209. ALDIZKARIA - 2023ko urriaren 6a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

32/2023 EBAZPENA, irailaren 22koa, Lanbide Heziketako, Digitalizazioko eta Hezkuntza Zerbitzuetako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez izendapen berezia egiten baita Lanbide Heziketako ikastetxe bateratu publiko bateko zuzendari posturako, zeinean 2023-2024 ikasturtean hasiko baita, orain arteko zuzendariak behar baino lehenago amaitu baitu kargualdia.

Hezkuntzako kontseilariak martxoaren 29an emandako 42/2017 Foru Aginduaren bidez, Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren mendeko Lanbide Heziketako ikastetxe bateratu publikoetako zuzendariak izendapen askearen bidez hautatzeko, ebaluatzeko eta haien izendapena berritzeko arauak eman ziren.

Bat etorriz aipatutako martxoaren 29ko 42/2017 Foru Aginduaren 11. artikuluarekin, deialdirik egitea aurreikusita ez duten ikasturteetan ikastetxe bateratuetako zuzendari postuak hutsik gelditzen badira, lanbide heziketaren arloan eskumena duen zuzendari nagusiak karrerako irakasle funtzionario bat izendatuko du zuzendari. Izendapen hori ikasturte baterako izanen da, eta egiten den lehenbiziko deialdian sartu beharko da nahitaez. Horretarako, izendapen berezia eginen da, Aldi Baterako Langileak Kudeatzeko Zerbitzuko Zuzendaritzaren ebazpen bidez. Orobat, xedatzen da ezen zuzendaritza taldeko kideak ezohiko izendapen baten bidez izendatuko direla, ikastetxe bateratuko zuzendariari dagokion epe bererako.

Iruñeko San Juan-Donibane ikastetxe bateratuan Alfonso Carlos Roncal Los Arcosen zuzendari-agintaldia aldez aurretik bukatu da, aldez aurretik bukatzeko ezarritako arrazoiren bat gertatu delako. Aurrerantzean, María Company Salaberria, gaur egungo zuzendariordea, izanen da ikastetxe bateratu horretako zuzendaria; beraz, gaur egun betetzen duen lanpostua, hots, ikastetxe bateratu horretako zuzendariordetza, Germán Miguel García Pérezek beteko du.

Bat etorriz ezarrita dagoenarekin Hezkuntza Departamentuko oinarrizko egitura ezartzen duen abuztuaren 30eko 67/2023 Foru Dekretuaren artikulu bakarrean, eta Hezkuntza Departamentuko egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 267/2019 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz.

EBAZTEN DUT:

1. María Company Salaberria Iruñeko San Juan-Donibane ikastetxe bateratuko zuzendari izendatzea, behean zehazten denari jarraikiz. Izendapen berezia da, Alfonso Carlos Roncal Los Arcos zuzendariaren agintaldia aldez aurretik bukatu delako. Zuzendari berriaren agintaldia 2023-2024 ikasturtean hasiko da.

IKASTETXEA

KARGUA

IZENA

BUKAERA

San Juan-Donibane IB

Zuzendaria

María Company Salaberria

2024-06-30

2. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Hezkuntzako kontseilariari zuzendua, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

4. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Idazkaritza Tekniko Nagusira, Hezkuntza Zuzendaritza Nagusira, Langileriaren eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusira, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura, Aldi Baterako Langileak Kudeatzeko Zerbitzura, Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzura, Lanbide Heziketako Proiektuen eta Kualifikazioen Zerbitzura, Lanbide Heziketaren Plangintza eta Integraziorako Zerbitzura, Aldi Baterako Langileak Kudeatzeko Zerbitzuko Langileriaren Plantillaren Atalera, Araubide Juridikoaren Zerbitzuko Kontrol Administratiboaren Atalera, Azterlan Ekonomikoen eta Nominen Zerbitzuko Nominen eta Gizarte Aseguruen Atalera, eta interesdunari.

Iruñean, 2023ko irailaren 22an.–Lanbide Heziketako, Digitalizazioko eta Hezkuntza Zerbitzuetako zuzendari nagusia, Luis Calatayud Yuste.

Iragarkiaren kodea: F2313686