 egunekoa izanen da taldeentzat

Zizur Txikiko bilera-gelaren erreserba-epea 5 egunekoa izanen da.

2.Prezioa abonatu gabeentzat

Gimnasioa, hiruhilekoan: 73 euro

Jarduera birtualak: pertsona eta ordu bakoitzeko 5 euro.

Padel pista: pertsona eta ordu bakoitzeko: 8 euro

Padel pistako argia: 4 euro/ordua

Pilotalekua (pilotan aritzeko), pertsona eta ordu bakoitzeko: 6 euro

Pilotalekua (taldeentzat), pertsonako eta kirol erabilerarako: 3 euro

Pilotalekua (taldeentzat), pertsonako eta haurren ospakizunetarako: 1,5 euro

Zizur Txikiko kirol anitzeko pista taldeentzat eta kirol erabilera orokorrerako, 3 euro

Zizur Txikiko kirol anitzeko pista taldeentzat eta haurren ospakizunetarako. 1,5 euro

Padel pistaren erreserba egunean bertan egin beharko da.

3.Prezioa elkarteentzat eta taldeentzat:

Zizur Txikiko kirol anitzeko pista osoa, ordu bakoitzeko: pista erreserbatzea (Zizur Zendeako elkarteak soilik), 30 euro

Zizur Txikiko kirol anitzeko pistako argia: 4 euro orduko

Asteraingo instalazioetako pilotalekua ordu bakoitzeko: erreserba (Zizur Zendeako elkarteak soilik): 30 euro

Asteraingo instalazioetako pilotalekuko argia: 4 euro/ordua

Zizur Txikiko bilera gelak erreserbatzea: 20 euro orduko

Bilera geletako argia: 4 euro orduko

Asteraingo futbol zelaia erreserbatzea: 100 euro orduko (Zizur Zendeako kirol-kluba salbuetsita)

Asteraingo futbol zelaiko argia: 10 euro orduko (Zizur Zendeako kirol-kluba salbuetsita)

Zizur Txikiko kirol anitzeko pista, Asteraingo pilotalekua, Zizur Txikiko bilera gela eta Asteraingo futbol zelaia erreserbatzeko epea 3 egunekoa izanen da.

1. Udako denboraldiko kortesiazko bonuak:

Udan bakarrik eskuratzen ahalko dituzte abonatuek eta bono bat baino ez pertsona bakoitzeko. Bonu horien titular diren abonatuak sarreren onuradunekin batera joanen dira beti.

2. Gimnasioko kortesiazko bonuak:

Abonatuek bakarrik eskuratzen ahalko dituzte eta bono bat baino ez pertsona bakoitzeko.

II. EPIGRAFEA. MURRIZKETAK.

A1 Familia ugari orokorrek edo familia gurasobakarrek %25eko hobaria izanen dute.

A2 Kategoria bereziko familia ugariek %45eko hobaria izanen dute.

A3 Legez aitortutako %33ko desgaitasuna edo handiagoa dutenek %30eko hobaria izanen dute.

A4 Legez aitortutako %65etik gorako desgaitasuna dutenek doan izanen dute.

A5 Zizur Zendeako kirol klubeko kideek %20ko hobaria izanen dute.

B1. Abonatu gabeko ERROLDATUEK %20ko hobaria izanen dute kirol instalazioak erabiltzeagatik (abonatu gabekoen prezioen gainean)

1- Honela aplikatuko dira koefizienteak:

A epigrafeko murrizketak bakarrik aplikatuko dira urteko kuotetan eta udako denboraldiko bonuetan; ez, ordea, kirol instalazioetan sartzeko eta erabiltzeko gainerako tarifetan.

B epigrafean aipatzen diren murrizketak honako hauetan bakarrik aplikatuko dira:

Gimnasioa hiruhilekoko kuota

Jarduera birtualak prezioa pertsona eta ordu bakoitzeko

Padel pistak prezioa pertsona eta ordu bakoitzeko eta argia ordu bakoitzeko

Zizur Txikiko kirol anitzeko pista (taldeak) prezioa pertsona bakoitzeko eta kirol erabilerarako eta prezioa pertsona bakoitzeko eta haurren ospakizunetarako

Asteraingo pilotalekua (pilotan aritzeko) prezioa pertsona eta ordu bakoitzeko

Asteraingo pilotalekua (taldeentzat) prezioa pertsona bakoitzeko eta kirol erabilerarako eta prezioa pertsona bakoitzeko eta haurren ospakizunetarako

2- Murrizketa bakarrik eskatzen ahalko dute Zizur Zendean erroldatutakoek.

3- A epigrafeari dagozkion murrizketak ez dira metagarriak izanen, baldin murrizketarako eskubidea badago arrazoi batengatik baino gehiagorengatik, aukeratu beharko da haien artean zein aplikatuko den eta behar den dokumentazioa aurkeztu.

4- A epigrafean aipatutako murrizketak eskatzen dituzten Zizur Zendeako erroldatutakoek idatziz eskaera bat egin beharko dute urtero eta Udalaren erregistro orokorrean aurkeztu, dokumentazio honekin batera:

Familia ugariagatik murrizketa izateko, familia ugariaren titulua edo egiaztagiria, Nafarroako Gobernuak emandakoa, betiere jarraikiz Familia ugariei buruzko martxoaren 25eko 20/2003 Foru Legeak –maiatzaren 18ko 6/2005 Foru Legeak aldatua– ezartzen duen familia ugariaren definizioari. Murrizketa ez da automatikoki luzatuko.

Familia gurasobakarragatik murrizketa izateko, familia gurasobakarraren egiaztagiria, Nafarroako Gobernuak emana. Murrizketa ez da automatikoki luzatuko.

Desgaitasunagatik murrizketa izateko, dokumentu ofiziala, adierazten duena zer desgaitasun maila duen. Kasu horretan, eskaera automatikoki luzatuko da hura indarrean dagoen bitartean.

Iragarkiaren kodea: L2300659