1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2023ko irailaren 13an hartua, zeinaren bidez deklaratzen baita presakoa dela "Zeharkako drainatze-obra berria Lesaka-Oiartzun NA-4000 errepideko 1+000 k.p.an" izeneko proiektuko obrek ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa, nahitaez desjabetzeko.
Lurralde Kohesiorako kontseilariak ekainaren 29an emandako 40/2023 Foru Aginduaren bidez, behin-behinekoz onetsi zen "Zeharkako drainatze-obra berria Lesaka-Oiartzun NA-4000 errepideko 1+000 k.p.an" izeneko proiektua.
Gaur egun, 1+000 k.p.an, bada zeharkako drainatze-obra bat Lesaka-Oiartzun NA-4000 tokiko errepidea gurutzatzen duena kilometro puntu horretan. Zeharkako drainatze-obra horrek Frain auzoan eta ondoko muinoan bildutako jariatze- eta drainatze-urak bideratzen ditu, eta urak Urraba errekara isurtzen dituen bidepeko erreten batera konektatzen da. Zeharkako drainatze-obrak 800 diametroko hormigoizko hodi bat du, bete-betea dagoena. Ezinezkoa da hura garbitzea, ibaian behera dagoen erretena erdi eraitsita dagoelako. Drainatze-ahalmena murriztuta, euri-aldi bakoitzean jariatze-urak pilatzen dira handik gora, eta errepidea urez betetzen da. Ezinezkoa da erretena konpontzea, eraikin batzuen azpitik doalako.
Obra horiek euri-aldietan bide segurtasuna hobetuko dute, eta horregatik beharrezkoa da obrei ahalik eta lasterren ekitea. Hala, behar diren lurrak eskuratzeko tramiteak azkartzearren, nahitaezkoa da ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa presakoa dela deklaratzea, hori guztia Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluan ezarritakoaren babesean.
Horrenbestez, Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoaren 57.b) artikuluak eta Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluak emandako ahalmenak erabiliz, Nafarroako Gobernuak, Lurralde Kohesiorako kontseilariak proposaturik,
ERABAKITZEN DU:
1. "Zeharkako drainatze-obra berria Lesaka-Oiartzun NA-4000 errepideko 1+000 k.p.an" izeneko proiektuko obrek ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa presakoa dela deklaratzea, nahitaez desjabetzeko.
2. Ukitutako ondasun eta eskubide horiek eskuratzeko, 26.743,80 euroko gastua kalkulatu da, zeina 2023ko gastu-aurrekontuko "NA-4000. Lesaka-Eurovelo zeharkako drainatzerako kanalizazio berria" izeneko 220003-22200-453313-4000 partidaren kargura ordainduko baita.
3. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, eta aditzera ematea erabaki honek administrazio bidea amaitzen duela eta haren kontra, nahi izanez gero, berraztertzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita; edo, bestela, zuzenean aurkaratzen ahal dela Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.
Administrazio publikoek, berraztertzeko errekurtsoaren ordez, aurretiazko errekerimendua egiten ahal dute, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.
4. Erabaki hau igortzea Azterlan eta Proiektuen Zerbitzura, Lurralde Kohesiorako Departamentuko Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegora eta departamentu horretako kontu-hartzailetza delegatura.
Iruñean, 2023ko irailaren 13an.–Nafarroako Gobernuko kontseilari-idazkaria, Félix Taberna Monzón.
Iragarkiaren kodea: F2313294