209. ALDIZKARIA - 2023ko urriaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

NOAIN ALDEKO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Deialdia, lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Izendapenak

2022ko 231. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, azaroaren 21ean, argitaratu zen gizarte-langilearen bi lanpostu eta gizarte-hezitzailearen lanpostu bat merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko deialdia. Merezimendu-lehiaketaren proben epaimahaiak egindako proposamenari jarraikiz, Noain aldeko oinarrizko gizarte zerbitzuen mankomunitateko epaimahaiak, 2023ko abuztuaren 28an egin bilkuran, adostu zuen honako izangai hauek izendatzea:

Yasone Gómez Domeño. Gizarte-langilea.

Elsa Sancho Iztueta. Gizarte-langilea.

Maialen Izco Berraondo. Gizarte-hezitzailea.

Adierazitako izangaiak dira puntu gehien lortu dituztenak.

Aplikatzekoa den araudia: 113/1985 Foru Dekretuaren 25. artikulutik 35.era (foru dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua).

Noainen, 2023ko abuztuaren 28an.–Jarduneko mankomunitateburua, Manuel Jesús Mozota Núñez.

Iragarkiaren kodea: L2313650