2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
NAFARROAKO ERREGE BARDEAREN KOMUNITATEA
Administrazio arteko bosgarren hitzarmena Nafarroako Erriberaren Garapen Estrategietarako Partzuergoarekin. Jendaurrean jartzea
Komunitateko buruaren 2023ko irailaren 20ko ebazpen baten bidez, Nafarroako Errege Bardeako Komunitateak onetsi du administrazio arteko bosgarren lankidetza-hitzarmena sinatzea Nafarroako Erriberaren Garapen Estrategietarako Partzuergoarekin. Komunitateko Batzar Orokorrak bere garaian onetsi zuen Turismo Planaren Aurrerapena, eta hitzarmenaren xedea da, hain zuzen, haren agirien arabera lehentasuna duten ekintza eta helburuak gauza daitezen.
Ebazpena jendaurrean egonen da 20 egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, urriaren 1eko 39/2015 Legearen 83. artikuluari jarraikiz, (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legea).
Halaber, komunitate honen egoitza elektronikoan egonen da interesdunen eskura: https://bardenasreales.sedelectronica.es/info.0.
Tuteran, 2023ko irailaren 21ean.–Komunitateko burua, José M.ª Agramonte Aguirre.
Iragarkiaren kodea: L2313602