1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK
373/2023 EBAZPENA, irailaren 19koa, Hezkuntzako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez ematen baitira 2022-2023 ikasturtean goi mailako arte ikasketak egiteko nazioarteko mugikortasunerako programen laguntza osagarriak, eta horiek ordaintzen baitira.
Arte Ikasketen Ataleko buruak, 2023ko irailaren 11ko txostenaren bidez, 2022-2023 ikasturteko nazioarteko mugikortasunerako laguntza osagarriak eman eta ordaintzeko proposamena egin du. Laguntza horien deialdia zuzentzen zaie goi mailako arte ikasketen ikastetxeek sustatzen dituzten nazioarteko mugikortasunerako programetan parte hartu duten goi mailako arte ikasketetako ikasleei, eta Hezkuntzako zuzendari nagusiaren apirilaren 12ko 111/2023 Ebazpenaren bidez onetsi zen.
Bat etorriz ezarrita dagoenarekin Hezkuntza Departamentuko oinarrizko egitura ezartzen duen abuztuaren 30eko 67/2023 Foru Dekretuaren artikulu bakarrean, eta Hezkuntza Departamentuko egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 267/2019 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz.
EBAZTEN DUT:
1. Laguntza eman eta ordaintzea eranskinean aipatzen diren eskatzaileei; eranskin horretan ageri dira jasoko dituzten zenbatekoak ere. Guztira, 6.000,00 euro dira.
2. Emandako laguntzen ordainketa Nafarroako 2023ko Aurrekontu Orokorren "Goi mailako arte ikasketetan ari diren ikasleen nazioarteko mugikortasunerako laguntza osagarriak" izeneko 420001 42400 4800 322500 partidaren kargura eginen da (kontabilitate espedientea: 40002695). Deialdiaren id.: 687613.
3. Ebazpen hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta nafarroa.eus atarian argitara daitezela agintzea.
4. Interesdunei banan-banan jakinaraztea laguntza eman edo ukatu zaien. Ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahal da, Hezkuntza Departamentuko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik aurrera.
5. Ebazpen hau eta eranskinak igortzea Ekonomia eta Ogasun Departamentuak Hezkuntzakoan duen kontu-hartzaile delegatuari, Eleaniztasunaren eta Arte Ikasketen Zerbitzura, Aurrekontuen eta Kudeaketa Ekonomikoaren Atalera, Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegora eta Arte Ikasketen Atalera, behar diren ondorioak izan ditzaten.
Iruñean, 2023ko irailaren 19an.–Hezkuntzako zuzendari nagusia, Gil Sevillano González.
EMANDAKO LAGUNTZAK
DEITURAK | IZENA | NANa | EMANDAKO ZENBATEKOA |
PALACIO VALLE | AITOR | | 1.039,60 euro |
GARCÍA GONZÁLEZ | ALBA | | 534,65 euro |
LACASTA SÁNCHEZ | ANNE | | 564,36 euro |
BANDRÉS ABADÍA | ASIER | | 1.039,60 euro |
RODRÍGUEZ CÓRDOVA | BARAKELLY NATALY | | 594,06 euro |
SALINAS DUQUE | DANEL ALBERTO | | 534,65 euro |
TELLO OCAÑA | JANNYNA PAOLA | | 594,06 euro |
MUÑOZ MORENO | MARIAM ESTHER | | 564,36 euro |
PLAMENOVA DZHASUROVA | MARINA | | 534,66 euro |
Iragarkiaren kodea: F2313571