206. ALDIZKARIA - 2023ko urriaren 3a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK

174C/2023 EBAZPENA, abuztuaren 30ekoa, Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez erabakitzen baita Urdiaingo Magotteaux Navarra SA enpresaren hitzarmen kolektiboa erregistratzea, gordailutzea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Ikusirik Urdiaingo Magotteaux Navarra SA enpresak aurkeztu duen hitzarmen kolektiboaren testua (kode zenbakia: 31004852012004), zeina erregistro honetan sartu baitzen 2023ko maiatzaren 25ean, eta enpresaren ordezkariek eta sindikatuen ordezkariek izenpetu baitzuten 2023ko urtarrilaren 11n.

Zuzentzeko errekerimendua egin zen ekainaren 8an, eta enpresak zuzenketak aurkeztu zituen 2023ko abuztuaren 2an. Atzemandako akats guztiak zuzendu zituen.

Jarraikiz urriaren 23ko 2/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 90. artikuluaren 2. eta 3. apartatuei (errege dekretu horren bidez onetsi zen Langileen Estatutuaren Legearen testu bategina) eta maiatzaren 28ko 713/2010 Errege Dekretuari (hizpide du hitzarmen kolektiboak, lan-akordio kolektiboak eta berdintasun-planak erregistratu eta gordailutzea).

Eman zaizkidan eskudantziak erabiliz, hain zuzen ere martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak ematen dizkidanak (foru lege horrek hizpide ditu Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioa eta foru sektore publiko instituzionala) eta urriaren 30eko 265/2019 Foru Dekretuak ematen dizkidanak (horren bidez ezarri zen Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Departamentuaren egitura organikoa).

EBAZTEN DUT:

Lehenbizikoa.–Nafarroako Hitzarmen Kolektiboen, Lan-Akordio Kolektiboen eta Berdintasun Planen Erregistroan inskribatzea Magotteaux Navarra SA enpresak aurkeztutako hitzarmen kolektiboa (kode zenbakia: 31004852012004).

Bigarrena.–Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea, denek jakin dezaten.

Hirugarrena.–Ebazpen hau eskatzaileari jakinaraztea, eta ohartaraztea ez duela administrazio bidea amaitzen eta honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.

Iruñean, 2023ko abuztuaren 30an.–Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusia, Izaskun Goñi Razquin.

Urdiaingo Magotteaux Navarra SA enpresaren hitzarmen kolektiboa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: F2312649