21. ALDIZKARIA - 2023ko urtarrilaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOBEITI

Aldaketa, Igerilekuen barne-araudian. Behin betiko onespena

Berriobeitiko Udalak, 2022ko azaroaren 2an egin ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Berriobeitiko igerilekuen barne-araudiaren 7. artikulua aldatzea. Erabaki hori 2022ko 232. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 22an.

Jendaurrean egoteko epea iraganik inork alegaziorik aurkeztu gabe, aldaketaren behin betiko testua argitaratzen da, behar diren ondorioak izan ditzan. Hori dena, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoarekin.

Berriobeitin, 2023ko urtarrilaren 13an.–Alkatea, Raúl Julio Bator Pérez.

ALDAKETA

7. artikulua. 6. Familia ugarietako eta guraso bakarreko familietako pertsonek baliatu ahal izanen dituzte instalazioek eskaintzen dituzten deskontuak, familia ugariaren edo guraso bakarreko familiaren indarreko egiaztagiria aurkeztuta.

Iragarkiaren kodea: L2300762