2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
UNTZUE
Hiri-jarduketarako plan berezia, 2. poligonoko 137. lurzatian. Behin betiko onespena
2023ko irailaren 21eko ohiko osoko bilkuran behin betiko onetsi zen hiri-jarduketarako plan berezia Untzueko 2. poligonoko 137. lurzatian. Plana Alicia Flamarique Casanovak sustatu zuen eta Arkileku Arquitectos Slko Silvia Barbarin arkitektoak idatzi zuen, 2023ko maiatzean (espedientea: 1/2023).
Plan berezia behin betiko onetsiko da iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udaleko egoitza elektronikoan [https://unzue.sedelectronica.es/info.0] argitaratu eta biharamunean, bat etorriz Lurralde Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bateginaren 72. artikuluarekin (testu bategin hori onetsi zen uztailaren 26ko Legegintzako Foru Dekretuaren bidez).
Era berean, dokumentuaren ale bat bidaliko zaio lurralde-antolamenduan eta hirigintzan eskuduna den departamentuari, behin betiko onespena eman eta hurrengo hamar egunean, jarraikiz Lurralde Antolamenduari eta Hirigintzari Buruzko Foru Legearen testu bateginaren 79. artikuluari (testu bategin hori onetsi zen uztailaren 26ko Legegintzako Foru Dekretuaren bidez).
Untzuen, 2023ko irailaren 22an.–Alkatea, Iker Etxeberria Otazu.
Hiri-jarduketarako plan berezia (PDFa).
Iragarkiaren kodea: L2313687