1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
84/2023 FORU AGINDUA, irailaren 25ekoa, Hezkuntzako kontseilariak emana, Alicia Burguete Elarre andrea Hezkuntza Departamentuko Orientazio Bulegoko buru izendatzen duena bitarte baterako.
Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriak xedatzen duenez, Foru Komunitateko Administrazioko atalburutzak eta bulegoburutzak bitarte baterako bete daitezke, organo eskudunak egindako izendapenaren bidez; burutza horiek betetzen dituztenek izan beharko dute, nahitaez, Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioak edo hari atxikiak.
Bestalde, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen bosgarren xedapen gehigarriak xedatzen duenez, kasuan kasuko unitate organikoa zer departamenturi atxikirik dagoen, haren titularrak izendatuko ditu atalburuak, bulegoburuak eta ataletik beherako unitateetako buruak bitarte baterako, funtzio publikoaren arloan eskudun den departamentuak aldeko txostena eman ondoren.
Horrenbestez,
AGINTZEN DUT:
1. Alicia Burguete Elarre andrea Hezkuntza Departamentuko Orientazio Bulegoko buru izendatzea bitarte baterako. Izendapenak 2023ko irailaren 26tik aurrera izanen ditu ondorioak.
2. Foru agindu hau interesdunari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.
3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.
Iruñean, 2023ko irailaren 25ean.–Hezkuntzako kontseilaria, Carlos Gimeno Gurpegui.
Iragarkiaren kodea: F2313724