206. ALDIZKARIA - 2023ko urriaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TAFALLA

Jarduera-lizentziaren eskaera.
Ur-biltegi berria eta handitzea (2. fasea), La Pedrera edateko uren araztegian

Aditzera ematen da ondotik zehazten den espedientea jendaurrean egonen dela udal bulegoetan, hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, epe horretan bidezko oharrak aurkez ditzaten jarduerak ukitutakoek. Hori dena, bete dadin martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretuaren 48.1 artikulua (foru dekretu horren bidez onetsi zen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea garatzeko Erregelamendua –17/2020 Foru Legea, arautzen dituena ingurumenean eragina duten jarduerak–).

Sustatzailea: Mairagako Mankomunitatea. Jarduera: ur-biltegi berria eta handitzea (2. fasea), Tafallako La Pedrera edateko uren araztegian. Kokapena: La Pedrera parajea (34. poligonoko 836., 837. eta 872. lurzatiak; 23. poligonoko 218., 219., 221., 388. eta 389. lurzatiak).

Tafallan, 2023ko abuztuaren 19an.–Alkatea, Xabier Alcuaz Andueza.

Iragarkiaren kodea: L2313554