5. HAUTESKUNDE PROZEDURA
NAFARROAKO ERREGE BARDEAREN KOMUNITATEA
204/2023 FORU DEKRETUA, irailaren 27koa, kontzejuetako hauteskunde partzialetarako deialdia egiten duena martxoaren 29ko 34/2023 Foru Dekretuaren bidez deitutako hauteskundeetan hautagai-zerrendarik aurkeztu ez zen kontzejuetan.
Nafarroako kontzejuetako hauteskunde-prozesua arautzen duen martxoaren 16ko 12/1991 Foru Legearen 16. artikuluaren arabera, hauteskunde partzialak eginen dira kontzeju-hauteskunde orokorretan hautagai-zerrendarik aurkeztu ez zen kontzejuetan; kontzeju-hauteskunde partzial horietarako deialdiak hauteskunde orokorretarako ezarritakoari jarraituko dio, eta hauteskunde-eguna udal hauteskunde partzialen egun bera izanen da.
Martxoaren 16ko 12/1991 Foru Legearen 2.2 artikuluan xedatutakoaren arabera, kontzeju-hauteskundeetarako deialdiarekin batera kontzejuen zerrenda argitaratuko da, udalez udal elkarturik, kontzeju bakoitzeko populazioa adierazirik, bai eta kontzeju bakoitzean zer hautatu behar den ere: batzuetan kontzeju irekiko lehendakaria soilik, eta beste batzuetan batzarreko lehendakaria eta bokalak.
Horrenbestez, Lurralde Kohesiorako kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta hogeita hiruko irailaren hogeita zazpian egindako bilkuran harturiko erabakiarekin bat,
DEKRETATZEN DUT:
1. artikulua. Kontzeju-hauteskunde partzialetarako deialdia egiten da martxoaren 29ko 34/2023 Foru Dekretuaren bidez deitutako hauteskundeetan hautagai-zerrendarik aurkeztu ez zen kontzejuetan honako postu hauek betetzeko:
a) Kontzeju irekiko araubidea duten kontzejuetan, lehendakaria.
b) Lehendakariaz eta lau bokalez osatutako batzar baten bidez arautu eta administratu behar diren kontzejuetan, kontzejuko batzarreko lehendakaria eta bokalak.
c) 1.000 biztanle edo gehiago izateagatik lehendakariaz eta sei bokalez osatutako batzar baten bidez arautu eta administratu behar diren kontzejuetan, kontzejuko batzarreko lehendakaria eta bokalak.
2. artikulua. Honako hau izanen da kontzeju-hauteskunde partzialak egiteko eguna: 2023ko azaroaren 26a, igandea.
3. artikulua. Foru dekretu honek deitutako hauteskundeak honako hauek aginduko dituzte: Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 38. artikulua, Nafarroako kontzejuetako hauteskunde-prozesua arautzen duen martxoaren 16ko 12/1991 Foru Legea, Nafarroako kontzeju-hauteskundeetan erabili behar diren baliabide materialen ezaugarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 125/1991 Foru Dekretua, eta Nafarroako kontzejuetako hauteskundeetan erabiliko diren boto-paper, gutun-azal eta inprimakien ereduak onesteko Nafarroako Gobernuak 2023ko martxoaren 29an hartutako Erabakia.
4. artikulua. Hauteskundeetarako deialdiak barne hartzen dituen kontzejuen zerrenda onesten da (alfabetoaren arabera ordenatuta), udalez udal elkarturik. Foru dekretu honen eranskinean jaso da, kontzeju bakoitzeko populazioa adierazirik, bai eta kontzeju bakoitzean zer hautatu behar den ere: batzuetan kontzeju irekiko lehendakaria soilik, eta beste batzuetan batzarreko lehendakaria eta bokalak.
XEDAPEN GEHIGARRI BAKARRA
Hauteskunde Batzorde Zentralak 2023ko ekainaren 23an adierazitakoaren arabera, Iratxetako Kontzejuan hauteskunde partzialetarako deialdia egiten da, baina bozketa-egintza errepikatzera mugatuko dira, bakar-bakarrik.
AZKEN XEDAPENA
Foru dekretu honek udal hauteskunde partzialetarako deialdiaren errege dekretuak indarra hartzen duen egunean hartuko du indarra.
Iruñean, 2023ko irailaren 27an.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, María Chivite Navascués.–Lurralde Kohesiorako kontseilaria, Óscar Chivite Cornago.
UDALA | KONTZEJUA | BIZTANLEAK (2022-1-1) | HAUTATU BEHARREKO KARGUAK |
Mendaza | Acedo | 130 | Batzarreko lehendakaria eta lau bokal |
Berriobeiti | Aitzoain | 469 | Batzarreko lehendakaria eta lau bokal |
Ultzama | Alkotz | 193 | Batzarreko lehendakaria eta lau bokal |
Ollaran | Anotz | 38 | Kontzeju irekiko lehendakaria |
Esteribar | Antxoritz | 32 | Kontzeju irekiko lehendakaria |
Oltza Zendea | Aratzuri | 396 | Batzarreko lehendakaria eta lau bokal |
Erromantzatua | Arbontze | 45 | Kontzeju irekiko lehendakaria |
Itzagaondoa | Ardatz | 36 | Kontzeju irekiko lehendakaria |
Deierri | Aritzaleta | 38 | Kontzeju irekiko lehendakaria |
Ezkabarte | Arre | 1075 | Batzarreko lehendakaria eta sei bokal |
Larraun | Arruitz | 75 | Batzarreko lehendakaria eta lau bokal |
Longida | Artaxo | 31 | Kontzeju irekiko lehendakaria |
Allin | Artabia | 123 | Batzarreko lehendakaria eta lau bokal |
Ameskoabarrena | Artatza | 147 | Batzarreko lehendakaria eta lau bokal |
Oltza Zendea | Asiain | 154 | Batzarreko lehendakaria eta lau bokal |
Nabaskoze | Aizpurgi | 22 | Kontzeju irekiko lehendakaria |
Erroibar | Aurizberri | 245 | Batzarreko lehendakaria eta lau bokal |
Ultzama | Auza | 161 | Batzarreko lehendakaria eta lau bokal |
Goñerri | Azantza | 35 | Kontzeju irekiko lehendakaria |
Larraun | Baraibar | 79 | Batzarreko lehendakaria eta lau bokal |
Deierri | Bearin | 205 | Batzarreko lehendakaria eta lau bokal |
Txulapain | Beorburu | 32 | Kontzeju irekiko lehendakaria |
Berriobeiti | Berriogoiti | 1076 | Batzarreko lehendakaria eta sei bokal |
Erroibar | Bizkarreta-Gerendiain | 101 | Batzarreko lehendakaria eta lau bokal |
Untzitibar | Zenborain | 29 | Kontzeju irekiko lehendakaria |
Longida | Ekai Longida | 73 | Batzarreko lehendakaria eta lau bokal |
Ultzama | Eltso | 63 | Batzarreko lehendakaria eta lau bokal |
Ultzama | Eltzaburu | 144 | Batzarreko lehendakaria eta lau bokal |
Erroibar | Esnotz | 33 | Kontzeju irekiko lehendakaria |
Anue | Etsain | 46 | Kontzeju irekiko lehendakaria |
Esteribar | Eugi | 347 | Batzarreko lehendakaria eta lau bokal |
Allin | Eultz | 56 | Batzarreko lehendakaria eta lau bokal |
Girgillao | Girgillao | 30 | Kontzeju irekiko lehendakaria |
Oltza Zendea | Ibero | 226 | Batzarreko lehendakaria eta lau bokal |
Sartze | Ibiltzieta | 32 | Kontzeju irekiko lehendakaria |
Gorza | Igari | 9 | Kontzeju irekiko lehendakaria |
Iguzkitza | Iguzkitza | 201 | Batzarreko lehendakaria eta lau bokal |
Noain (Elortzibar) | Imarkoain | 423 | Batzarreko lehendakaria eta lau bokal |
Esteribar | Inbuluzketa | 40 | Kontzeju irekiko lehendakaria |
Araitz | Intza | 64 | Batzarreko lehendakaria eta lau bokal |
Ultzama | Iraizotz | 280 | Batzarreko lehendakaria eta lau bokal |
Larraun | Iribas | 29 | Kontzeju irekiko lehendakaria |
Gesalatz | Iturgoien | 78 | Batzarreko lehendakaria eta lau bokal |
Oltza Zendea | Izu | 64 | Kontzeju irekiko lehendakaria |
Iguzkitza | Labeaga | 29 | Kontzeju irekiko lehendakaria |
Esteribar | Larrasoaña | 155 | Batzarreko lehendakaria eta lau bokal |
Erroibar | Lintzoain | 64 | Batzarreko lehendakaria eta lau bokal |
Metauten | Metauten | 41 | Kontzeju irekiko lehendakaria |
Erroibar | Mezkiritz | 78 | Batzarreko lehendakaria eta lau bokal |
Larraun | Mugiro | 66 | Batzarreko lehendakaria eta lau bokal |
Artzibar | Nagore | 42 | Kontzeju irekiko lehendakaria |
Bertizarana | Narbarte | 291 | Batzarreko lehendakaria eta lau bokal |
Nabaskoze | Nabaskoze | 76 | Batzarreko lehendakaria eta lau bokal |
Anue | Olague | 231 | Batzarreko lehendakaria eta lau bokal |
Olaibar | Olaitz | 38 | Kontzeju irekiko lehendakaria |
Olaibar | Olabe | 134 | Batzarreko lehendakaria eta lau bokal |
Eguesibar | Olatz | 683 | Batzarreko lehendakaria eta lau bokal |
Ezkabarte | Orikain | 116 | Batzarreko lehendakaria eta lau bokal |
Txulapain | Otsakar | 35 | Kontzeju irekiko lehendakaria |
Odieta | Ostitz | 94 | Batzarreko lehendakaria eta lau bokal |
Deierri | Errezu | 121 | Batzarreko lehendakaria eta lau bokal |
Ollaran | Saldise | 10 | Kontzeju irekiko lehendakaria |
Urraulbeiti | San Vicente | 22 | Kontzeju irekiko lehendakaria |
Sartze | Sartze | 26 | Kontzeju irekiko lehendakaria |
Ezkabarte | Sorauren | 189 | Batzarreko lehendakaria eta lau bokal |
Ultzama | Suarbe | 47 | Kontzeju irekiko lehendakaria |
Tebas-Muru Artederreta | Tebas | 425 | Batzarreko lehendakaria eta lau bokal |
Murillo el Cuende | Traibuenas | 30 | Kontzeju irekiko lehendakaria |
Iguzkitza | Urbiola | 35 | Kontzeju irekiko lehendakaria |
Galoze | Uskartze | 31 | Kontzeju irekiko lehendakaria |
Nabaskoze | Ustaize | 20 | Kontzeju irekiko lehendakaria |
Araitz | Uztegi | 49 | Kontzeju irekiko lehendakaria |
Zizur | Zarikiegi | 175 | Batzarreko lehendakaria eta lau bokal |
Ultzama | Zenotz | 47 | Kontzeju irekiko lehendakaria |
Atetz | Ziganda | 22 | Kontzeju irekiko lehendakaria |
Metauten | Zufia | 73 | Batzarreko lehendakaria eta lau bokal |
Arakil | Zuhatzu | 44 | Kontzeju irekiko lehendakaria |
Iragarkiaren kodea: F2313762