2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
CÁRCAR
Aldaketa herri-lurren desafektazioan, Andosilla I eta Esperanza I eguzki-parke fotovoltaikoen ebakuazio-linea eraikitzeko. Hasierako onespena
Carcarko Udalak, 2023ko irailaren 27an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen honako hauek:
–Aldaketa egitea 4. poligonoko 149. lurzatiko herri-lurretatik 703,39 m² eta bidetik 183,84 m² desafektatzeko erabakian, espedientean jasotako dokumentazio grafikoari jarraituz, karga eta zortasun elektrikoa eratzeko, Compactaciones y Nivelaciones Pardo SLren alde, Andosilla I eta Esperanza I eguzki-parke fotovoltaikoen ebakuazio-linea eraikitzeko.
–Baldintza-agiria, arautzen duena karga eta zortasun elektrikoaren eraketa 4. poligonoko 149. lurzatian eta ondoko bidean, Compactaciones y Nivelaciones Pardo SLren alde, Andosilla I eta Esperanza I eguzki-parke fotovoltaikoen ebakuazio-linea eraikitzeko.
Espedientea jendaurrean egonen da, hilabetez, aldez aurretik iragarkia paratuta Nafarroako Aldizkari Ofizialean, aipatutako epearen barrenean alegazioak edo erreklamazioak aurkeztu ahal daitezen.
Hasierako onespenaren erabakia behin betikoa bihurtuko da alegaziorik edo erreklamaziorik aurkezten ez bada. Kasu horretan espedientea Nafarroako Gobernuko Herri-lurren Atalera igorriko da, Nafarroako Gobernuak onets dezan.
Carcarren, 2023ko urriaren 2an.–Alkatea, M.ª Teresa Insausti Sola.
Iragarkiaren kodea: L2314117