209. ALDIZKARIA - 2023ko urriaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERIAIN

Xehetasun-azterketa, 5. poligonoko 1069. lurzatitik 1078.era bitarteko lurzatietan. Behin betiko onespena

Alkatetzaren maiatzaren 9ko 169/2023 Ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi zen xehetasun-azterketa bat Beriaingo Udal Planeko hiri-lurzoru finkatuaren S-I/III sektoreko 5. poligonoan, A12, A13 eta A14 unitateetan, katastroko 1069.etik 1078.era bitarteko lurzatietan, Miguel Fernández Olloquik sustatua.

Iragarkia argitaratu zen 2023ko 109. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, maiatzaren 25ean, eta espedientea jendaurrean egon zen 20 egun baliodunean. Bada, ez zenez alegaziorik aurkeztu, behin behiko onetsi zen xehetasun-azterketa, 2023ko irailaren 7ko osoko bilkuran hartutako erabakiaren bidez.

Agintzen da behin betiko onetsitako xehetasun-azterketa argitara dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean, indarrean jarri eta publikoa izan dadin, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Beriainen, 2023ko irailaren 19an.–Alkatea, José Manuel Menéndez González.

Xehetasun-azterketa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2313660