2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
DEIERRI
Xehetasun-azterketa, Zurukuaingo 21. poligonoko 347. lurzatian.
Behin betiko onespena
Deierriko Udalak, 2023ko irailaren 14an egindako osoko bilkuran, behin betiko onetsi zuen xehetasun azterketa bat Zurukuaingo 21. poligonoko 347. lurzatirako, Joseba Azcona Las Herasek sustatua.
Argitara ematen dira aipatu erabakia eta onetsitako agiria, uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluan xedatutakoari jarraikiz (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Deierrin, 2023ko irailaren 19an.–Alkatea, Ana Marta Mendaza Acedo.
Xehetasun-azterketa (PDFa).
Iragarkiaren kodea: L2313663