2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ZUGARRAMURDI
Egoitza elektronikoa sortzea
Zugarramurdiko Udaleko alkatesa udalburuak, 2023eko irailaren 19an, ondotik osorik ematen den ebazpen hau eman zuen:
"Bete dadin ezarrita dagoena urriaren 1eko 39/2015 Legean (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legea) eta urriaren 1eko 40/2015 Legean (Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko Legea), eta herritarrek gure erakundearekin komunikatzeko sistema telematiko bat izan dezaten,
EBAZTEN DUT:
1. Zugarramurdiko Udalaren egoitza elektronikoa sortzea honako helbide elektroniko honetan: https://sedeelectronica.zugarramurdi.es/eu/ Zugarramurdiko Udala da Interneteko domeinu horren jabea eta egoitzaren titularra.
2. Egoitza elektronikoa indarrean jarriko da ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
3. Agintzea ebazpen hau argitara dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
4. Udaleko alor guztiei jakinaraztea, eta argitaratzea Zugarramurdiko Udalaren webgunean eta egoitza elektronikoan, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egun beretik aurrera.
5. Zugarramurdiko Udaleko Idazkaritza Nagusiari esleitzea egoitza elektronikoa zuzentzeko eta koordinatzeko eginkizunak."
Zugarramurdin, 2023eko irailaren 19an.–Alkatesa, Argitxu Aguerre Olaizola.
Iragarkiaren kodea: L2313569