2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
ANTSOAIN
Deialdia, lanpostu huts batzuk bete daitezen merezimendu-lehiaketaren bidez, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Izendapena
Kalifikazio-epaimahaiak proposamen bat egin du, deialdi honetan: deialdia, bete dadin zerbitzu anitzetako enplegatuaren lanpostu huts bat (3005 zenbakia du plantilla organikoan), merezimendu-lehiaketa bidez, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean, jarraikiz abenduaren 28ko 20/2021 Legeari (lege horrek hizpide ditu premiazko neurri batzuk, enplegu publikoan dagoen behin-behinekotasuna murrizteko). Deialdi hori onetsi zen Tokiko Gobernu Batzarraren 2022ko azaroaren 28ko Erabakiaren bidez (argitaratu zen 2022ko 247. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 12an). Hala, kalifikazio-epaimahaiaren proposamenari jarraikiz, eta Alkatetzaren irailaren 25eko 607/2023 Ebazpenaren bidez, onetsi da José Luis Etxeberria Mikele izendatzea Antsoaingo Udalaren zerbitzuko funtzionario, zerbitzu anitzetako enplegatuaren lanposturako (3005 zenbakia du plantilla organikoan). 2023ko urriaren 1ean jabetu beharko du lanpostuaz.
Aditzera ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan. Halaber, ohartarazten da ebazpenaren aurka errekurtso hauek jar daitezkeela:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpena eman zuen organoari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.
b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.
c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenduko zaiona administrazioarekiko auzietan eskumena duen organoari, bi hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.
Antsoainen, 2023ko irailaren 25ean.–Alkatea, Marta Díez Napal.
Iragarkiaren kodea: L2313670