209. ALDIZKARIA - 2023ko urriaren 6a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

85/2023 FORU AGINDUA, irailaren 27koa, Hezkuntzako kontseilariak emana, zeinaren bidez kargutik kentzen baita María Pilar Vitaller Lafuente andrea, Hezkuntza Departamentuko Inklusio Proiektuetarako Bulegoko burua, berak eskatu baitu.

Abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duenak, hirugarren xedapen gehigarriko bigarren apartatuan xedatzen duenez, atalburuen eta bulegoburuen bitarte baterako izendapenak libreki errebokatzen ahal ditu erabaki hori hartu zuen organoak berak.

Horrenbestez,

AGINTZEN DUT:

1. María Pilar Vitaller Lafuente andrea, Hezkuntza Departamentuko Inklusio Proiektuetarako Bulegoko burua, kargutik kentzea, berak eskatu baitu. Kargu-uzteak 2023ko uztailaren 16tik aurrera izanen ditu ondorioak.

2. Foru agindu hau interesdunari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2023ko irailaren 27an.–Hezkuntzako kontseilaria, Carlos Gimeno Gurpegui.

Iragarkiaren kodea: F2313746