21. ALDIZKARIA - 2023ko urtarrilaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOBEITI

Jarduera-lizentziaren eskaera.
Arotzeria eta sarrailagintza

Bete dadin abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea (foru lege horren bidez arautu ziren ingurumenean eragina duten jarduerak), aditzera ematen da ondotik zehazten den espedientea jendaurrean egonen dela udal bulegoetan, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, epe horretan bidezko alegazioak egin ditzaten jarduerak ukitutakoek.

Sustatzailea: JJ Calderon SL.

Jarduera: arotzeria eta sarrailagintza.

Tokia: Berriainz industrialdea, 197. nabea, Aitzoain.

Berriobeitin, 2023ko urtarrilaren 12an.–Alkatea, Raúl Julio Bator Pérez.

Iragarkiaren kodea: L2300785