209. ALDIZKARIA - 2023ko urriaren 6a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

102E/2023 FORU AGINDUA, irailaren 25ekoa, Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako kontseilariak emana, zeinaren bidez kargutik kentzen baita, berak eskatu baitu, Ignacio Apezteguia Luquin jauna, Trantsizio Energetikorako, Proiektu Estrategikoen eta S4ren Zuzendaritza Nagusiko Trantsizio Energetikoaren Zerbitzuko burua.

Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriko 2. atalak xedatzen duenez, atalburuen eta bulegoburuen bitarte baterako izendapena libreki errebokatzen ahal du erabaki hori hartu zuen organoak berak.

Hortaz, otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak erabilita, haren bidez zehazten baitira Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak,

AGINTZEN DUT:

1. Kargutik kentzea Ignacio Apezteguia Luquin jauna, Trantsizio Energetikorako, Proiektu Estrategikoen eta S4ren Zuzendaritza Nagusiko Trantsizio Energetikoaren Zerbitzuko burua, berak eskatu baitu, eta emandako zerbitzuak eskertzea. Kargu-uzteak 2023ko urriaren 2an izanen ditu ondorioak, eta burutzan aritzeko azken eguna 2023ko urriaren 1a izanen da.

2. Foru agindu hau jakinaraztea interesdunari eta igortzea Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusira, Trantsizio Energetikorako, Proiektu Estrategikoen eta S4ren Zuzendaritza Nagusira eta Trantsizio Energetikoaren Zerbitzura, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2023ko irailaren 25ean.–Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako kontseilaria, Mikel Irujo Amezaga.

Iragarkiaren kodea: F2313642