206. ALDIZKARIA - 2023ko urriaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRIBARRIKO KONTZEJUA

Baso-aprobetxamenduaren enkante publikoa

Gutun-azal itxien bidezko enkante publikoa eginen da baso-aprobetxamendu hau adjudikatzeko:

Lote bakarra.–3.008 pagoz osatua; bolumena: 2.542,10 metro kubo 20 cm bitarteko puntarekin, eta 2.669,20 metro kubo 8 cm bitarteko puntarekin.

Hasierako prezioa: 34.699,78 euro.

Proposamenak, bukaeran ageri den ereduaren arabera beteak, eta, horiekin batera, Enpresaren Sailkapen Agiria eta 694,00 euroko behin-behineko fidantza, aurkeztu beharko dira Lanako Udalaren Idazkaritzan, 2023ko azaroaren 15eko 13:00ak baino lehen. Gutun-azalak irekiko dira 2023ko azaroaren 17an, Iribarriko Kontzejuan, 19:45ean.

Gainerako baldintza ekonomiko eta administratiboak Idazkaritzan daude, interesdunen eskura.

Iribarrin, 2023ko irailaren 25ean.–Kontzejuko burua, Nerea Piérola Galdeano.

PROPOSAMEN EREDUA

Izena: .......................................................................................... Bizilekua: .................................... Iribarrin 3.008 pagoko lotea saltzeko enkantea eginen dela jakinik, honako zenbateko hau eskaintzen dut haien aldera: ...................................................................................................................................... (letraz eta zenbakiz) euro. Iribarriko Kontzejuak eta Nafarroako Gobernuak ezarritako baldintzei lotuko natzaie, irakurri eta haiekin ados bainago.

(Tokia, eguna eta sinadura).

Iragarkiaren kodea: L2313654