2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
AMESKOABARRENA
Lan-egutegia eta egun baliogabeen deklarazioa 2023rako
Alkatetzaren urtarrilaren 16ko 12/2023 Ebazpenaren bidez, onetsi ziren Ameskoabarrengo Udalaren 2023ko lan-egutegia eta egun baliogabeen deklarazioa. Hona hemen zer ezartzen duen haren xedapen zatiak:
"Lehena.–2023ko lan-egutegia.
2023ko lan-egutegia onestea Ameskoabarrengo Udalaren zerbitzuko langileentzat. Honako hauek izanen dira jaiegunak, eta egun horietan itxirik egonen dira udal bulegoak:
–Urtarrilaren 6a.
–Apirilaren 6a.
–Apirilaren 7a.
–Apirilaren 10a.
–Maiatzaren 1a.
–Uztailaren 24a.
–Uztailaren 25a.
–Abuztuaren 14a.
–Abuztuaren 15a.
–Zudairiko abuztuko herriko festetako ostirala.
–Urriaren 12a.
–Urriaren 13a.
–Azaroaren 1a.
–Abenduaren 4a.
–Abenduaren 6a.
–Abenduaren 8a.
–Abenduaren 25a.
Bigarrena.–2023ko egun baliogabeak.
Baliogabeak izanen dira, 2023. urtean epeak kontatzeari dagokionez, larunbat eta igande guztiak eta ebazpen honen lehenbiziko xedapenean adierazitako jaiegunak, salbu eta 2023ko uztailaren 24a, abuztuaren 14a eta urriaren 13a, horiek jaiegun baina baliodun izanen baitira.
Hirugarrena.–Jendea hartzeko ordutegia.
Udal bulegoak 11:30etik 14:30era egonen dira irekita, astelehenetik ostiralera, jendea hartzeko.
Laugarrena.–Urteko lanorduen banaketa.
Ameskoabarrengo Udaleko langileen lanaldiaren urteko lanordu kopurua 1.592 ordukoa da, abenduaren 26ko 26/2012 Foru Legeari jarraikiz, eta haren banaketa honela eginen da:
Astelehenetik ostiralera, eguneroko lanaldia izanen da, oro har, 7 ordu eta 20 minutukoa.
Onetsitako lan-egutegiaren arabera Udaleko langileek 27 opor egun izanen dituzte, bai eta norberaren aferetarako 3 egun ere, langile bakoitzaren lan-kontratuaren arabera dagokion proportzioan.
Bosgarrena.–Ordutegi malguaren ezarpena.
Ordutegi malgua ezartzea, lan ordutegiaren zati finkoa 9:00etatik 14:30era bitartekoa izanik. Gainerako denbora nahi dutenean egin dezakete langileek, modu malguan, betiere 7:20tik 9:00etara eta 14:30etik 16:30era bitarte.
Eskola adineko seme-alaba adingabeak dituzten langileek eskatzen ahalko dute lanaldi malgua handitzea, 9:30 arte, eta ezin izanen dute lanetik atera eguneko lanaldia bete arte.
Seigarrena.–Atsedenaldia lanaldian.
Eguneko lanaldi jarraitua sei ordukoa edo luzeagoa duten langileek gehienez hogeita hamar minutuko atsedenaldia izanen dute. Atsedenaldi horrek ez dio eraginen zerbitzuari, eta, orokorrean, 8:00etatik 11:30era bitartean hartzen ahalko da.
Zazpigarrena.–Arrazoi partikularrengatik lantokian ez agertzea edo lantokitik alde egitea.
Arrazoi partikularrengatik lantokian ez agertzea edo lantokitik alde egitea bidezkoa izanen da, arrazoia jasota badago Nafarroako administrazio publikoetako funtzionarioen opor, lizentzia eta baimenen erregelamenduan (otsailaren 9ko 11/2009 Foru Dekretuaren bidez onetsia) eta ondotik egin zaizkion aldaketetan.
Alde batera utzita langileak berak arreta medikoa behar duen kasuak, norberaren arrazoiengatik lantokian ez agertzeko edo lantokitik alde egiteko nahitaez erabili beharko dira norberaren aferetarako baimen ordainduko orduak edo, hala badagokio, ordu-poltsakoak –betiere aipatutako erregelamenduan ezarritako egoera berariazkoren batean ez bada– eta, baimena ematerakoan lehentasuna emanen zaie laneko eta familiako eginkizunak batera eramatearekin lotutako kasuei.
Zortzigarrena.–Prestakuntza ikastaroetan parte hartzea.
Prestakuntza ikastaroetara joateko erabilitako denbora lan denboratzat hartuko da baldin eta ikastaroek lanpostuko eginkizunekin zerikusirik badute, lanaldian egiten badira eta zerbitzuaren beharrek uzten badute, betiere dagokion organoak aldez aurretik baimena emanda.
Udal-mugartetik kanpo egiten diren ikastaroen kasuan, ikastaroaren benetako iraupenari kasuan kasuko herrira egin beharreko joan-etorriaren denbora gehituko zaio.
Ikastaroaren iraupena 5 ordukoa edo hortik gorakoa bada eta bertaratuta egin beharrekoa, lanaldi osoa bezala kontatuko da.
Oro har, lanordutik kanpo egiten diren prestakuntza ikastaroengatik ez da inolako ordu edo diru konpentsaziorik izanen. Urteko lanorduen kontaketaren ondorioetarako, prestakuntzan emandako denbora lan denboratzat hartuko da soilik kasu honetan: Administrazioak erabakitzen duenean nahitaezkoa dela prestakuntza ikastaroetara joatea lanpostuaren eginkizunak ongi betetzeko. Halakoetan, langileek eskubidea izanen dute zerbitzuaren arrazoiak direla-eta izandako gastuengatik ezarrita dauden kalte-ordainak eta/edo ordu konpentsazioa jasotzeko.
Bederatzigarrena.–Laugarren, bosgarren eta seigarren apartatuetan adierazitako lanaldiaren ordu banaketa ez zaie aplikatuko haien lan baldintzak direla-eta lan-egutegi berariazkoa duten langileei.
Hamargarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Ameskoabarrengo Udalaren iragarki-taulan argitaratzea.
Hamaikagarrena.–Udalbatzari ebazpen honen berri ematea, organo horren hurrengo osoko bilkuran".
Ameskoabarrenean, 2023ko urtarrilaren 16an.–Udalburua, Estibaliz Erdocia Ormazabal.
Iragarkiaren kodea: L2300781